Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar izango dira Mount Hizkuntza jardunaldiko protagonistak Bilbon eta Arrasaten

Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar –

Datorren astelehenean, urriaren 9an, 19:00etan, Dock gunean (Uribitarte 3, Bilbo) eta MondragonLinguak antolatutako TOPAKEtalk jardunaldien barnean, MOUNT HIZKUNTZA topaketa egingo da Alberto Iñurrategi mendizalearen eta Xabier Leibar medikuaren eskutik.

Alberto Iñurrategi eta Xabier Leibar izango dira Mount Hizkuntza jardunaldiko protagonistak Bilbon eta ArrasatenMaratoi bateko azken 2 minutuak bideoa proiektatu ostean, mendiari eta kirolari buruz hitz egingo da ikaskuntza, esfortzua, konstantzia eta gozamena barne hartzen dituen edozein jardueraren analogia gisa. Horrela, Iñurrategiren mediku den Leibarrek eliteko kirolak, profesional kirolak eta afizionatuak behar duten prestaketaz hitz egingo du, zenbait mito argituko ditu eta nutrizioari buruzko hainbat gidalerro emango ditu.

Bestalde, bere esperientzia aintzat hartuta, Aretxabaletako mendizaleak pasadizo batzuk kontatuko ditu eta fisikoki eta mentalki nola prestatzen den azalduko du; zein diren bere errutinak, nola gainditzen duen estresa eta nola mantentzen den lasai une zailetan.

Azkenik, eleaniztunak izanik, hizkuntzak ikastearen eta mendi bat igotzearen arteko antzekotasunak azalduko dizkigute biek.

Hamalau zortzimilakoak igo ostean eta igotzeko bide berriak ireki ostean, beti estilo alpinoan, Alberto Iñurrategi mundu-mailako alpinismo-figura nabarmenetako bat da.  Bestalde, Xabier Leibar kirol medikuntzan espezializatutako doktorea da, Basque Team taldeko zerbitzu biomedikoen arduraduna izan zen eta, gaur egun, Espainiako Batzorde Olinpikoaren Kirol Errendimendu Handiko Masterra erakusten du.

.

MOUNT HIZKUNTZA

  • Urriaren 9a: Bilbo (DOCK gunea) 19:00 h
  • Urriaren 17a: Arrasate (Kulturate). 19:00 h
hizkuntzak, Kirola, mendia, osasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude