Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil

Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil –

Hirigintza eta euskararen artean zerikusi gutxi zegoela pentsatu da duela gutxi arte, baina bien arteko lotura eta elkarreragiletasuna pentsatzen duguna baino sakonagoa da.

Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil

GFA-k, UEMA-k eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak  ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin zioten 2014ean. “Lurraldea eta hizkuntza” izendatutako kongresua ospatu zen orduan. Jakin badakigu hizkuntza baten egoeran faktore askok dutela eragina: egoera sozio-kulturalak daukan garrantzia aspaldi azaleratu zen, soziolinguistikaren jaiotzarekin; geografiaren pisua ere gehitu zion geolinguistikaren alorrak. Azkeneko urteetan beste faktore batzuen inguruan ere hausnartu da: lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. Adibidez, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz; bereziki, euskararen arnasguneei dagokiena. Euskara nagusi den herri txiki batean hamar etxe berri egiteak sekulako ondorioak eragin litzake.

2015ean euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimenei aterki juridikoa emateko oinarriak beharrezkoagoa zirela ikusi zuten. 2016eko maiatzean bildu ziren hirugarrenez, lanketarekin jarraitzeko asmoz: planteamenduaren oraina eta etorkizuna irudikatu nahi zuten, esperientzia zehatzak aurkeztu, neurri zuzentzaileak hausnartu, eta ELE/Arnasguneak hedatuz tresnaren aplikazio legal posibleak aztertu. Iazkoan UEMAk Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko tresna berritua aurkeztu zuen, Lurralde eta Hizkuntza graduondokoan.

Ekimen honen tartean dabil Unai Fdez de Betoño arkitektoa eta irakaslea. Idatzi dituen lanetan hainbat argibide eskaintzen ditu euskara eta hirigintzaren arteko harremanaz: “euskal hiztunak, nomadak ez diren gizaki guztiak bezala, giza finkamenduetan — baserrietan, herrietan, hirietan — bizi dira. Ondorioz, giza finkamendu horiek baldintzatzen dituzten prozesu guztien eragina ere jasotzen dituzte hiztunek”. Arestian etxebizitza berri kantitate handia eraikitzea jarri dugu adibide gisa, baina arkitekto honek beste eremu batzuk ere nabarmentzen ditu: “merkataritza-gune aldendu handiak, parke teknologiko eta bestelako bulego-gune isolatuak, ekipamendu publiko bakartuak… Iraunkortasunaren ikuspuntutik jasanezina izateaz gain, herritarren ahozkotasunaren aurkako eredua ere bada.” Horrelako guneak areagotu egin dira azken urteetan: IKEA Baionan eta Barakaldon (Iruñean?), Mercadona Añorgan, Corte Inglesak… Fdez de Betoñok “porlandia” kontzeptua erabiltzen du euskal urbanizazioa definitzeko.

Irakasleak ohartarazten du globalizazioaren eraginez ematen ari den metropolizazio prozesuari (euskal herritarren 3/4ak hiri gisa definitzen diren guneetan bizi dira) aurre egin behar diogula, euskal hiztunontzako oldar ezezagun bezain definitiboa ekarri dezakeelako.

Koldo Telleria arkitektura irakasleak ere parte hartzen du hausnarketa prozesu honetan, eta Zaldibarko gizartearen gainean eginiko analisi soziala jartzen du adibide: “hizkuntza bakoitzak bizitzeko, kontsumorako eta azkenik lurraldea ulertzeko ikuspuntu propioa duela, eta baita bere baitako gizarte antolaketa propioa ere”. Hiztun komunitateen gaineko azterketak irudi hau eskaintzen du Zaldibarren inguruan: “Euskara, gaztelania eta ingelesa dira Zaldibarren bereizi diren sozio ekosistemen hizkuntzak, eta horien arabera gizartearen antolaketa eta lurraldearekiko ikuspuntua begiratu dira. Horrela, euskara landa inguruan kokatu da, lurraldearekiko lotura handiarekin eta lurraren zuzeneko ustiaketarekin.” Landa eremuan, jende gutxien bizi den tokian; lurraren zuzeneko ustiaketa, jende gutxien biltzen duen sektorea. Egoera kezkagarria, benetan.

Unai Fdez de Betoñok argi dauka nondik jo beharko litzatekeen: “Hizkuntzalaritzan lurralde ikuspegia txertatu. Lurralde antolakuntzan eta hirigintzan, hizkuntzarena. Baietz euskaldun guztiok irabazi!”

Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil
Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

3 pentsamendu “Hirigintza eta euskara: azalean urrun, sustraiean hurbil”-ri buruz

  • Eragina ez du hirigintzak, erdaldunen etorrera baizik. Erdalduna EHra etortzeko, hirigintza puntu bat besterik ez da, etorrera horri erantzunteko.

    Baina erdaldunak etortzeaz PNV zein BILDU arduratzen dira. Lehenak lan esku merkea nahi dutelako eta bigarrenek inor baino progreago direla erakutsi nahi dutelako. Bien artean, euskarari oztopoak baino ez dizkiote jartzen.

    Inmigranteak gutxi badira eremu euskaldun batean, hiztunak irabaziko ditugu. Baina gaur egungo egoeran, eta IMMIGRAZIO MASIBOA bultzatuz, euskara eta independentzia, gero eta urrunago.

  • Zuk ere adierazpen askatasunaren aurka?

  • Kontua hau da:
    Asuntoa ez da hirigintza nolakoa den. Hori ondorio bat da. Asuntoa da atzerritarren etorrera masiboaren alde egiten dutela PNV nahiz BILDUk. Lehengoak lan esku merkea nahi dutelako ta bigarrenek inor baino progreago izan nahi dutelako.

    Bien artean euskarari kalte izugarria egiten dioten.