Historia aldatu duten asmakizun garrantzitsuenak

Historia aldatu duten asmakizun garrantzitsuenak –

Gizateriaren hasieratik, ideia handiak sortu dira gizakiaren bidean historian zehar. Hemen, gizakiarentzat lagungarri eta garrantzitsu izan diren asmakizun batzuk aipatuko ditugu:

Gurpila: Gurpila K.a. 3500 urtean sortu egin zen, eta gizakiarentzat asmakizun garrantzitsuenetzat hartzen da. Gurpilari esker, beste hainbat gailu asmatu ahal izan ziren gure bizitza hobetuko zituztenak, adibidez, hainbat makina eta ibilgailu: gurdia, marruskadura indarra arinduz; bobinak, errotak eta beste hainbat gailu, ardatz batean oinarrituz.

Sua: Duela 1,7 milioi urte, gizakiak sua aurkitu zuen Afrikan. Homo erectus batek sua egin zuen lehen aldiz, eta aurkikuntza honi esker, geroago hainbat gauza berri egiteko gai izan ginen. Alde batetik, janaria prestatzen hasi ginen. Lehen, janaria gordin jaten zen, baina sua aurkitu eta gero, konturatu ginen goxoago zegoela eta gure osasunerako hobeto zela. Bestalde, argia moduan erabiltzen hasi ginen sua. Leku ilunak argitu ahal genituen eta horrela gauean eta etxeak argitu genitzakeen.

Inprenta: Testuak eta irudiak errepikatzeko metodo berri honek iraultza kultural handi bat sortu zuen gure gizartean. Txinan agertu zen 1000 eta 1400 urteen artean, eta arroz paperarekin erabiltzen zen. Papera XII. mendean iritsi zen Europara, arabiarrek ekarria, eta, XIII. mendean, italiarrak eta frantziarrak hasi ziren papera egiten. Europan, xilografiaz inprimatutako lehenbiziko liburuak XV. mendean agertu ziren. Inprentari esker, ipuinak eta liburuak askoz jende gehiagok gozatu ahal izan zituzten. Kultura eta ezagutza hedatu zen inoiz ez bezala.

Anestesia: Anestesia gorputz osoa edo atal baten sentikortasuna ezerezten duen medikamentua da, eta 1799an sortu zen. Urte honetatik aurrera, anestesiak hainbat aldaketa jaso zituen, eta likido bat izatetik, gas baten moduan erabiltzera pasatu da. Anestesiak boom handia izan zuen merkatuan 1960 urtera arte. Ordutik ebakuntza askotan erabiltzen da.

Telegrafoa: Mezu idatziak urrutira bidaltzeko sistema da. Gauss eta Weberek zientzialari alemaniarrek hari bidezko telegrafo elektrikoa sortu zuten 1833an. Hauek egindako telegrafoa hain bakuna zen ezin zela kilometro batetik baino gehiagoko distantzian egon, beraz, Samuel Morsek, 1837an telegrafoa garatu zuen eta distantzia handian mezuak bidaltzeko ahalmena erdietsi zuten.

Lurrun-makina: Lurrun-makina uraren energia termikoa energia mekanikoan eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motor bat da. 1698an aurkeztu zuten, eta oso erabilgarri izan zen Iraultza Industralean makinak funtzionatzen hasteko.

Bonbila: Bonbila edo argiztapenak ekoizteko mugak hautsi zituen. Aurretik, eguzkiaren argiaren menpe bizi ziren, izan ere, suaren argia oso ahula da eta gainera arriskutsua (sutea eragin dezake). Elektrizitatea askoz ziurragoa da. Denboraren kontzeptua betiko aldatu zen. Ordutik aurrera iluntasunean lan egin, bidaiatu, ikertzeko gaitasuna lortu zen.

Asmakizun hauek denak aurrerapen tekniko eta teknoligiko bezala bil litezke. Funtzioak modu eraginkorragoan nola egin, hori izan da asmatzaileen kezka. Asmakizun batzuk hain onak izan dira, non gizakien bizitzak goitik behera aldatu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude