Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria
Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria –
Zuzeu Gaztea Sariak hamabi idazleren 13 sarrera jaso ditu otsailean, eta horietatik bik lehen aldiz hartu du parte lehiaketan. Guztien artetik, Raul Nuñez Gaston izan da saria lortu duena, “Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?“ sarrerarekin.
Nuñez Gastonek “justiziaren arrazoibideak” ulertzeko ahalegina egin du testuan, Kataluniako afera dela-eta izandako epaietatik tiraka; eta aurretik gurean idatziak zituen bi sarrerei erreferentzia eginez. Joan den uztailetik hona artikulu sortatxoa idatzia du gurean, bederatzi sarrera, eta asko hobetu duela begitantzen zaigu.
Saritutako sarreraz gain, interesgarriak begitandu zaizkigu Ane Vaz eta Eugenia Garayren sarrerak, kontatzeko modu ezberdinak erabiltzen saiatu direlako, baita Haizea Torresen sarrera ere, gai korapilatsu bati heldu diolako, amatasun subrogatuarena; batzuk baino ez aipatzearren.
Behin otsaileko saria banatuta, jada hasiak gara martxoko Zuzeu Gaztea Sarirako sarrerak jasotzen. Zuzeuk, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 eurorekin saritzen du hilabetero 30 urte azpiko idazleen sarrerarik onena. Hemen duzue arautegia.
…
.