Nire arbasoen herria kolorez josita

Nire arbasoen herria kolorez josita –

Herria. Batzuentzat hitz bakar bat da, baina beste batzuentzat sentsazioz beteta dago. Askok pentsatzen dute aspergarria dela herri batera joatea udaro, baina hori ez da gertatzen Zoritan, nire herrian. Nire lagunek beti esaten didate zergatik gustatzen zaidan urtero joatea; galderak beti berdinak dira: zer egiten duzu hor? eta nolakoa da hor bizitzea?

Erraldoiak Zoritan

Hasteko, esan behar dut herri txiki batean pasatzen ditudala udako bi hilabeteak. Hor bertan, denok ezagutzen dugu elkar eta sekretuak badauzkazu, herri osoak ezagutuko  ditu. Beraz, kontuz ibili behar zara norekin eta nondik egoten zaren. Normalean, talde handiak daude eta “peña”-k deitzen dira. Taldeak, adinaren arabera eginda daude, hau da, heldu, gazte eta txikitxuenak daude baina egun batzuetan, adibidez festetan, denok batera nahasten gara.

Festak oso garrantzitsuak dira herrietan, izan ere, hoberenak baitira. Zoritako festak abuztuaren 14tik-18ra dira, baina jaiak izan baino lehen, udalak hainbat ekintza antolatzen ditu. Festetako egunetan, bizi-erritmoak guztiz desberdinak dira egunero egiten dugunarekin konparatuz. Egun horietan bakarrik gauez bizi egiten gara. Hamaika eta erditan ateratzen gara eta etxera ez gara bueltatzen hurrengo eguneko bederatziak arte. Gauez, normalean, beti egoten gara autotxokeetan, itxi arte. Gaua amaitzeko, txurro-dendara joaten gara gosaltzera eta horrela 4 gauak.

Horretaz aparte, esan behar dut uda eta negua guztiz desberdina dela Zoritan. Udan, batez ere abuztuan, jendez beteta dago eta bizirik dago, baina neguan, aldiz, ez dago ia-ia inor. Hau gertatzen da izan ere, udan gaudenok, normalean urtean zehar ezin gara berriro joan, ondorioz, ordu asko dauzkagu Extremadurara (hain zuzen hor baitago Zorita) ailegatzeko edo ikasten ari garelako. Nire adineko gazteak herrian bizi direnak, batxilergoa amaitzen dutenean, Zoritatik at  joaten dira ikastera herrian ez dagoelako ezer. Orduan, nire herriak eta seguraski denek, despopulazio handia jasaten dute neguan. Honen harira, txitean pitean entzuten den “despopulazioa” aurrera doala nabarmendu behar da. Extremadura edo Gaztela bezalako lur zabaletan milaka herri ditugu, gutxika-gutxika, arian-arian  zahartzen eta hiltzen ari direnak. Hirietan kontzentratzeko joera dago. Euskal Herrian ere badugu arazo hau, baina esango nuke ingurune horietan are nabariagoa dela.

Honekin lotuta, hainbat ohitura galtzen ari dira gazteen artean. Adibidez; jarduera erlijiosoak. Hau esaten dut, izan ere, beti ikusten duzu herritik pertsona zaharrak egunero mezetara joaten, eta nire adineko gazteak ez gara horrelako lekuetara joaten. Uste dut hau gertatzen ari dela gazteok ez dugulako gauza sakratuetan gehiagorik sinesten eta funtsean aspergarriak direlako.

Amaitzeko, agurrak gogorrenak izaten dira urtero abuztuaren azken igandean. Herria dugunok bakarrik ezagutuko dugu sentsazio hori eta ez da batere ona izaten inoiz. Agurrak ere esan nahi du uda amaitzear dagoela eta klasera itzuli behar garela eta horrekin batera, urte oso bat geratzen dela berriro gure herrira bueltatzeko.

Nire arbasoen herria kolorez josita

Zer duzu buruan “Nire arbasoen herria kolorez josita”-ri buruz

  • Nerea Martinez 2021-09-15 21:24

    Lan izugarria!
    Benetan bihotz-erdiragarria dela herriari agur esatea!
    Ez diot inori urtero askoz jota bitan ikusten dituzun lagunak agurtzeak uzten dizun sentimendu solasaldirik opa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude