Ioritz Ardeok irabazi du Abenduko Zuzeu Gaztea Saria

Ioritz Ardeok irabazi du Abenduko Zuzeu Gaztea Saria –

Gabonak tarteko, inoiz baino beranduago iragarri dugu Zuzeu Gaztea Sariaren abenduko irabazlea… eta azkena. Ezagutzen dugun formatua bukatutzat eman, eta lehiaketa aro berri batean sartuko da aurrerantzean, geroxeago azalduko dugunez.

Ioritz Ardeok irabazi du Abenduko Zuzeu Gaztea SariaAbenduan hamar sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, zazpi sinadurek idatziak. Eta guztien artean, saria Ioritz Ardeoren “Loteriarik ez, eskerrik asko!” sarrerari ematea erabaki dugu, modu ulergarri eta soil batez Loteriaren gainean duen iritzia eman baitigu.

Ardeorenaz gain, gustatu zaigu Irati Armentiaren “Lehen aldiz harrapatua” ere, eta Nerea Fernandezek esneak sailkatzeko egin duen ahalegina. Baina saria batek baino ezin jaso, eta gainontzekoak izango dute aurrerago ere aukera, lehiaketarako sarrerak argitaratzen jarraituz gero.

Bukatu berria zaigun 2018an,  62 lagunen 129 sarrera plazaratu ditugu, tartean lehen aldiz idazten zuten 32 sinadurenak. Hauetatik hamabi saritu ditugu, hilabetero bat, bederatzi emakume, bi gizonezko eta taldekako idatzi bat.

Azken saritu honekin, 2016an abiatu genuen lehiaketak hiru urteko ziklo bat ixten du, xede berarekin beste bat hasteko, are indartsuago. Aurrerantzean, Zuzeu Gaztea Saria hiru-hilabetero emango da, eta askoz poltsa pisutsuagoa banatuko du. Igandean jakinaraziko ditugu argibide guztiak. Adi egon!

.

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

Hemendik aurrera,  hiru-hilabetean behin banatuko da, urtaro bakoitzeko bat, eta… 500 euroko saria izango du!

Ioritz Ardeok irabazi du Abenduko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.