Ikurrina, Lauburua, Eguzkilorea eta Arrano Beltza; euskal ikurrak

Ikurrina, Lauburua, Eguzkilorea eta Arrano Beltza; euskal ikurrak – 

Ikurrina, Lauburua, Eguzkilorea eta Arrano Beltza; euskal ikurrak

Aristotelesek zioen ez dela irudirik gabe pentsatzen, eta zientzia sinbolikoa dela, biak adimenaren adierazpenik nabarmenenak direlarik. Sinboloa pentsamendu edo ideia bat adierazteko modua da, bai eta zeinu edo adierazpide bat ere, zeinari esanahi konbentzional bat ematen baitzaio, zeinaren sorreran baitago esanahiarekin duen antzekotasun erreala edo irudikatua.

Edozein herrik behar ditu bere nortasuna eta kultura identifikatu eta ikusarazteko ikur edo sinboloak. Ikur horiek lurraldearen ezaugarriekin bat egiten dute, historiaren gertakizun bat, mitologiarekin, kulturarekin.

Sinbolo nazionalak herrialde batek bere balioak, helburuak, historia edo aberastasunak irudikatzeko hartzen dituenak dira, eta horien bidez identifikatzen eta bereizten da besteengandik, bere herritarrak haien inguruan biltzeaz eta kide izatearen sentimendua sortzeaz gain. Ikur nazional nagusiak bandera eta kolore nazionalak, armarria eta ereserkia dira. Horiei, batzuetan, beste ikur batzuk gehitzen zaizkie, hala nola, landarea, animalia edo herrialdearekin estuki lotutako objektua. Bere tipologia ezberdina da kultura bakoitzean, ikerketa antropologiko interesgarria delarik, gizarte eta garai bakoitzeko ideia, kontzeptu eta balio esanguratsuenei buruzko informazio ugari ematen baitu.

Euskal sinboloen azalpena egin dut aurreko artikuluetan; Ikurrina eta Arrano Beltza. Beste bi ikur garrantzitsuak dira euskaldunontzat: Lauburua eta Eguzkilorea. Hurrengo aurkezpenean, aurretik aipatutako elementu guztien inguruan irakurri, ikusi eta entzungo duzu; horretaz gain, galdera batzuk topatuko dituzu ondo ulertu duzun edo ez konprobatzeko.

Oharra: ZuZeu-ko idazlan edo artikulu lehiaketan, zera aipatzen da Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan hartuko da: argazkiak, marrazkiak, bideo eta audioak, multimedia, grafikoak, e.a. Hori dela eta, aurkezpen birtual hau atontzen saiatu naiz. Espero dut irakurleen gustukoa izatea!

 

Arrano Beltza, zer da, zein da bere esanahia?

Ikurrina, Lauburua, Eguzkilorea eta Arrano Beltza; euskal ikurrak.

Zer duzu buruan “Ikurrina, Lauburua, Eguzkilorea eta Arrano Beltza; euskal ikurrak”-ri buruz

  • Marcaida anderea,

    Osso guapoac dira berorren post hauec, eta osso guapoa da ikustea nola ondino ere ba diren gazteac kezca eta curiossitatea dutenac gure symbolequico eta.

    Osso guapoa da ere berorrec eguin duen aurquezpen formatu berri haur. Hura erabilcen çaila eguin çaio nihaurri hassieran, bainan osso ondo dago. Zuzeu plataforma honec emaiten dituen auquerac itzelac dira, eh!!

    Mila anhitz esquer, eta animo pila!!

    Adeitassunez

    Alexandre