Lehen aldiz harrapatua

Lehen aldiz harrapatua –

Lehen aldiz harrapatuaTxikitan, nire aitarekin joan nintzen kaira arrantza egiteko. Nire amarekin apustu bat egin nuen; arrain bat harrapatuz gero, nire ama arduratuko zen prestatzeaz. Amak baietz esan zidan. Nik inoiz ez nuenez arrantzarik egin, ama oso lasai zegoen. Hasteko, oso goiz altxatu ginen joateko, baina ni 6.00etan banengoen esnatua jada, gau osoan ia-ia ezin izan nuen lo egin eta. Gosaldu bitartean nire amak nire aitari eta bioi txantxa egiten zigun; “Ez duzue ganorazko ezer harrapatuko!”.

Nik ¨kontuz esaten duzunarekin edo bestela sorpresa handi bat emango dizut” esan nion. Nire aita eta biok barre egin genuen, ondo gainera. Gosaria amaitutakoan aitarekin joan nintzen kairantz. Bidean geundenean, nire aitarekin hitz egin nuen oso pozik;  aitak nola edo hala, zerbait harrapatu behar genuela zioen, bestela amak denbora luzez barre egingo zuela. Aitak, ordea, lasai egoteko esan zidan.

Bost minutu geroago Bermeoko kairaino heldu ginen eta han nire aitaren lagun bat zegoen jadanik. “Begira, Irati, hau Mikel da eta nire arma sekretua da”. Mikelek arrantzako txapelketa batzuk irabazi zituenez, ezin genuela apustua galdu adierazi zuen aitak. Mikelen arrantza-aparailuak hartu genituen eta kai-muturreraino joan ginen. Han geundenean, Mikelekin arrantzari buruz asko ikasi nuen. Bakoitzak kanabera bat geneukan, baina behar bezala prestatu behar genuen. Ondorioz, nik zizare bat nire amuan ipini, eta gero uretara bota nuen.

Nahiz eta oso urduri nengoen, geldirik egon behar nuen, nire kortxoa uretan begiratzen. Momentu horretatik aurrera, itxaron baino ez genuen egin behar. Nire kortxoa batzuetan mugitzen zenez, amua atera behar izaten nuen, baina ezer ez egotean, berriro uretara bota egin behar nuen.

Bi ordu eta gero, asper-asper eginda nengoen, nire aita eta bere laguna utzi nituen eta kaitik bira bat ematera joatea erabaki nuen. Han, itsasontzi bat ikusi ahal izan nuen. Bost minutu lehenago heldu zen itsasontzian lan asko egiten ari ziren arrantzaleak. Ni, geldi-geldi, liluratuta geratu nintzen, zer egiten zuten begira eta begira. Ez dut gogoratzen zenbat denbora egon nintzen han, baina bat-batean, nire atzean ahots batek “Gustatzen zaizu?” esan zidan.  Harrituta utzi ninduen. Itsasontziaren kapitainaren ahotsa zen. Baietz erantzun nion, arrantzan nengoela esan eta nire apostuari buruz hitz egin nion, baina apostua galduko aitortu nion.

Kapitainak barre egin zuen eta ¨ez duzu galduko apustua¨ ziurtatu zuen. “Etorri nirekin”. Nik ez neukanez beldurrik, harekin joan nintzen. Itsasontziaren barruan geundenean, kutxa mordo bat ikusi nuen. Kapitainak esan zidan “Hartu arrain bat eta irabazi apustua”. Nik arraina hartu nuen eta oso pozik abiatu nintzen nire aitaren bila. Nire aitak oraindik ez zuen ezer harrapatu. Ni ikusi ninduenean, harrituta zegoen eta “zer egiten duzu hegalabur horrekin?” galdetu zidan. Orduantxe jakin nuen hartu nuen itsasoko izaki hari “hegalaburra” zeritzola.

Poz-pozik gure etxera joan ginen hegalaburrarekin eta amak ikusi eta gero, harrituta geratu eta zera esan zuen: “Ene bada! Zer egingo dut honekin?”.  Gu algaraka hasi ginen. Orduantxe, nire amaren lana hegalaburra prestatzea zen, baina nire amak ez zekien nola egin ahal zuen, hortaz, interneten errezeta bat bilatu zuen prestatu ahal izateko. Osagai asko behar da errezeta prestatzeko: aza, baratxuri, pipermin, olio, gatz eta abar.

Baina… hara non, amak interneten topatu zuen, hegalaburrak ez direla inoiz kaira joaten!!! Alturako arraina da, eta ondorioz ezin da kai batean inola ere arrantzatu. Niri galdetzean, nik ez nuen jakin zer esan. Azkenik, egia aitortu nion. Hori dela eta, laguntzera behartu ninduen. Egun hartan, zerbait ikasi nuen: gezurrak ez dira amu egokiak. Gezurrak beti hanka motz.

Lehen aldiz harrapatua… pentsatu nuen. Baina, baita zera ere; ez zen izan Harrapatu nuen lehen aldia, Harrapatu ninduten lehen aldia  baizik!

Lehen aldiz harrapatua Lehen aldiz harrapatua

2 pentsamendu “Lehen aldiz harrapatua”-ri buruz