Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria –

Iraileko Zuzeu GAZTEA Sariak hamar sarrera izan ditu lehian, sei sinadurak idatzitakoak; horietatik hiruk lehen aldiz parte hartu dute lehiaketan.

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA SariaGuztien artetik, Unai Garciaren Kataluniari omenaldia (1937-2017)sarrera saritzea erabaki dugu. Egunotan guztiok ahotan dugun gaia jorratu du Garciak ere, egungo egoera George Orwell zenaren liburu ezagunaren parez-pare jarrita, 80 urte geroago.

Gaur atzo bezala, “Kontrairaultzak berriro jarduten du Katalunian, aurrekaririk gabeko makineria judizial eta errepresibo batez lagunduta. Propaganda aparatu mediatiko erraldoi eta boteretsu batez babestuta, behin eta berriro Espainiar Gobernua erretorika berdina errepikatzera mugatzen da, hamarkadaz hamarkada ordezkari katalanen jomuga legitimoekin negoziatzeko ezgai izan den bitartean”, dio Garciaren sarrerak.

.

150 euro hilabetero

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

Hauexek dira parte hartzeko bete beharreko arauak.

.

Una Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria Una Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Beatriz Uragak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria”-ri buruz

  • Beharrezkoa da irabazi ez dutenen aipamena egitea. Gazte asko desanimatuko dira irabazi ez dutela ikustean. Zaila da, gainera, irabazlea aukeratzea.

    Mesedez, ZuZeukook, egin ezazue irabazi ez dutenen aipamena (askotan egin duzue). Euskaragatik, eurengatik.
    Mila esker.