Tatuajeak eta euren ajeak

Tatuajeak eta euren ajeak –

Gaur egun, moda-modan daude tatuajeak. Batez ere 20-35 urte artean. Ikerketa batzuen arabera, biztanleriaren %40 du tatuajeren bat adin tarte horretan. Baina hau ez da beti horrela izan. Gorputza tintaz apaintzeko joera 2000 hamarkadan zabaldu zen, batetik, sortu ziren teknika berriei esker marrazki zehatzago eta definituagoak egin ahal izateari esker. Bestetik, pertsonaje ospetsuak, hala nola, kirolariek edo artistek jartzen hasi zirenetik.

Gaur egun modan daude, hori ez du inork zalantzan jartzen. Baina horrela jarraituko al du etorkizunean? Urte batzuk barru “zaharren belaunaldiko” kontua izatera pasako da? Eta zuk, ba al duzu tatuajerik? Edo pentsatu al duzu baten bat jartzea? Tatuajeak eramatea nortasuna duzunaren seinale da edo guztiz aurkakoa? Tatuaje, tattoo edo tatu bezala ezagutzen diren horien azterketa izango dugu aztergai hurrengo lerroetan.

Tatuajeen jatorria eta historia

Tattoo hitza Polinesiako samoa hizkuntzaren hitz-mailegua da. Izan ere, Ozeanian tradizio eta ohitura handiena egon da antzinetik. Hala ere, Afrika eta Hego Amerikako hainbat tributan ere presente egon dira.

XIX. mendean marinel ingelesek tatuajeak eramaten hasi ziren, batez ere Polinesiako kulturetatik esportatutako ideia bezala. Horren haritik, Europan eta mendebaldeko zibilizazioetan zabaldu egin ziren.

Tatuatzea, zertarako?

Tatuaje askok pasadizo erritualak, estatusa eta mailaren ikurrak, debozio erlijioso eta izpiritualaren sinboloak, kemenaren apaingarriak, sexu eta ugalkortasunaren ikurrak, maitasun promesak, amuletoak eta talismanak, babesa, eta zigor gisa balio dute. Baita erbesteratuen, esklaboen eta kondenatuen ikurrak bezala. Identifikazio eta zenbaketarako ere erabili dira (presoak edo animaliak) eta mediku arrazoiengatik (adibidez, odol mota zein den ikusteko, pazienteak inkontziente dagoenean).

Gaur egungo joera nagusia, ordea, apaingarri hutsa izatea da.

Tatuajearen ajeak

  • Betikotasuna: betirako zerbait.

Tatuaje gehienak bizitza osorako dira. Beraz, marrazki edo hitzetan akatsik ez egotea oso garrantzitsua da. Gainera, egiterako momentuan tatuajeak adierazten duena efimeroa bada, bere zentzua etorkizunean oso ezberdina izango da. Adibidez, neskalagun edo mutil lagunaren izena jartzea arriskutsua izan daiteke; denbora gutxian maitasunetik gorrotora igaro daiteke. 

Tatuajeak ezabatzeko teknikak existitzen dira, baina garestiak eta mingarriak dira. Gainera, orban edo markak uzten dute. 

Gure gorputzak zahartzean, azalean zimurrak, markak, pikortak (granoak) ateratzen dira eta azalak bere  irmotasuna galtzen du.

  • Transmititzen duzun itxura.

Lan batzuetan ez dute tatuajedun pertsonarik nahi. Hori dela eta, eta ez badakizu zein lanetan egongo zaren, oso agerian dauden tokietan ez jartzea gomendagarria da. Gerta daiteke zure etorkizuneko bikotekideak ere gustuko ez izatea. Kontuz, beraz, zer eta nola marraztea erabakitzen baduzu.

  • Gaizkile Bandekin identifikazioa

Tatuajeak aurpegian edo lepoaldean jartzea banda latino askoren ohitura da. Nahiz eta bandekin zerikusia ez duen zerbait jarri, leku askotan jendeak asoziazio hori egin dezake. Beraz, alde horiek sahiestu behar dira eta jakina zer sinbolo aukeratzean kontuz ibili behar da; agian, norbaitentzat, munduko tokiren batean, iraingarria izan daiteke.

  • Moda iragankorra (pasajera)

Orain oso “moderno” izan badaiteke ere, urte batzuk barru “pertsona zaharren ohitura” bezala geratu daiteke.

  • Osasun arazoak:

Kutsatzeak eta azalaren aurkako erreakzioa.  

C hepatitisaren birusak eragindako arrisku medikoa eta infekzio itzulezina da. Tatuajeek epidermisa gainditzen duten hainbat zulaketaz osatutako elaborazioa dute, eta tinta dermisean finkatzen da. Ez da ahaztu behar tatuajea zauria dela, eta, beraz, infekzioak har ditzakeela, behar diren neurriak hartzen badira ere. C hepatitisa gibeleko minbizia eragiten duen gaixotasun kronikoa da, eta hainbat modutara hartzen da, tatuajea, odoleko esposizio zuzena, birusak aldez aurretik kutsatutako tresnak eta, oro har, legez baimendutako tatuaje-azterketek osasun-institutuen araudiak betetzen dituzten eta arriskurik gabeko saioetarako ekipo egokiak dituzten higiene-neurrien faltagatik. Hepatitis mota batzuk 20 urtez egon ohi dira ezkutuan sintomatologiarik erakutsi gabe, baina C hepatitisaren birusa kutsatu eta bi hilabetera ager daiteke.

Irizpide pertsonal nahikoa izan behar da estudioei eta beren artistei higiene-neurriak eskatzeko, osasunerako arriskurik gabeko saioak ziurtatzeko, higienearekin zorrotzak izateko eta arrisku-portaerak saihesteko: orratzen jatorriari jaramonik ez egitea (banakako poltsetan esterilizatuta egon behar dute), tintek higiene-kontrol zorrotzik ez dutela ez jakitea (herrialde batzuetan, baimendutako eta onartutako ontzi bakarrak tatuaje bakarreko ziurtagiria eskatzen dute).

Tatuajeak eta euren ajeak

9 pentsamendu “Tatuajeak eta euren ajeak”-ri buruz

  • Errotik eliminatu beharreko gauza zikin bat iruditzen zait tatuajea.

  • Gizartearen gainbeheraren islada da tatuajea.

  • Tira, aurreko iruzkinetan esandakoa, hau da, “errotik eliminatu beharreko gauza zikin bat” edo “gainbeheraren islada” gehiegitxo iruditzen zait.

    Hori bai, tatuajea modagatik soilik eramatea nahiko tristea iruditzen zait. Eta zeozer banala jartzea, ordun eta okerrago iruditzen zait.

  • Ba horrela dela esango nuke gehiengo batean. Zergatik askok beso bat osorik eramaten dute tatuatua ta beste besoa ez? Ba hori egitea modan dagoelako. Duela urte batzuk tribal tatuajeak egitea bezela. Oso kutreak iruditu zaizkit horrelako tratuak.
    Neretzako zerbait zikina da, itsusia, klase bajukoa. Gaztea zarenean ondo geratzen dena baina azala zahartzen den heinean itsusi geratzen da. Gainera ez gara berdinak gaztetan edo helduak garenean, ez gara berdin jazten.

  • Xelebrea oso moda bezalako gauza aldakor batengatik betirako den zerbait jartzea. Artikuluak dion bezala hori egin duten modazale gehienak ederki asko damutuko dira aurki, kar, kar, kar.
    Gainera badira gorputza marrazteko betirako ez diren teknikak, hennarekin adibidez. Apeta duenak hobe du horrelako zerbait erabiltzea. Baina bueno, hor konpon, eroriz ikasten da ibiltzen.

  • Nik bi gai aipatuko nituzke. Bat, futbolariak nola tatuatuta ibiltzen diren, mara taldeko gaizkileak diruditela. Eta noski… umeak horiei begira daude, eta nik jakin nahiko nuke ea umeak tatuajeak eskatzen dabiltzan. Eta gaur egungo gurasoak ezagututa, umeei dena ematen dietela… ba itxura txarra hartzen du. Futbol taldeko zuzendariek pixkat begiratu beharko lukete gai hori eta futbolariei tatuatzea debekatu. Hemen gauza batzuk ederki orokortzen dira gizartean, ba honekin ere zerbait egin beharko litzateke. Bigarren gaia, tatuatutako jende guzti honek etorkizunean arazoak izan ditzake, osasun arazoak alegia, eta osasun sistema publikoa arduratu behar al da horretaz? Eta modaz pasatzen direnean edo agureak egiten direnean eta ispilu aurrean euren burua zabortuta ikusten dutenean eta tatuajea kentzeko nahia badute, osasun publikoa arduratu behar al da horretaz?

  • Ez nator bat idatzirik iritziekin. Gauza zikina, gizartearen gainbehera, osasun sistema publikoaren gain, itsusi geratzen da? , modagatik eramatea tristea…

    Orain kontua zer da, nik modagatik eramaten dudala tatuajea? Zuei gustatu behar zaizuela? Zenbat gaixotasun kasu ezagutzen dituzue tatuajetik sortuak?

    Nire iritziz, tatuajeak egiteko lekuak kontrolatu eta baliozkotuak egon beharko lukete eta hor norbaitek aipatzen dituen gazte horiei erakutsi tatuaje bat egin nahiko balu non egin behar lukeen gaixotasunen arazorik ez izateko.

    Egigurenen idatziaren harira, bi gauza aipatzeko:
    -transmititzen duzun itxura. Tatuajerik ez duen pertsonak itxura hobea transmititzen du?
    – Baliteke zure bikotekideari ez gustatzea. Berari gustatu behar zaio?

    Nik tatuajea egin banuen, NIRI gustatzen zaidalako da, eta punto. Gaur egun denoi ahoa betetzen zaigu “norberari gustatu behar zaio, eta norberarekin sentitu behar da gustora” esaldiekin, baina horrelako idatzi eta iritziekin argi ikusten da teoria soila dela.

    Ni gustora nago nire tatuajearekin, bakoitza gustura egon dadila duenarekin.

  • A! eta ahaztu gabe!

    Pertsona dituen tatuaje (itxura, ile, arropa, maila ekonomiko, etab.) edota bestelakoengatik epaitzen duzuen horiek, gero ez zaitezte kexatu zuekin berdina egiten dutenetaz.

    Gauden garaietan, LOTSAGARRIA!

  • Tatuajea ez egiteko arrazoiak argi eta garbi idatzita daude artikuluan. Niretzat nahikoak dira eta guztiz ados nago, horregatik ez dut tatuajerik.