Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen!

Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen! –

Euskal Telebistako saioa ei da Biba Zuek!, Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek gidatua. Sarrera honetara ekarri digun bideoan ikus dezakezuenez, Zetak taldeko abeslaria gonbidatu dute bertara, eta ingelesez kantatzeko aholkatu dio Mikel Elizegik.

Eskerrak Pello Reparazek kazetariak baino argiago duen!

 

Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen!

7 pentsamendu “Zetak ingelesez? Eskerrak Reparazek argi duen!”-ri buruz

  • erantzun ederra, Peio! 2021-01-14 13:02

    Dena ingeles-ez egoteak pobretu egiten gaitu. Zenbat eta ingelesez gehio EUskal Herrian, euskara zokoratuago.

    Ingelesez abesteak ez dizu piperrik ere ziurtatzen. Jendearen gustukoarekin asmatzeaz gain, kontaktuek eta atzetik duzun laguntza ezinbestekoa da ere. Are gehiago, ingelesez egiteak nortasuna ken diezazuke, beste bat baino ez zarelako. Zeure hizkuntzaz egiteak xarma eta arima berezia ematen dio musikari.

    Rammsteinek gauza bera esan zuen alemanez abestu beharrean ingelesez abestea esan zietenean.

  • Erantzun bikaina bai horixe! Hemen partekatzeko Marea-ko Kutxirekin egindako abesti bikaina … Bejondaiala! https://youtu.be/clV8Acb9QRg?t=17

  • E.la duk tipo hori. Zergatik ez ditek etb2ra pasatzen? Edo, zuzuenean kanpora! Zenbat aldiz ez diat Elizegi ateratzean telebista kateez aldatu! Zenbat aldiz!
    Elizegi, hoa etxera! Adiskide , isilik, mutu, jatorragoa haiz!

  • Beste aukera bat, Elizegi: zergatik ez haiz txisteak ingelesez kontatzera pasatzen? Txispa gehiago izanen, seguru!

  • …izanen duk…

  • Elizegik egindako galdera Reparazen erantzun bikainari nahita jarritako alfonbra gorria zela nik bakarrik pentsatu nuen? Ez dut uste…

    Backstage-an hitz egin bazuten hortaz… Reparazek zer, “bah, sinmas” sinple batean eman zion erantzuna eta gero bapatean, zuzenekoan gaia atera berriz eta danba! minutuko diskurtso perfektua??

    Elizegi kasu honetan kritikatzea denbora galtze hutsa iruditzen zait. Reparazi txalo jotzea besterik ez da tokatzen.

    *Aurretik prestatu zutela, Reparazek autobonborako erabiltzeko? Nahiko argi daukat baietz. Sare sozialetan nola aritzen den ikusi besterik ez dago…

    *Eta horrelako mezuak zabalduko dituzten + euskal gizartean erreferente izatea bilatzen dabiltzan”flipatuak” behar ditugula? Dudarik gabe, bai.

  • Amonamantangorri 2021-01-25 12:35

    Elizegik, Sorginen Laratzako garaietatik, eduki du halako probokatzaile papera izan nahi bat (hobe esanda, nahi eta ezin bat); nola Espainiako telebistan “Reportero Total”, “El Follonero” edo “El cómico suicida” izan diren, antzeko zerbait. Gogoan ditut Mikel Elizegiren numerito batzuk Euzkitzek aurkezturiko programan, txoil zakarrak eta gusto txarrekoak.

    Beraz, neronek ulertzen dut, eta uste nuen edonork ulertuko zuela, galdera ez diola “serio”, “benetan” egin. Izan ere, ez da erabat baztertzekoa Elizegi poz-pozik egotea sorrarazi duen zer esanagatik.