Bost urte

Bost urte
Gaur betetzen ditugu bost urte Zuzeun, eta ia oroitu ere ez gara egiten garai hartaz: horixe du abiadurak, tren azkarregietan bezala, ia ez dagoela paisaia ikusteko aukerarik ere.

Egia esanda, 2009ko urtarriletik ari ginen frogetan, baina Espainiako Errepublika egunaren data erabili genuen aireratu eta ganoraz jaiotzeko, hartara ez baitzitzaigun sekula jaioteguna ahantziko.

Garai eroak izan ziren haiek, twitter, facebook eta gainerako  sare sozialak jaio berriak edo orduantxe ari ziren jaiotzen. Blogen heriotza aldarrikatzen zuenik ere ez zen falta eta euskararen presentzia interneten, zeharo geldoa eta urria zen, gure irudikotz.

Horrexegatik sortu genuen ZuZeu, interneteko euskaldunari informazioa eta, batez ere, iritzia eta eztabaidarako aukera ekarriko ziolakoan. Eta halaxe izan da, zinez, ZuZeuren tripak gobernatzen dituen arbelera oraintxe bertan begiratzea baizik ez dago:

Bost urte

Bai, ia 10.000 sarrera edo artikulu berri argitaratu dira gaur arte eta hogeita bi milatik gora iruzkin eztabaidetan. Horiek denak ekarri dizkio ZuZeuk ineterneteko euskararen bizitzari, hilero erabiltzen dugun 20.000 laguneko komunitatearen eskutik.

Gainera, Aste Saindu ostean, ARNASA LUZEA deitu dugun beste zerbaiten  albiste emango dizugu. ZuZeuren apustu estrategiko handi bat, euskal kazetaritza gazteenaren mesedetan izango delakoan.

Ikusi egin behar geroak zer dakarren, baina zereko zerak esan zuen bezala, segi zaitzaten nahi baduzu, aurretik behar duzu joan.

Bost urte
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

14 pentsamendu “Bost urte”-ri buruz

  • ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2014-04-14 12:41

    Adierazpen askatasunaren alde eta zentsura guztien gainetikan, zorionak Zu Zeu orainkariari eta bera kudeatzen duten kazetariei. Bertze bortz urte.
    ///
    Post Scriptum: gogoratu nahi izanen nuke Euskal Herriko INDYMEDIA hedabidea.

  • ZuZeu

    Zuzeu adierazpen askatasunaren alde dago eta zentsuraren aurka. Mila eta bi bider adierazia eta erakutsia du hori, baina irainak eta eztabaidetako gaiei argirik ekartzen ez dieten iruzkin mordoiloak, ez ditu argitaratuko. Horretan ere fin jarraitzeko asmoa dugu.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-15 12:36

      Egia agerian uztean, ni ere fin ibiliko naiz.

      • ZuZeu

        Zenbat zaputz eta neke ematen diguzun, Andoni Errazkin Beratzadi jauna. Inoren laguntzarik gabe, zeuk bakarrik ozpindu zenigun urteurren egun pozgarria zeure betiko kontuekin, hainbat IP desberdinetatik iruzkin onartezinak eginez eta abar… Hain gaiztoak bagara, eta horren onartezina gure portaera, zergatik ez duzu behingoz, hemendik alde egiten? Eskertuko genizuke, benetan. Baina badakigu erantzuna: ez dakizu ZuZeu gabe bizitzen

  • Zorionak eta segi fin, lagunok!

  • Zorionak egindako lan paregabeagatik! Segi horrela askok egiten dezuen lana eskertzen degu ta!

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo - Donostia 2014-04-15 07:24

    Zorionak, eta eskerrik asko, bihotzez

  • Zorionak eta urte askotarako!!!

  • Patxi Gaztelumendi

    Zorionak eta biba zuek!
    Duela bost urtetik ona apur bat anitzagoa da gure sarea, euskaldunagoa, biziagoa…
    oraindik gauza eta obra asko ditugu egiteko, baina bide horretan lagungarri izan da.
    Tresnak sortzen dihardugu, erabiltzaileak gero eta ugariagoak, edukiak barra, komunitatea ikusten da…. bide onean.

  • Jon Intxaurraga

    Zorionak eta urte askotan!!! Eskerrik asko hemen idazteko aukera ematearren!!!

  • Alter eta Ego
    alteretaego 2014-04-15 16:17

    Dale beti!!!

  • Bide luzea, zuzeuri!

  • Aizu majo, ez al dizute esan bakean uzteko? Iraultzaile bikaina izanen zara, baina gaizki hezitua ere bai, horratio. Zer egiten duzu gonbidatu ez eta txarto hartzen omen zaituzten etxean? Zuzeukoak hain gaiztoak badira eta hain txarto tratau bazaituzte, eta gainera, zu ez bezala, kolaborazionista txepel batzuk baizik ez badira, zertan zabiltza behin eta berriro endredatzen? zergatik ez duzu zuk zeurea beste leku batean egiten? hamaika ikusteko jaioak ginela bai, baina sekula halajkorik!

  • Eutsi goiari! Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude