ZETAK, Nafarroa eta ekimenak, zeinen ederrak diren

ZETAK, Nafarroa eta ekimenak, zeinen ederrak diren – 

ZETAK, Nafarroa eta ekimenak, zeinen ederrak diren
argazkia: ElPais

Pello Reparaz euskal munduan ikono bat da. Beste musikari, bertsolari edo kirolari askok bezala, euskararekin konpromisoa eta lana erakutsi du hainbat aldiz.

Nafartarra da eta ez du hori inoiz ezkutatu. Nafartar izateaz harro dago eta noski, baita euskaldun izateaz ere. ETB1eko saio batean, ea ingelesez zergatik ez zuen abesten galdetuta, berak erantzun zuen horrela denok egingo bagenu Euskal Herria existitzeari utziko liokeela eta bere nortasuna nafarra, albizuarra eta euskalduna zela baieztatu zuen.

Gainera, kataluniako herriarekin eta katalanekin lotura eta atxikipena adierazi du maiz. Hori helarazi du abestien bidez, emandako elkarrizketetan eta adierazpenetan. Nahiz eta katalanez hitz egiteko gai ez dela aitortu, katalanez abesten duenean, ez da batere nabaritzen. Hori ikusten da Suu-rekin egindako abestian: Pa amb Oli I Sal. 

Zetak taldeak, gainera, Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten Hitzeman abestia bi hizkuntzetan arizen dira; katalanez eta euskaraz. Katalanuniako irratsaio batean (els40) azaldu zuen hau dena. Katalanekiko errespetuagatik eta maitasuna itzultzearren egin zuela aipatu zuen. Aipatu litezkeen beste bi klip arrakastatsu batzuk hauek dira: Erramun Martikorenarekin egindakoa Herri Urrats jaialdiaren alde (Itzulera) eta Hegan.

Gonbidatutako ezkontza batean ezagutu nuen Pellok eta horrela ezagutu nuen hobeto Zetak musika taldea. Niri, pertsonalki, euskara hobetzeko egiten nagoen prozesuan oso lagungarria izan zaizkit Zetak-en abestiak.  Batez ere “Zeinen ederra izango den” iruditu zitzaidan ederra eta hori da hain zuzen bere arrakasta handietako bat. Covid-19 garaian argitaratu zen. Abesti honen bideoklipa egiteko, Zetak taldeak bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien, eta bideoklipa material horrekin osatu zuten. Oso hunkigarria!

Zetak izena nondik datorren galdetzeko eskatu zidan lagun batek. Bere ustez, Nafarroak eta Z bukaera harreman estua dute, Zuzeu-n irakurri zuen artikulu honetan azaltzen den bezala.

Baina zer hobe Pello Reparaz berari galdetzea baino? Alegia, Zetak izenak ba al du zerikusirik abizen eta herri askoren izenak Z letraz bukatzen direlako? (Reparaz, Armendariz, Oroz, Aduriz, Munarriz…). Zetak euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen musika talde hau. Vendetta oso ezaguna izan zen “Begitara Begira” abestiaz, besteak beste.

Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen!Zure musikarekin euskara ikasten eta hobetzen lagundu didazu. Niri bezala, beste askori ere.

Esan dezakegu Zetak izenak bi funtzio betetzen dituela. Alde batetik, funtzio kontzeptuala. Hau da, proiektua jaio zeneko lehen album horrekin harreman bat izan behar zuen eta horregatik erabaki nuen Zetak kontzeptualki erabiltzea erreferentzia eginez abezedarioan azken-azken letra hori. Hau da, amaierarako uzten den letra hori baina zirkulua ixteko ezinbestekoa dena. Honekin islatu nahi nuen disko honetan zehar kontatzen ziren istorioen, hau da, pertsona ezberdin eta marginalen istorioen isla bat izatea nahi zuen honek kontzeptualki. Bestalde, izenak ere estetikoa izan behar zuen… zergatik? Hurrengo urteetan Zetak oroituarekin aurrera jarraitzeko asmoa dagoen horretan… izena gurekin etorri behar da, orduan, sonoritate eta estetika bisual ederra izan behar zuen alde horretatik. Horregatik Z astea eta K amaitzea zentzua dauka.

  • Zein abesti uste duzu gehien gustatzen zaiola jendeari eta zergatik?

Abesti bakoitza ibilbide ezberdin bat dauka eta leku ezberdinetatik dator eta leku ezberdinetara ere badoa… baina egia da hainbat esperientzia bizi izan ditugula loturik dagoela. Adibidez, pandemia zehar “zeinen ederra izango den” izeneko abestia plazaratu eta jendearengan halako eragina izan zuen horretan, nik uste dut oso- oso berezia dela Zetak-entzat eta zalegoarentzat. Horretaz gain ere, aipatu nahi nuke “itzulera” abestia, Herri Urratsen idatziko abestia den arren, euskal gizarte osoan izan du eragin handi-handia eta jendeak oso oso berea egin duelako abesti hori. Beharbada Erramun eta Zetak artean nahasketa kurioso horrengatik.

  • Musikaren bidez euskara jende askorengana heltzen da. Musika euskararen aldeko tresna erabilgarriena da. Aurreiritziak gainditzen direla uste duzu? Euskarafobiari edo katalonofobiari aurre egiten zaiola uste duzu?

Nik esango nuke euskerafobia eta katalanafobia bezalako ideiek ez daukatela euren funtsa harremana ez zuzenki , baizik eta ideologiarekin eta ignorantziarekin oro har. Baina, horretaz gain bai, nik uste dut bai musikan bai arlo ezberdinetan euskaraz pertsonak aritzeak lagundu dezakeela guzti honi aurre egiteko pauso handiak ematen ari garelako. Adibidez nire kasuan badago, nire lanaren intentzioan badago euskarari prestigio bat eskaintzeko eta emateko nahi bat, prestigioa. Azkenean euskarak, hainbat lekutan , adibidez nire herrian ere, izan du aldeanoekin edota gutxietsia izan da urte askotan. Horregatik euskalduntasunaren harrotasuna aldarrikatu behar da.

  • Zuk euskara eta katalanaren aldeko apustua egin duzu, ingelesaren aurretik. Euskarari esker, ingelesez irekitzen ez diren ateak ireki ahal dira?

Nik uste dut euskaraz abesteak alde batzuk itxi dizkidala , hori horrela da zalantzarik gabe, baina beste asko ireki ere. Eta sinesten dut gero eta globalizatuagoa dagoen mundu batean, euskara bezalako hizkuntza txiki eta berezi batek beste artista pilo batengandik ezberdintzen nauela. Eta hori aldeko faktore bat da inongo zalantzarik gabe . Zetak proiektuaren alde egiten du. Zergatik? zoazen lekura zoazela, jendeak galdetu egiten du: ze hizkuntzatan ari zara? eta zergatik?. Interesa pizten du. Hau da, ez gara beste munduan ingelesaraz abesten edo espaniolaz abesten egon daitezkeen milaka eta milaka beste proiektuetako beste bat, baizik eta proiektu berezi bat. Gehiago gustatu ala gutxiago gustatu, ez gara hain homogeneoak.

  • Zer eskatuko zeniguke jarraitzaileoi? Zer eskertuko zenuke gehien gure aldetik?

Eskatu ez diot ezer eskatzen zalegoari. Asuntoa da zalegoak, Zetak abestiekin egin duela egin duen abestiak  euren abesti bilakatu dituzte euren istorioaren eta bizitzaren soinu bat bilakatu dituzte eta horrek azkenean egiten dugunari da ematen dion zentzua. Eta horri esker ere bizitzen gara gu; jendeak sarrerak ordaintzen ditu eta guk egiten duguna jarraitzeko aukera daukagu… beraz, ezin dut ezer gehiago eskatu. Ikaragarriago nago eta jarri dezala horrela. Naturaltasunez sortzen da asuntoa… zergatik? Jendeak euren bizitzaren parte bilakatzen nahi ditu, eta hori egiten du dena posible.

  • Mezu bat zuzeu.eus atariko irakurleentzat…

ZUZEU atariari berari eta irakurleei besarkada handi hemendik eta segi dezagun euskaraz sortzen eta euskara kontsumitzen eta honek etorkizun oparo bat eskainiko digu, ziur nago. Besarkada erraldoi bat.

ZETAK, Nafarroa eta ekimenak, zeinen ederrak diren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude