Kataluniara bazoaz, oinarrizko katalanera ikas eta erabili ezazu!

Kataluniara bazoaz, oinarrizko katalanera ikas eta erabili –

Euskaldun askok eta askok Kataluniara jotzen dute oporretara, lanera eta baita ikastera ere. Euskaldunen lurralde “kuttuna” da. Agian, euskaldun eta katalanen artean nolabaiteko anaitasuna dagoelako. Adibidez KenZazpik “zapalduen olerkia” (Poema dels oprimits) edo Pirritx eta Porrotx pailazoek “Maite Zaitut” (Te estimo molt) katalanera itzuli dute.

Beraz, Kataluniara bazoaz, bada garaia oinarrizko katalanera ikasteko… ezta?

Ez dira katalan gutxi euskara ikasteko ahalegina egiten dutenak, ez. Haiek ondo ezagutzen dute zer den zapalketa linguistikoa eta nolabait enpatia sentitzen dute. Hori dela eta elkarrekiko begirunea diogu.

Euskara egiteko ahalegina eskertzen badugu, nola ez dugu ba, guk ahalegina egingo katalanera pixka bat ikasteko? Gainera, gaztelania eta frantsesetik hurbil dagoenez, erraza izango da aurrera egitea.

1. Agurrak

Hola” erabili dezakezu, katalaneraz ere horrela delako. Goizez, “bon dia”, arratsaldez “bona tarda” eta gauez “bona nit”. Bukaerako agurrean “adéu” , baina batzuetan “a reveure” entzungo duzu (frantsesezko “au revoir” antzekoa). Hurrengo egunean ikusiko baduzu norbait, esaiozu “fins demà” (bihar arte).

2. Aurkezpena

Oinarrizkoa esan ahal duzu hurrengoekin: “Em dic Aitor” (Ni Aitor naiz), “Visc a Donostia” (Donostian bizi naiz) edo “Sóc basc” (euskalduna naiz).

3. Zenbakiak

Adina esateko, dendako prezioak, orduak eta zenbatekoak esateko edo ulertzeko…. zenbakiak beharrezkoak dira. Begiratu ezazu bideo hau:

4. Asteko egunak eta hilabeteak

Asteko egunak, denak “di”rekin hasten dira.

Astelehen – Dilluns

Astearte-Dimarts

Asteazken-Dimecres

Ostegun-Dijous

Ostiral-Divendres

Larunbat-Dissabte

Igande-Diumenge

5. Eguneroko esaldi erabilgarriak

Kanpinean, apartamentu edo hotelean egun batzuk pasatzera bazoaz, hurrengo espresio hauek erabilgarriak izango dira:

Adéu!/A reveure!

Agur! Ikusi arte!

Per favor/Si us plau.

Mesedez.

(Moltes) gràcies!/Mercès!

Eskerrik asko!

De res!

Ez horregatik!

No es mereixen!/No hi ha per a tant!

Ez dago zergatik!

Benvingut(m.) Benvinguda(f.) Benvinguts(m.pl.) Benvingudes(f.pl.)

Ongi etorri!

Som-hi!/Endavant!

Goazen! / Aurrera!

Fins ara!/Fins aviat!

Laster arte!

Que vagi bé!

Zaindu!

Quant (de) temps!

Aspaldiko! Zenbat denbora!

Ja ens veurem!

Egongo gara!

Encantat! Molt de gust!

Pozten naiz zu ezagutzeaz!

Com estàs? (informal)/Com està (vostè)? (formal) Com va (tot)?

Zer moduz? Nola zaude?

Què passa? Què tal?

Ze moduz?

Perdó.

Barkatu.

Ho sento (molt)/Em sap greu

(Benetan) sentitzen dut.

Com et dius? (informal) Com es diu (vostè)? (formal)

Zein da zure izena?

Em dic ______.

Nire izena ______da.

(Jo) sóc el/la _______.

Ni ________ naiz.

(Que) parla (formal)/parles (informal) basc?

Euskaraz badakizu?

Bona/Molta sort!

Zorte on!

T’estimo.

Maite zaitut.

D’on és vostè? (formala)/D’on ets? (informala)

Nongoa zara?

Sóc de ______.

Ni _____-goa naiz.

Vinc de ________.

_______-tik nator.

(No) ho entenc./ (No) ho comprenc.

Ez dut ulertzen.

  • Quina hora és? Zer ordu da?

  • Hi ha habitacions lliures? Gela librerik badago?

  • On és el bany? Non dago bainugela?

  • No ho entenc. Ez dut ulertzen.

  • Perdó, no parlo català. Barkatu, ez du katalana hitz egiten.

    6. Gizartean ezagunak egin diren hitzak, politika, kirolak, kultura eta abarrengatik

    • Komunikabideetan: politikarekin erlazionatutako hitzak: Proces (pruses ahoskatua), Prou (nahiko/aski da), llibertat, Junts pel si (baiezkoaren alde bat eginik), Esquerra (ezkerra)…

    • Sukaldaritzarekin: Pa amb tumaca (ogia tomatearekin, “pantumaca” entzuten da askotan), all i oli (alioli? baratxuri eta olioa)…

    • Kirolak: Camp Nou (zelai berria), Palau Sant Jordi (palau=jauregi) …

 

Animatu zaitez pixkatxo bat ikastera! Eskertuko dizute!

Zer duzu buruan “Kataluniara bazoaz, oinarrizko katalanera ikas eta erabili ezazu!”-ri buruz

  • interesgarria 2021-06-30 10:47

    Katalan eta euskaraz antzekoak diren hitzak: Zehazki, katalanetik hurbilago daudenak gaztelaniatik baino.
    Adibidez: esquerra=ezkerra, oli=olio, pernil=pernil(a), crispetes=krispetak…