Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria
30 urte azpikoek idatz zezaketen sarrerak sustatu eta gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen ZuZeu Gaztea saria, jada orain urte erdi.
Maiatzean, ezin esango dugu arbolak fruitu asko ekarri dizkigunik, onartutakoak dozena erdira ez baitira heldu -bateren bat kanpoan utzi behar izan dugu, tamalez, baldintzak betetzen ez zituelako-, baina eman dituen fruitu apurretan izan da ale mamitsurik.
Kontuak horrela, Mikel Jauregi Herce saritzea erabaki dugu, maiatzaren 23an argitaratu zuen “TTIP edo gure bizitzen gaineko giltzarrapoa“ sarreragatik.
Artikulu dokumentatu batean, Euskal Herriko eta Mexikoko adibide banarekin neoliberalismoaz hitz egiten digu Jauregik, eta AEBek Europar Batasunarekin sinatzear diren akordioaren kalteez ohartzen gaitu; puri-purian dagoen gaia…
Zorionak Mikel! Zeurea duzu maiatzeko Zuzeu Gaztea saria. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
Aizue!, ekaineko Zuzeuko Gaztea Saria martxan duzue jada…
Zeren zain zaudete?
.