Araba Maitea

Araba Maitea –

Araba Maitea

Azkeneko hamarkadetan eraso bortitzak jasan dituzu, baino orain datorrena askoz latzagoa izan daiteke. Zure paisaia, zure natura eta zure izaera arrisku bizian daude. Zure mendi gehienak eoliko erraldoiekin suntsitu nahi dituzte, milaka hektarea lursail plaka  fotoboltaikoekin estali nahi dizkizute, gaur egungo trenbidea egokitu ordez, AHTrako trenbide berri bat eraiki nahi dute, Barronen urtegi bat eta 200 hektarea negutegi jarri nahi dizkizute, industriagune berriak nonahi, Zanbrana eta Briñas artean autobia bat autopista baten ondoan, Aiaraldean eukalipto pila bat landatzen ari dira…

Kolpe asko dira, guztiak batera datozenak, herrietan bizi den jende gutxiren artean gelditu ahal izateko. Guztion artean empresa eta jauntxo txikitzaileak gelditu eta desaktibatu behar ditugu. Aldi berean, beste bizimodu bat eraiki behar dugu. Proposatzen digutena ez delako bizitza, heriotza besterik ez da.

Agur!!!

Araba Maitea

AHT-rik EZ!