Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria –

Maiatzean hamalau sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, 13 sinaduren eskutik. Horietatik bi inoiz lehiaketan parte hartu gabeak ziren, sekula saria irabazi gabekoak guzti-guztiak. Tamalez, hamahiru gazte horietatik hiru ez dira saria jasotzeko lehian sartu, izen abizenez sinatu ez edo argazkia falta zitzaelako, eta beraz, ez zituztelako baldintza guztiak betetzen.

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea SariaGuztien artetik, Maider Fernandez nabarmendu da, eta berak erdietsi du maiatzeko Zuzeu GAZTEA Saria, Anaitasuna eraikitzera kondenaturik sarreragatik. Idatzian, ariketa interesgarria egin eta ipuin batean baleude bezala irudikatu dizkigu Fernandezek abertzaletasunak dituen bi familia politiko nagusiak,  etxe bera eraiki behar duten bi anaia bailiran.

Saritutako sarrerez gain, izan dira azpimarratzeko moduko sarrera gehiago ere, besteak beste eztabaida piztu duen Natxo Eizaguirreren Ekintza berekoi baten salaketaeta gurean lehen sarrera duen Oihane BeñaranenEskubide higikorrak“.

ZUZEU orainkari horizontalak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 eurorekin saritzen du hilabetero 30 urte azpiko idazleen sarrerarik onena. Hemen duzue arautegia.

.

.

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.