Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?

Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du? –

Aurreko artikulu batean, kirol-epaile lanean ibiltzen naizela azaldu nuen eta beste batean Kataluniako aferaren nondik norakoen zalantza batzuk planteatu eta erantzun nituen. Bada, oraingoan, idaztera animatu naiz aurreko artikulu horien harira, eta ZuZeun zein bestelako webguneetan irakurri ditudan beste bat hainbat lanen eraginez.

Erreferendum… ilegala?

Hedabideetan, etengabe aritzen dira Kataluniako “erreferendum ilegalaz”. Baita EiTBn ere. Hartara, nik nire txikitasunean hausnarketa eta ikerketa egin dut nire aldetik, objektiboki eta arrazionalki azalpenak ulertzeko xedeaz.

Zorioneko erreferendum-a Kataluniako Parlament-ean burututako prozesu baten urratsetako bat da. Kataluniako legebiltzarrera 2015ean hauteskundeak egin zirenean, alderdi bat aurkeztu zen independentziaren aldeko plebiszitua eginez. Alegia, Parlament-erako hautagaiak bozkatzeaz gain, helburu zehatz eta itxi baten alde bozkatzen zela: Katalunia nazio independientea izatea. Alderdi hori koalizio bat zen: ERC eta CDC alderdiak (hau da, esan genezake Euskal Herriko EH-Bildu eta EAJren baliokide) gehi beste hainbat alderdi eta erakunde.

Plebiszitu horren alde beste alderdi bat aurkeztu zen: CUP. Haien artean, botoen %48 lortu zuten. Baina Parlament-eko eserlekuak banatzeko arauak direla eta, parlamentuko 72 legelari (parlamentari) guztien %53 lortu zuten, hau da, gehiengo absolutua. Plebiszitu horren aldeko argia badakigu. Gainontzeko alderdien artean, ordea, Catalunya si que es pot-ek, ez zuen independentziaren alde egiten, baina bai “erabaki eskubidearen” alde (hauteskunde horien %9). Gakoa, hortaz, parlamentarien gehiengoa lortzea izan zen. Behin hori lortuta, hauteskundeetara aurkeztutako programa aurrera eramatea burutzea zegokion.

Burutze horrek, ordea, Espainiar Estatuaren interesen aurka zihoan. Espainiar Gobernuari, nahiko izan zaio Espainiako Konstituzioan helegiteak jartzearekin, prozesua eteteko.

Legez kanpoko errefenduma? Nolatan?

Espainiar Gobernuak bide erraza zuen. Izan ere:
Zer da Konstituzio auzitegia?
Nork izendatzen ditu epaileak?
Inpartziala al da?

Etengabe aipatzen dute medio nagusiek eta politikariek “Zuzenbide estatu” (estado de derecho) eta “Legearen nagusitasuna” (imperio de la Ley), eta “botere banaketa”. Baina, nahikoa da Konstituzio Auzitegia nola osatzen den ikustea, hausnarketa egiteko.

Konstituzio Auzitegia 12 epailez osatzen da. 12 epaile horien hautaketa hurrengoa da:

  • Diputatuen Kongresuak eta Senatuak launa epaile izendatzen dituzte (4+4).
  • Espainiako Gobernuak 2 epaile izendatzen ditu. Espainiako Gobernuak berak!!
  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2 (20 epailez osatua, Espainiako Parlamentu eta Senatuak izendatuak). 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Espainiako_Konstituzio_Auzitegia

Bai, ondo irakurri duzu. Konstituzio Auzitegia Espainiako Alderdi nagusien menpe dago. Nola da posible, hortaz, Espainian epaileak inpartzialak direla esatea? Nola liteke Kataluniako aferan (edo euskal aferan, berdin dio), Auzitegi Konstituzionalak Kataluniaren alde zerbait erabakitzea? Erabat ezinezkoa.

Ni saskibaloi epaile naiz. Paralelismoa eginez, 2 taldeen arteko lehiarako, taldeetako batek beti epailea aukeratzea bezala litzateke!! Erreferendum-a “legez kanpokoa” esatea paradoxa bat da. Izan ere, Legelari edo Parlamentariek (Lege egileek) egindako legeak, legez kanpokoak direla erabakitzen du, nor eta aurka dauden politikarien esku dauden epaileek!

Epaileok errespetua merezi dugu

Hortaz, ez da legezko edo ez-legezko (legal edo ilegal) kontua, borondate politikoa baizik. Eta botere-oreka horretan, nork duen indar handiago erabakitzen du azkenean, zer den “ez-legezko”. Espainiako sistema eta antolaketa juridikoa berez onartuz gero, Kataluniak beti izango du oztopo gaindiezina. Sistema inpartziala izatekotan, inolako interesik ez duen bitartekari batek erabaki beharko luke. Baina jakina, hori Espainiak ez luke onartuko. Zertarako, inork behartuko ez badu?

Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?Espainiar Estatuak ez du zer irabazi Kataluniak independentzia lortzen badu. Baina bai zer galdu (ekonomikoki, demografikoki, politikoki, sentimentalki…). Espainiar Estatuak botere ekonomiko, politikoa, demografiko, militar, mediatiko eta judiziala du, Kataluniaren aurrean. Berria-ko zuzendariak, Martxelo Otamendik dioen bezala, ez dago epailerik Espainiako Barne Ministroa epaituko duenik Urriaren 1eko indarkeria polizialarengatik.

Botere politiko (ondorioz, judiziala), ekonomiko eta mediatikoa, nagusitasun demografikotik datorkio. Hots, Kataluniak 7.000.000 biztanle ditu. Espainiar Estatuak (Katalunia alde batera utziz) 39.000.000 inguru. Hortaz, Kataluniak Espainiar Estatuko biztanleriaren %16 osatzen du. Horren ondorioz, nahiz eta Katalunia osoa independentziaren aldekoa izan, beti izango da gutxiengoa Espainia osotasunean harturik (are gehiago, EHren populazioa gehituta -%4- oraindik ere gutxiengoa litzateke).

Gainera, Espainiak presio ekonomiko eta enpresariala egin du. Enpresek Kataluniatik alde egitea sustatu dute. Katalunia ekonomikoki izorratzen saiatu dira, baita boikota egiten ere. Espainiarentzat, procés-aren garai gorenean, Katalunia zenbat eta txarrago, orduan eta hobeto. Kataluniako enpresa handiek, ikuspegi ekonomikoa soilik aztertuz, independentziaren aurka azaldu dira. Nahiz eta jakin, burujabetzaren aldeko prozesua politikoki zuzena dela eta prozesu garbi, garden eta zilegia burutu.

Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?Eta beste atal garrantzitsua, Kataluniak ez du atzerrian aliatu garrantzitsu bat Espainiari aurre egiteko. Independentzia prozesuak munduan zehar, ezegonkortasun ekonomiko garaian izan dira batez ere (herrialdeak banatzeko joerak nagusitzen dira, adibidez Sobietar Batasunaren desintegrazioan edo Afrikako deskolonizazioan). Baita gatazka politiko eta ekonomikoen ondorioz, gerra bidez definitu dira independentzia burutzea edo ez (Kataluniaren kasuan, ejerzitorik gabe, ezinezkoa du arlo horretan lehiatzea).

Azken hamarkadatan, demokraziari men egin eta hauteskundeen esku utzi dira independentzia prozesuak (Eskozia, Quebec…). Baina horretarako, Espainia aldean, ez omen daude prest.

Zer da legez kanpokoa Espainian Zer da legez kanpokoa Espainian Zer da legez kanpokoa Espainian

Zer duzu buruan “Zer da legez kanpokoa Espainian? Nork erabakitzen du?”-ri buruz

  • Txarrena da, espainian gure espresioak eta pentsamoldea moldatzeko kapazidadea dutela. ta guk dana irentsi.