Zezenketak, kultura ala tortura?

Zezenketak, kultura ala tortura?

Zezenketak, kultura ala tortura?Zezenketak gaur egungo gizarteko gai polemikoetariko bat da, dudarik gabe. Baina zer dira zezenketak eta zertan datza? Zezenketak pertsona batzuen ustez, kirol bat dira, antzinako kirola, kultura eta tradizioen adierazgarri hutsa, eta ospakizun bat bezala hartu behar direla. Beste askoren ustez, aldiz, tortura besterik dira.

Egia da, zezenketak antzinako tradizio direla, baina horrek ez du justifikatzen oraindik joko moduan hartzea. Gaur egungo egoerara moldatu beharko ginateke, eta animaliak dibertimendurako jostailu hutsak ez direla ikusi beharko genuke.

Eta, pentsatu al duzue ea zezenek edozer nabaritzen duten? Zientzialari batzuen ustez, zezenek ez omen du sufritzen, plazera sorrarazten dioten hormona batzuk sortzen dituztelako. Baina, zeinek sinetsi dezake hori? Benetan hori pentsatzen dutenentzat, animaliaren tokian ipini beharko lirateke, bertan, edozein herriko plaza erdian, milaka ahots ozenki oihuka, eta hor egonda, babestu ezinik, milaka eraso pairatzen, poliki–poliki nekatzen.

Ba al dakizue nortzuk diren zezenketariak? Bi ikuspuntu daude horri buruz, alde batetik, zezenketariak heroiak bezala ipintzen dituztenak, festaren pertsonarik inportanteenak, zezenaren bizitzarekin jolasten dutenak. Beste aldetik, ordea, hiltzaile moduan hartzen dituzte, animalia babesgabeekin jolasten dutenak, diru kantitate handi baten truke.

Zezenketak, kultura ala tortura?Eta non geratzen dira animalien eskubideak? Egia da animalia gehienak ondo tratatzen direla, txakurrak, adibidez. Txakur bati jo ezkero edo kalean abandonaturik utziz gero, gehienetan, isun bat ezarri edo kartzela-zigorra ezartzen zaio horrelakorik egin duenari.

Baina beste animalia motekin ez da halakorik gertatzen, adibidez, zezenekin. Ez al dituzte zezenek eskubide berdinak merezi? Benetako eskubideak? Eta nortzuk borrokatuko lirateke besteen gauzengatik?

Oraindik pentsatzen duzu zezenketak kultura direla? Edo tortura hutsa? Pentsa ezazu animaliek pairatu behar dituzten gauzak, pentsa ezazu “tradizio” honi buruz, eta galdetu zeure buruari “aldatu nahi baditut gauzak, zein da aldatzeko bide zuzena?”

Zezenketak, kultura ala tortura?
Kultura, tortura, Zezenketak

2 pentsamendu “Zezenketak, kultura ala tortura?”-ri buruz

  • Zezenketak kultura al dira? Eta ablazioak? Eta matxismoa? Eta sistema patriarkala? Eta homofobia? …
    Kulturaren atalak dira dudarik gabe, baina denok edo gehienok errekonozitzen ditugunez kaltegarri bezala, bada baztertu beharrekoak, ez?

  • Kultura… Tortura… Eta ahari burruka? Eta oilar burruka? Eta galgo karrerak? Eta zaldi karrerak? Eta idi probak?

    FAO (Organización de las Naciones Unidas para la Agricultura y la Alimentación)
    Jateko gizakiaren esku segunduro 2.000 animali hiltzen dira, 345 milioi egunero, 60.000 millioi urtero, arrainak kontutan hartu gabe…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude