Dominika: Jauziaren zergatia

Dominika: Jauziaren zergatia

Dominika: Jauziaren zergatia

Sar hitzaDominika MendiboureBisaiaJauziaZergatia

Zergatia

 

Ikusiko dugun moduan, Dominikaren kasuan, Jauzia egitearen arrazoina, sozializazio prozesu baten parte izanen da. Beste modu batean errateko, Dominikaren konpromisoaren zergatik, bere ibilbide pertsonalaren ondorioa litzateke. Familia euskaldun batean izanki, euskalduntasun sentimendua bazuen kasik sortu zenetik. Ondoren hazten eta hezitzen joan ahala, etxe inguruan hainbat kontu gertatu ziren, ondoren ikusiko dugun moduan, intriga eta jakinmina sortu ziotenak. Baionara joan zenean gaztetan ikastera, Hegoaldeko jendea ezagutu zuen eta berriz Bidaxunera itzuli zenerako, ohartu zen bere lekua Baionan zela, bertara zetozen errefuxatuak laguntzeko. Guzti hau xehetasunez aipatuko dugu, atal ezberdinetak eta bideoen bitartez, Dominikaren konpainian.

BidaxuneHala ba, egun batean, Bidaxunen bizi zirelarik, aita etxera bereziki pozik itzuli zela gogoan du Dominikak, zehazki 13 urte zituelarik. Larrea erretzen “espainiol” batzuek lagundu omen zuten, euskaraz zekitenak gainera! Han inguruan bizi omen ziren, lauzpabost, eta horrek Dominika asko harritu zuen, jakinmina sortu zion. Gainera, aita horiekin larrean egoten zen bakoitzero are kontentuago itzultzen zen etxerat. Oroitzen da aitaren pozaz, euskaraz mintzatzeko aukera izaten baitzuen gazte “espainol” horiekilan.

Halako egun batez, Bardotzen atentatu bat izan zela entzun zutela oroitzen du. Garai hartan, 13-14 urte zituen eta oraindik zer gertatzen zen ongi ulertzen ez zuela, bere aitak ezaguturiko Balezteko gazte horietako bat zauritu zutela entzun zuen. Gaztea autoan zebilela tirokatua izan omen zen Bardotzeko gainean, Bidaxune ondoko herri batean. Bidaxunen sekulako iskanbila sortu zen segidan eta fite jakin zen ETAkoak zirela Balezteko etxaldean bizi ziren gazte horiek. Egun hartan, Dominika, prentsa eta agertzen ziren komunikatu guztiak irakurtzen hasi zen… sekulako kuriositatea sortu zitzaion egoeraren inguruan, berak kontatzen digun moduan. Garai hartako oroitzapenak honela ekartzen dizkigu Dominikak datorren bideoan:

Dominikak, bere konpromisorako jauzia esplikatzerakoan, beste elementu nagusi bat aipatzen digu ; Fernando-ren ezagutza. Izan ere, 15 urte zituela, Dominikaren aita hil egin zen, biriketako minbiziagatik. Beraz, Bidaxunen ikasketak bukatu ondoren Baionarako bidea hartu zuen Dominikak, barnetegian ikasten segitzeko. Bertan lagun euskaldunak egin zituen, eta bereziki Fernando aipatzen du, Lekeitioko  gazte bat, bere oso lagun bilakatu zena. Fernandorekin Euskaldun izateaz eta Euskararen garrantziaz hitz egiten zuen. Lagun berri honek, adibidez, Dominika euskalduna zela erraten zion eta hego Euskal Herriko berriak ere helaratzen zizkion: Ikurrina eramatearen debekua eta baita ETA erakunde armatuaren jarduna ere. Dominikak berak modu honetan kontatzen digu Lekeitioko Fernandoren ezagutzaz:

Dominikak Euskal Herriko aktualiateta segitzeko ohitura hartu zuen eta Xan Marguirault, Iparretarrak antolakunde armatuaren (Wikipedia)  kidearen epaiketara joatea deliberatu zuen. Bertan ohartu zen, Ipar Euskal Herrian ere gatazka bat zegoela, Euskaldunak inplikatzen ziren gatazka bat lehertua zegoela.

ErrobiMarkatu duen beste anekdota bat ere esplikatzen digu Dominikak: eskolak antolaturiko kontzertu batean parte hartu zuen, Errobi taldeak jotzen zuelarik. Bertan ikusi zuen bazela giro berezi bat eta abertzaletasuna nabaritzen zuela konturatu zen. Garai horretan, 17 urterekin, bere buruari erran zion, bera euskalduna eta abertzalea zela eta beraz engaiatu behar zela nolabait.
Baionan eskola bukaturik, beraz, Bidaxunera itzuli zen, etxera, baina, alde batetik bestera lanean aritu ondoren, beste bizitza bat behar zuela ohartu zen. Orduan bere lagun batekin batera, hemeretzi urterekin Baionara itzuli zen, bertako apartamentu batean bizitzen ezarriz. Euskaltegian hasi zen, bere euskara alfabetatzeko asmoarekin eta bertan hasi zen, ondoren bere lagun oso onak izango ziren, Euskal iheslari politikoak ezagutzen. Euskaltegiaz gain, Baionako karriketan ere, hainbat eta hainbat pertsona ezagutu zituen, ondoren militantziaren mundu zurrunean murgilduko zuten lagunak.

Dominikak, argiki esplikatzen digu bere engaiamendua ez dela doktrina edota ideologia politiko batean oinarritua. Bere Jauzia izan da, lehen aipatu bezala, bere ibilbide pertsonalean izan dituen hainbat ezagutza eta anekdotaren ondorio logikoa.

Dominika mendianArgiki esplikatzen digun moduan, politika baino, sentimendu eta emozioek eraman dute bere laguntza hori eskaintzera eta konpromiso hori hartzera. Politikoki formatu egin zen eta irakurketa politiko bat egiteko gaitasuna ere hartu zuen, baina engaiamendurako jauzia, pertsonekiko zuen maitasunak eta laguntzeko beharrak eginarazi zion.

Horrez-gain, Dominika urte luzetan ibili zen bere euskaldun mundua aurkitzen eta behin Baionara etorri zela, bere munduan sentitu zen, bere giroan. Euskal errefuxiatuekin eta euskal militanteekin errekonozitu zen eta euskaldun izaera oinarri izanki, berehala lagun egin zen horietako ugarirekin eta asko laguntzeko konpromisoa ere hartu zuen.

Humanoki parte hartu duela esaten digu, beraz Dominikak, sentimenduak jarraituz hartu zuela konpromisoa eta elkartasuna oinarri engaiatu zela gatazkan:


JAUZIA (1.atala)

– Dominika Mendiboure –


Sar hitzaDominika MendiboureBisaiaJauziaZergatia

jauzia

Dominika: Jauziaren zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA