Arrazismoa eta desberdintasuna

Arrazismoa eta desberdintasuna

Arrazismoa eta desberdintasunaGaur egungo gizartea oso aurreratuta dagoela pentsatzen dugu, baina hau ez da errealitatea. Egunero ikusten ditugu berriak non jendea hiltzen duten, pertsona beltzak edota emakumeak direlako. Hau ez da bakarrik beste herrialdeetan gertatzen, Europan eta gure inguruan ere gertatzen dira gauza hauek. Guztiok ikusi ditugu noizbait kalean pertsona batek beste pertsona beltz bati gaizki begiratzen edota aktu matxistak.

Emakume guztiok entzun ditugu noizbait lehen pertsonan komentario matxistak, hala nola, sukaldean egon behar garela, semeak zaindu behar ditugula… eta gizarteak komentario mota hauek normaltzat hartzen ditu. Biztanleriaren adimena iraganean gelditu da eta badirudi ez dela inoiz aldatuko.

Arrazismoa modernizatu egin da “ahulago” eta “zuzenago” izateko. Arrazistaren profila aldatu da: orain ez dituzte adierazten haien sinesmenak jende aurrean, berdintasunean oinarritutako trataera defendatzen dute. Baina praktikan, deserosotasuna eta beldurra sentitzen dute.

Arrazismoarekin amaitzeko irtenbide batzuk badaude oinarrizkoak. Haurrei irakastea kolore, erlijio, ohitura… ezberdineko pertsona ugari daudela eta hori normala dela. Pertsona horiek guk ditugun eskubide berdinak dauzkatela eta ezin dugula hori ukatu. Matxismoa eta desberdintasunarekin amaitzeko gauza bera egin behar da. Hortik hasi behar genuke. Irakatsi behar da emakumeok gizonek egin ahal dituzten gauza guztiak guk ere egin ahal ditugula, gizonek eta emakumeak eskubide berdinak izan behar ditugula, eta guztiak pertsonak garela.

Arrazismoa eta desberdintasuna

Zer duzu buruan “Arrazismoa eta desberdintasuna”-ri buruz