Zentral nuklearrak, gaur egungo gaiztoak

Zentral nuklearrak, gaur egungo gaiztoak –

Energia nuklearra, atomo baten nukleoaren banaketa edo elkarketaren ondorioz sortzen den energia mota da.

Zentral nuklearrak gure garai honetako gaiztorik gaiztoenak bihurtu dira. Iruzkin negatiboak barra-barra aurkitu ditzakegu bai sare sozialetan, baita kazetarien hainbat artikuloetan ere. Zenbat alditan entzun dugu zentral nuklearrak txarrak direla edota kaltegarriak izan daitezkeela gure osasunerako? Tamalez, behin eta berriro irakurtzen nabil hainbat lekutan nola kazetari askok, haien iritzia botatzen duten inolako oinarririk gabe, hala nola, egunkarietan, telebista saioetan, interneteko hainbat orrialdetan… Penagarria egiten zait benetan ikustea nola izorratzen da hitzen bidez hain garbia eta segurua den energia bat.

Bai, badakit, orain makina bat jende etorriko da esatera ea zergatik deritzodan energia hau hain garbia eta segurua dela, ba benetan erreza egiten zait erantzutea galdera horri. Datuetan, grafikoetan eta estatistiketan oinarritzen naizelako. Begiak ireki ditut eta ikusi ditut hainbat energien grafikoak eta hortik atera ditudan ondorioak argiak dira. Nuklearrez fidatu egin behar gara gure mundua berdeago ikusi nahi baldin badugu, gurea den hori zaintzeko. Laguntza ukatu behar diegu zentral termikoei, gure planetak ezin baititu zuhaitz ebaketa gehiago pairatu. Baina tira, betikolez, hedabideak beste energia mota batzuk sustatzen dituzte eta agintariek abian jartzen dituzte alferrikako birziklatze kanpainak. Ez nabil esaten birziklatzea txarra denik, guztiz kontrakoa. Mota horretariko kanpainak ezinbestekoak dira gure bizitzan eta ukaezina da funtzionatzen dutela, azken bolada honetan asko handitu baitirelako birziklatzen hasi diren pertsonen kopurua, baina ez legoke txarto, kanpaina horiekin batera, enpresa eta sektore kutsatzaileen zati handi baten desagerpena, edo behintzat murrizketa.

Bestalde, amorrua sentitzen dut entzuten dudanean zentral nuklearren tximinietatik ateratzen diren gasak, gas kutsatzaileak direla. Noizbait entzun izan ditut halako iruzkinak, baina irakurtzen eta gai honi buruz ikasiz ohartu egin naiz gas horien konposatuek ez dutela inolako minik eragiten. Ura baino ez da, beraz, tximinia ikaragarri horietatik ateratzen den gasa ez da inola ere ez kaltetu dakigukeen gasa.

Iturriak:

Zentral nuklearrak, gaur egungo gaiztoak

14 pentsamendu “Zentral nuklearrak, gaur egungo gaiztoak”-ri buruz

  • Krisi ekonomiko bakoitzaren aurrean beti agertzen dira zentral nuklearren propagandistak mota honetako iritziak botatzen. 2008ko krisiaren ostean berdina gertatu zen. Gero Fukushimako desastrea etorri zen eta milaka lagun bizilekurik gabe geratu zirenean (hamarkadak iraungo duen desastre ekologikoaz gain), burua lurpean sartu zuten. Ikusten denez hasi da berriz ere ostruka lasterka. Aldiro Harrisburg, Txernobil edo Fukushima bat gertatu behar al da jabetu zaitezten behingoz etorkizuna energia askoz gutxiago kontsumituko duen gizarte-eredu bat dela?

    • Endika Real de Asua 2021-06-30 00:13

      Aupa Martin:
      Benetan dakizu ea zergatik gertatu egin ziren istripu nuklear horiek? Adibidez, Fukushiman gertatutakoa, ez zen izan berez energia nuklearrak eragindako istripu bat, zentralaren kokapen geologikoaren ondorioz gertatutako istripua baizik, lurrikarak eta tsunamiak zirela kausa. Bestalde, Chrnobyl-en grtatutakoa zenbait faktore traketsen ondorioz gauzaturiko istripua izan zen, bai giza akatsak, baita erraktore RBMK-en diseinu eta fabrikazio okerra. Erreaktore mota horiek oso ezegonkorrak baitira potentzia baxutan lan egiten dutenean, aldiz, gaur egungo erreaktoreak (BWR/ABWR (Boilling Water Reactor) eta PWR/APWR (Pressurized Water Reactor)) eta gaur egungo ezagutzari esker, logistikoki eta intrinsekoki ezinezkoa izango litzateke berriro eskala horretako istripu bat gertatzea. Ahala ere, fisio nuklearraren ondorioz sortzen den energia erabat garbia, merkea eta segurua da. Hainbat artikulu zientifiko daude hori bermatzen dutenak.
      Hemen utziko dizkizut zenbait esteka lasaitasunez irakur ditzazun. Ondo izan kide!

      – Fukushima: https://energia-nuclear.net/accidentes-nucleares/fukushima
      – Chernobyl: https://www.abc.es/ciencia/abci-chernobyl-motivos-no-posible-accidente-como-chernobil-espana-201906121855_noticia.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F

  • Euskahaldun 2021-06-30 00:54

    “Fukushiman gertatutakoa, ez zen izan berez energia nuklearrak eragindako istripu bat, zentralaren kokapen geologikoaren ondorioz gertatutako istripua baizik, lurrikarak eta tsunamiak zirela kausa” ene Sherlock! Zelan ez ote gara jabetu orainarte! Non eta Japonian gainera, lurrikara eta tsunamiak egon zitezkela pentsatzea ere!
    “Chernobyl-en gertatutakoa zenbait faktore traketsen ondorioz gauzaturiko istripua izan zen, bai giza akatsak” sinistekoa Holmes jauna! Nork esango luke giza akatsak bata bestearen atzetik hondamendia sortu dezaketenik?!
    Eta tximiniatako kea ur lurruna besterik ez dela? Sherlocki eskerrak ezjakintasuneko kobazulotik argirako bidea erakutsi nauelako. Eta hori dena berak partekatutako “zenbait” esteka fidagarri eta neutralei esker.
    Harropuzkeriaren definizioa artikulu bakarrean bikain laburbildu duzu

    • Endika Real de Asua 2021-06-30 01:17

      Ene jainko bedinkatua… Zure ingorantzia urteetan zehar finkatu duzu edo jada mundura etorri zinen horrekin, ai ama. Zuzeu zara uste duenak txertoetan 5G-a sartzen digutela gorputzean ezta, eta txamponak txertoaren elektromagnetismoaren bidez itxasten direnak ahahahah… dakizulako zer ote den eletromagnetismoa ez, Faraday jauna?, edo agian pentsatzen duzu SARS-CoV-2-a hegazkinetatik botatzen dutela? ez dut zurekin denbora galduko. Ondo izan, gehiago irakurri eta utzi txorradak idazteari, Maxwell!

  • Euskahaldun 2021-06-30 11:07

    Txorradak idazten dabilen bakarra zu zara, txapeldun. Harroputz galanta izateaz gain aurreritziz beteta zaudela argi utzi duzu. Nuklearrei buruzko eztabaida baten, argudio faltan 5Ga, txertoak eta bestelakoak aipatu dituzu, baldarki dena nahastuz zure aurreiritzien diskurtsoa hasetzeko. Denak ezjakin eta zu irakurri eta begiak ireki dituen bakarra. Bapo geratuko zinen bai. Oso heldua benetan! Ba egon lasai, ez naiz Covid-19aren negazionista edo konspiranoikoa, inondik inora ere. Irakurri agian bai, irakurriko duzu, baina ulertu, zalantzak ditut. Tximiniatako kea ur lurruna dela soberan dakigu, iluminati jauna. Arazo nagusietako bat, sortzen diren hondakin erradiaktiboak ehundaka urteetan zehar kudeatu beharra da, eta honekin loturik epe oso luzean hartu beharreko segurtasun neurrien gainkostua noren kargura geratzen den. Bestetik giza akatsek eragindako istripuak, gutxitan gertatu badira ere, gertatzen dira, azken finean gizakiak garelako eta ez robotak. Honi gehitu behar zaio egungo panorama politiko polarizatuan egon daitezkeen gerren ondoriozko sabotai eta erasoak. Beraz ez dira nimiñokeriak besteen lepotik trufaka aritzeko.

  • Inurri Atomikoa 2021-06-30 12:02

    Eztabaida hau giza akats-ez akats ildotik eramatea erridikulua da, magnitudean datza arazoak eta arrisku-etekin ildo baten baitan. Ezin uka daiteke edozein giza teknologiak bere arriskuak dakartzala, eta teknologia horren ahalmenaren araberakoa izango dela arrisku horrek eragin dezakeen kaltea. Auto istripu hilgarriak egunero barra barra ditugu eta inor gutxi kexu da autoaren berezko izateaz, labankada batez hil zaitzakete baina inork ez dio uko egingo sukaldean labana sorbatz zorrotzekoa izateari, orain bi aste hacker batek Californiako ur araztegien sistema desaktibatzea lortu zuen ia eta inork ez du esango araztegiak arriskutsuak direnik, segurtasunean datzalako aferaren muinak. Eztanda nuklear bat, noski, espektakularragoa da, eta denboran uzten dituen kalteak, luzeagoak. Baina Fukushima, Garoña edo Chernobyleko nuklear ereduak aspaldi geratu ziren atzean eta egia da nuklearren segurtasun maila esanguratsuki hobetu dela.
    Baina noski, goian diotsuedana gure produkzio eta kontsumo ereduaren baitan ulertu behar da: nuklearrak beharko ditugu hemendik urte batzuetara daukagun energia kontsumo itzela mantendu ahal izateko, behin erregai fosilak bukatuta zalantzak baititut mundu mailako kontsumoa energia “berdearekin” mantendu daitekeenik, batez ere geroz eta digitalizatuago eta teknologizaturik gaudelako. Puntu honetara helduta, nuklearrik nahi ez duenak derrigorrez defendatu behar du deshazkundea, beste guztia ekologismoari iruzur egitea baita.
    Ordea, kapitalismo ultraproduktibo futurista batean bizi nahi duenak aukeratu beharko du zer nahiago duen: mendi, ibai eta itsaso guztiak katxarro arraro batzuekin beteta egotea edo geografia zabal batean, han hemenka, zentral nuklear gutxi batzuk edukitzea. Biek ala biek beharko dituzte hondakinak kudeatu, bakoitzaren arriskuak baloratu beharko dira eta, etekin-arriskuaren arabera, aukeratu.

  • Ez naiz antinuklear erligiokoa. Nuklearrak baditu gauza onak baina denborarekin ikusi dut fisio nuklearra behintzat ez dela jarraitu beharreko bidea. Fusio nuklearrak bai, horrekin itxaropen handia dut, baina fisioarekin ez. Fukushimako istripua geologiagatik gertatu zela diozu eta Chernobyl-ekoa giza akatsengatik, hau da, teknologiak berak akatsik ez zuela izan esan nahi duzula uste dut. Baina hori iruzurra egin nahi izatea da, horrela hasiz gero… Baina zentrala %100 segurua balitz ere, hondakinekin sekulako arazoa dago eta arazo horren kudeaketa ez dago ezta gure esku ere, hondakin horiek milaka urtetako bizitza dutelako. Ez dakigu zer egin hondakin horiekin, hori horrela da. Behin-behinean soluzio bat ematen diogula uste dugu baina edonork esango dizu, hondakin horien arazoa konpontzeko teknologiarik ez du gizakiak oraingoz, punto. Eta Chernobylek, Fukushimak… erakutsi digute: zerbait gerta badaiteke, azkenean gertatu egingo da, lehenxeago eta geroago, baina gertatu egingo da. Ziur egon, nuklearrarekin jarraitzen badu munduak, lehenxeago edo geroxeago beste istripu larri bat izango dugu eta orduan zerrenda “Chernobyl, Fukushima eta Gertatuberria” izango da. Hori horrela da eta ezin da ukatu. Ezin da esan “ez da gertatuko”, zerbait gerta badaiteke, gertatu egingo da. Bina horrez gain… zentral bat bere bizi amaierara iristen denean eraitsi egin beharra dago eta eraisketa horretan lasai asko 40-50 urte behar dira eta gastatzen den dirutza zentralak bere bizitzan ekoiztutakoa baino handiagoa da. Ez dira soluzioa inondik inora. Chernobyleko Corium-ari zer konponbide eman, inork ez daki, ez da teknologiarik. Berdin gertatzen da Fukushiman, eta bertako Corium-ak etorkizunean zer egingo duen ere ez dakigu. Fukushima eraisteko teknologiarik ez dago gaur-gaurkoz, hori horrela da eta edozein zientzialarik esango dizu. Chernobyl oso-osorik eraisteko teknologiarik ere ez dago. Jarri berri duten kupula denbora irabazteko besterik ez da, etorkizuneko teknologia berriren batek soluzioa eman diezagukelakoan.

  • Nuklearraren hondakinekin zer egin asmatzen dugunean, orduan babestuko dut energia nuklearra. Bitartean, CO2rik sortu ez arren, ezin da esan kutsakorra ez denik, milaka belaunaldi hipotekatzen baititu. Entzun dut, datu gehiegi gabe, hondakin nuklearretatik energia lortzeko tresnak garatzen ari direla, ongi etorri.
    Bestalde, Chrnobyl dugu gogoan etengabe (propaganda yankiari esker), baina Three Mile Island ere hor dago. Hori ere giza akatsa.
    Argi dagoena, soluzioa ez dela plaka fotovoltaikoetatik edo litiozko baterietatik etorriko.
    (Euskahaldun, trufaka lehenbizi zerorri hasi zara (sherlock), iraintzen ere bai (harropuzkeria). Ematen den tokian jasotzen ikastea gauza ona da. Bestela itxura txarra ematen duzu)

  • Inork ez ditu energia berriztagarriak seriotzat hartzen baina nik bai. Energia fotoboltaikoarekin soilik nahi adina energia sor dezakegula garbi dut, nahi izanez gero gaur kaontsumitzen dugunaren bikoitza edo hirukoitza. Fotoboltaikoa eta energia metatzeko, hidrogenoa. Bi horiekin soluzioa badago jada. Eta etorkizunari begira fusio nuklearra eta hortik sor daitezkeen bide berriak. Eta gure ezker progreria guztiari, edozein eztabaida kapitalismoa demonizatzeko erabiltzen duen progreria horri, esan nahi diot denaren aurka egon eta soluziorik ez aportatzea ez dela bidea. Lurrean sentada egin eta desazkundearen mantra errepikatzen aritzea eta munduko egitura guztiak noiz eroriko ote diren itxaroten egotea beste ezer gehiago gabe, ez dela soluzioa.

  • Euskahaldun 2021-06-30 12:57

    Ba Ote, artikulu honen idazlea egi absolutuaren jabe bezala aurkeztu den momentutik, “datuetan, grafikoetan eta estatistiketan oinarritzen delako” (besteak ez ala?) begiak ireki dituela esanez, ba tira, hori harropuzkeria ez bada… Eta Martinek Fukushima eta Chernobyleko istripuak aipatzerakoan kokapen geologikoak eta giza akatsak izan zirela justifikatzea, ba denontzat agerikoa dena aipatzea besterik ez da (hortaz, Sherlock bezala zuzentzea) eta faktore hauek energia nuklearraren
    berezko arriskuetatik bereiztea berriz, arduragabekeria.

  • Amonamantangorri 2021-06-30 13:50

    Bada dokumental interesgarri bat, eraikitzen ari ziren hondakin nuklearren biltegi bati buruzkoa.

    Jakina denez, horrelako instalazio batek ezaugarri geologiko jakin batzuk eduki behar ditu, mendeetan zehar eusteko. Eraikitzaileen kezka nagusietako bat zen nola ulertarazi hurrengo belaunaldiei han ezin direla sartu, seguru asko, gure hizkuntzak eta zibilizazioa bera galduta egonen diren garai batean. Ala, akaso, zilegi ote da galdetzea horretaz arduratu behar dugun, hor konpon hemendik mila urterakoak…

    Horrelako eztabaidak edukitzea eskatzen duen energia-iturria, bo, garbi-garbia ere ez da.

  • Inurri Atomikoa 2021-06-30 15:00

    Nik uste dut, Neu, deshazkundearena oso gaizki ulertu dela eta agian hainbeste pisu duten hitzak erabiltzea ez dela komeni, hain modu errazean gaizkiulertzen baitira (jadanik estigmatizatutako hitzak). Berdin kapitalismoa aipatzen duzunean, ez baita berdina kapitalismoa atzo, gaur, herenegun edo bihar. Hau esaten dizut hitza ez baitut mantra bezala erabiltzen eta “ezker progreriaren” bekatu guztietatik libre nagoelako (ez dakit zure iruzkinekoa nirean terminoa irakurtzeagatik izan den, baina tira).
    Susmoa daukat jende askok deshazkundea fase teknologikoaren terminoetan ulertzen dutela, eta badirela hainbat eta hainbat uste dutenak deshazkundea harpeetara itzultzea edo gizarte industrialari uko egitea dela, akats larria. Hori hippyen kontua da. Baina erridikulua da liberalismoaren izenean kontrolik gabeko produktibismoa defendatzea. Gauza ezberdinak dira kontsumoa eta kontsumismoa eta ezberdin baloratzekoak zientzia medikora dedikatzen diren enpresak eta mugikorretarako plastikozko funda koloretsuak egiten dituztenak. Deshazkundea efizientziaren bidezko ongizate maila igotzean oinarritu beharko litzateke, ez daukalako zentzurik eta mundu honen potentzial produktiboa askatzea azkar batean kudeatu ezinezko zaborra bilakatuko dena sortzeko. Baina badauka zentzua ahalmen guzti hori askatzea gizateriaren ongizaterako bada eta ez gutxi batzuen poltsikorako soilik. Energia mugagabea bihurtu dezakegun arren, lehengaiak ez dira mugagabeak eta are gutxiago gure planetak jasan dezakeen isurien karga. Historian aurrera egin ahala ziur nago egun babokeriak produzitzeko lehengaiak eta energia xahutzen dituztenak kriminal edo idiota bezala ikusiko dituela jendarteak, edo hori dut nik esperantza. Beraz, niretzat behintzat, deshazkundea kontsumismo-produktibismoa gutxitzean datza eta ahal den neurrian ekoitzi behar dena kontsumo lekutik hurbilen ekoiztea. Hau ez da kapitalismoaren kontra eta altersistema baten alde egotea, efizientziaren alde egotea da.
    Ez dakit aurreko honetan nirekin ados egongo zaren baina ni gauza askotan ados nago zurekin eta arrazoia daukazu kexuka eta nergarka ibiltzea inolako aterabiderik proposatu gabe ez dela batere aproposa esaten duzunean. Horrela ikusten da gizarte honetan non kokatzen den talentua eta lanerako grina eta non ez…

    Fusio nuklearra aipatu duzunez, ezagunak ez badituzu, agian interesatuko zaizkizu Ilargiaren gainazalean dagoen helio-3aren inguruan dauden proiektuak.

  • eztabaidalari 2021-07-01 17:12

    Nik Endika ezagutzen dut. Gaztetxoa izateko heldutasun ikaragarria erakusten du. Gazte askok “haizeak nora, zapiak hara” egiten du, hots, esan dioten dogma jarraitu beste barik. Kriterio edo irizpide propiorik gabe, bere kabuz aztertu gabe. Are gutxiago, “energia nuklearra” bezalako gai konplexu eta korapilatsuekin. Pentsa, neuk “adore” ezizena jarri diot mutil honi.

    Modu erasokorrean erantzun dio “Euskahaldun”-i baina, bera hasi da modu irainkorraz. Ziurrenik Endikak aurretik “tximinietatik gas kutsakorra botatzen dute” entzun dio norbaiti esaten eta horregatik bota du.

    Egia esan hemengo iritzi-emaleak jantziak daude gaian eta eztabaida bizia eta interesgarria egon da (neu ez bezala). Alde hortatik pozgarria da tira-bira hauek irakurtzea : ))

  • Gaur bertako notizia. Europako Batzordetik independientea den Joint Research Centerrek organizazioaziok apirileko txostenean energia nuklearra, eolikoak eta eguzki energia bezain seguruak edo gehiago direla dio. (https://elperiodicodelaenergia.com/el-gobierno-espanol-se-abraza-a-merkel-para-dar-la-puntilla-a-la-nuclear-en-la-ue/)
    Alemania, Espainia, Danimarka, Austria eta Luxembrugoko gobernuak energia mota honen aurka agertu dira eta eskatzen dute EB-aren taxonomia berdetik kentzea. herrialde hauetako gobernariek hala hala diote txostenaren inguruan: “Nos desconcertó saber que, en opinión del Centro Común de Investigación (JRC en inglés), no había indicios de que la tecnología de alto riesgo que es la energía nuclear sea más dañina para la salud humana y el medio ambiente que otras formas de generación de energía, como la energía eólica y solar ”
    Hau da, bost herrialde hauek energia nuklearraren aurka agertzen dira nahiz eta onartzen duten teknikoek dioten bezala energia nuklearra ez dagoela forgatua gaitzesagarria denik gizaki edo ingurumenarentzat.

    Nik ez dut gehiegi ulertzen honen inguruan baina ez nator bat etorkizuna energia berriztagarriak soilik direla esaten dutenekin. Errealitatea da munduan energia nuklearrak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dela energia berriztagarriekin batera, hau da, nire iritziz arazoa da batzuk planteatzen duten egoera utopikoa non esloganak soilik botatzen dituzten: Nuklearrik ez! Ongietorriak energia berriztagarriak baina energia nuklearra ere bai.
    Filomenak erakutsi zuen energia nuklearra zergatik den beharrezkoa. Egoera klimatiko bortitzetan energia nuklearrak 100%-ean jarduten du, hau da, seguru bat bezala funtzionatzen du.
    Azkenik esan beharra dago estatuen artean interkonexioak daudela eta bai Frantziatik datorren energia, Portugal edota Marokotik datorrena energia nuklearrekoa dela, eta hau gutxi balitz Marokotik datorren energia ikatza erretzetik izaten da, hau da, askoz ere kutxakorragoa.