Ekintza berekoi baten salaketa

Ekintza berekoi baten salaketa –

Azken bolada honetan, haurdunaldi subrogatuen inguruan sortutako eztabaida bizia da. Famatu eta dirudunenak haurdunaldi mota honen alde jarri dira sabelak alokatuz, Cristiano Ronaldoren emaztea esaterako. Dena den, etikoa al da beste emakume baten sabela 9 hilabetez alokatzea, horrek dakarzkion arriskuak aintzat hartuta? Berekoia al da zure geneak edukiko dituen seme-alaba bat nahiago izatea?

Nire ustez, oso berekoia da eta ez nago praktika honen alde. Jende askok “bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin dezala” argudioari eusten dio. Gauzak horrela, pertsona batek bere organo bat saldu nahi izanez gero, saldu dezala? Langile batek hamasei orduz lan egiteko nahia edukiz gero, hori ere onartuko dugu? Ene aburuz, baieztapen horri babesa emandako pertsonak bere eskuratze-botereari osasunari baino garrantzi handiagoa ematen dio.

Ekintza berekoi baten salaketa

Beste askoren esanetan, amatasuna eskubide bat da. Nire iritzi apalean, zure genetika berdina edukiko duten seme-alabak erditzea ez da eskubide bat, eskubide bat dena jaioberriak familia bat edukitzea da, genetika ezberdinekoa, gurasobakarra, homosexuala, edo dena delakoa.

Haurdun geratzeko prest dauden emakumeen eskaera, eta ez umetxoak erosi nahi dituztenena ikustean, orduan planteatuko dut nire iritzia aldatzea. Neguriko emakume bat bere neskamearentzat sabelean haurtxo bat hazten ikusiko banu, orduan, nire ustea aldatzeko aukerak egongo lirateke. Dena dela, ez dago dudarik hori ez dela gertatuko. Amatasun subrogatua dirua daukan emakumearen eskubidea da. Ondasunak dituenak ez dituenarengan agintzen du. Emakume antzu pobreak ere badaude, baina ez dago dudarik haiek atsedenik gabe egingo dutela lan bizi ahal izateko.

Are gehiago, amatasun subrogatua probeziaren feminizazioa eragiten duen faktorerik garrantzitsuenetarikoa da; izan ere, genero berdintasuna oztopatzen du. Beste era batera esanda, ahultasun ekonomikoko egoera batean emakumea beti da kaltetuena. Beharrezkoa da argi uztea inoiz ez diogula bere sabela eskaintzen duen pertsonari errua leporatu behar. Zer esanik ez, emakume horrek premia ekonomikoa duelako eskaintzen du bere sabela. Hortaz, nire aburuz, haien geneak iraunarazteko helburu bakarra duen bikote berekoi eta indibidualista horri egotzi beharko genioke errua.

Amai dezagun esanez haurdunaldi subrogatua zeharo gaitzesten dudala. Nire ustetan, sabela alokatzeak gorputzaren merkantilizazioa dakar. Gorago aipatu bezala, klasismo sinesgaitz batean oinarrituta dago ekintza hau. Halaber, ez da honen alde dagoen mugimendu iraultzailerik existitzen, ezta bere sabelean beste emakume baten haurra hazteko prest dagoen emakume altruistarik ere.

Ekintza berekoi baten salaketa

Ikasle, Areeta (Getxo)

7 pentsamendu “Ekintza berekoi baten salaketa”-ri buruz

  • Hona hemen, nire iritziz, guztiz beharrezkoa den testua. Gai honen inguruan gizartea kontzientziatzeko premia dagoela deritzot, eztabaida sor dadin, behintzat. Praktika honek erakarri ditzakeen arazo edota ondorioak mahaigaineratzeko unea heldu dela uste dut eta, horrekin batera, testuaren egileak aurkeztu dituen puntuekin bat natorrela esateko beharra sentitzen dut. Bikaina.

    • Natxo Eizaguirre 2018-06-05 12:48

      Gizartea kontzientziatu beharra dago, eta eztabaida sortzea da helburua noski, jendeak bere buruari bueltak emateko behintzat !!! Eskerrik asko !

  • Aberatsek eduki ezin ditzaketen haurrak behartsuenek egitea aldegia, gero saltzeko. Dei diezaiegun gauzei beren izenez. Bejondeizula artikuluagatik

  • Ados artikuluarekin gauz batekin izan ezik.
    Haurdun geratzeko prest dauden emakumeen eskaera, eta ez umetxoak erosi nahi dituztenena ikustean, orduan planteatuko dut nire iritzia aldatzea.

    Esklabua izateko prest daudenen eskaera ikusi ta gero iritziz aldatzeko prest?

    Familia izatea eskubide fundamentala da, horrek ez du esan nahi zure DNA duen semerik izateko eskubiderik existitzen denik. Ez delako existitzen.

    Ez da existitzen borondatezko gestazio subrogaturik, ustez borondatezko diren herrietan ere ordaintzen delako. Gainera nahiz ta legeak dirurik ez ordaintzea baimendu, beti bilatu dezakezu norbait ta beltzean ordaindu.

    Canadan adibidez, ustez altruista da, benetan ez da. Halare ordaindu daitekeen bakarra ustez izan dituzun eragozpen demostratuak direnez, Canadan ume bat haurdunaldi subrogatuaren bidez izan nahi dutenek, Ukrainiara,indiara… jotzen dute. Berdin UKn ustez altruista dela. 80 miioi dira ta 20 bat ume urtero. Hau da biztanleriaren %0,000001 eragiten dion zerbaiteri emateari diogun denbora, lehengoan deskartatu ordez.

    Demagun emakume batek ezin duela umerik izan ta bere ahizpa konbentzitzen duela.

    Kasu hauetan (aipatzen dut ume erosleak asko aipatzen dutelako) umea duen amak, ahizpari ematen dio, baina erditu duen amak, ume hori ikusi ahalko du, berarekin egon….
    Beste kasuetan, are lazgarriagoa da baina hontan zentratuko naiz.

    1. Zure ahizpa konbentzitzen saiatzea edo dizun maitasuna aprobetxatzea hori pasarazteko, aditzera ematen du pertsona txarra izateaz gain, ez duzula zure ahizpa maite, edo ez maite behar duzun moduan.
    2. Nork ostia da inor ume bat saldu edo beste norbaiteri oparitzeko?
    3 Umeak eskubidea du bere amarekin egoteko, bere amak nahi edo ezin badu, estatua da familia aurkitu behar diona. Zergatik? Pertsona normal batek, ez dituelako baliabiderik jakiteko umea ematen ari dion pertsonari, ondo dagoen edo ez, kapaza den edo ez…. Ta berdin du pertsona hori ondo ezagutzen baduzu.

    4 Adoptatzerakoan edo ume baten zaintza eskatzerakoan, den dena begiratzen da, baita zer motatako erlazio sexualak dituzun zure bikotearekin.
    Gauza da, haudunakdi subrogatuarekin, umearen benetazko amari (erditzen duena) eskubide guztiak kentzeaz gain, umeari ere kentzen dizkiotela.
    Ta zergatik? Ba bere DNA duen umea izateaz aparte, adopzioak daramazkin ikerketak sahiezten direlako. Ta zergatik? Oso erraza, gehienak ez dira aproposak ezta txakur bat adoptatzeko.

    Gainera denak dira kexu adoptatzea zaila delako (beraien ankerkeria zuritzeko nahian), ta adoptatzea erreztea bilatzea ordez, umeak erostea bilatzen dute.
    Zergatik? ikertuak ez izateko.

    Hau ilegala izateaz gain, beste herrialde batean egiten dutenei, hona ailegatzerakoan, umeak kendu, estaduaren eskuetan jarri, ta jende hori kartzelaratua izan beharko zen. Bestela nahiko da beste herrialde batean baimendu dezaten ta gero hemen gehienez paper arazoak izango dituzu Ta gero ta gutxiago umeari kalte gehiago ez egitearren aitzakipean, epaile batzuk umeak erregistratzen uzten dituzte, ILEGALA denean.

    Honen alde daudenak, edo ez dakite zertaz ari diren, edo pertsona bezala zabor hutsa dira

    Ta jada hasten bagara Indian,ukrainan eta horrelakoetan honen erruz gertatzen ari dena….

    Txarrena, norbaitek hori egiten duenean, ez duela gizartearen mexpertsua jasotzen, ta hori umeen giza trafikoa dela.

    • Natxo Eizaguirre 2018-06-05 12:41

      Bat nator zurekin! “Haurdun geratzeko prest dauden emakumeen eskaera, eta ez umetxoak erosi nahi dituztenena ikustean, orduan planteatuko dut nire iritzia aldatzea.” Esaldi horri buruz eman duzun iritziari dagokionez, argi dago ironia zela. Ez nuke nire iritzia aldatuko hori gertatuko balitz, eta gainera, hori gertatzea ezinezkoa da! Jende askok ahizpen kasu berezi horri babesa ematen dio “biak ados badaude, biek nahi badute” eta holako argudioak aipatuz. Zuk esan bezala, pertsona txarra izateaz gain, ez duzu zure ahizpa behar duzun moduan maite. Eskerrik asko !

  • Natxo Eizaguirre 2018-06-04 15:09

    Milesker benetan !