Euskal prentsa: Zer eta non irakurri?

Euskal prentsa: Zer eta non irakurri? –

Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan dio 2020ko Euskaraldiko leloak. Baina, zein prentsa kontsumitu dezakegu? Non irakurri, entzun, jorratu edo eztabaidatu albisteen inguruan?

Lehen, irratia, prentsa (egunkari, aldizkari edo epe ezberdinetako agerkariak) nahiz telebista, ondo ezberdintzen ziren formatuak ziren. Gaur egun denak biltzen dira sarean eta sarean soilik argitaratzen duten medioak ere badaude. Jarraian, sarean zein hedabide nagusi ditugun eskuaragai eta haien ezaugarriak aztertuko ditugu:

Aldizkarien artean aitzindaria da. “Zeruko Argia”deitu zen hasieran, kristau fededun talde baten eskutik sortu zelako. Gaur  egun, ordea, ez du zerikusirik hastapenekin. Ez da inola ere kristaua, are gehiago ideologia ezkertiar markatua du. Gai sozialak, euskara, feminismoa, migrazioa, ekonomia… dira lantzen diren gai nagusiak.

Irakurle profila (Wikipediatik jasoa) hau da: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015ean argitaratutako txostenaren arabera, Argia-ren irakurle gehienek 25-55 urte eta goi-mailako ikasketak dituzte. Gehienak gipuzkoarrak (%44) edo bizkaitarrak (%32) dira, eta euskaldun alfabetatuak dira. Irakurleen %67a gizonezkoak dira, eta %33a emakumezkoak; horietatik %62k goi-mailako ikasketak gauzatu dituzte, %28k erdi-mailakoak eta %9k lehen mailakoak. Banaketa hau, ziur aski, gainontzeko medioetara estrapolatu liteke.

Paperean irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Egunkaria (1990-2003) itxi ostean sortua (2003). Informazio orokorra eskaintzen du Euskal Herriko ikuspegi nazional batetik. Infografia ugari eskaintzen ditu. Paperezko edizioa badauka. Ziurrenik irakurle kopuru handiena duena.

Zuzeu: ezaugarri nagusiena, bertan edonork idatzi dezakeela da. Norbanakoek edo erakundeek sinatzen dituzte artikuluak. Zabalik dago ia edozein gai lantzeko. Egunerokotasun gaiek presentzia handia dute, baina eztabaida sutsuak ager daitezke, batez ere, euskara edo feminismoa bezalako gaien inguruan.

Teknologia ingurko berriak eta gai orokorrak lanten dituzte hasieratik, euskal ikuspegitik. Saretik jasotakoa eta bertan egindako berriez hornitzen da.

Tokikom eta bestelako prentsa lokala:

Tokikom 76 toki komunikabidek osatutako sarea da. Prentsa lokalaren behar bereziei modu eraginkorragoan erantzun ahal izateko sortu zen. Bertan, herri edo lurralde aldizkari ugari daude. Horietako batzuk hauek dira:

Hiruka (Uribe Kosta-Bizkaia), Erran (Nafarroa Iparraldea eta Lapurdi), Alea (Araba), Uriola (Bilbo), Geuria (Basauri-Galdakao ingurua), Anboto (Durangaldea), Goierri eta Goiena (Gipuzkoa), Euskalerri Irratia (Iruñaldea)…

Hurrengo loturan, mapa interaktiboa topatuko duzu, aurretik aipatutako eta beste komunikabideekin: tokikom.eus/bazkideak

Ezaugarri esanguratsuena: Herri mailako informazioa, beste inon topatu ezin dena. Gainera, tokian tokiko euskalkietan irakurtzeko aukera onena da.

Eitb.eus: Erakunde publikoa da. Ezaugarri bereziena, beste inork ez duena, zera da: albiste eduki guztiak gaztelaniaz eta euskaraz irakurri daitezke, klik bakarra eginez. Zentzu horretan, oso eraginkorra da hau euskara ikasten edo erabat menperatzen ez dutenentzat.

Hurrengo medioak, nagusiki gaztelaniaz daude, baina tarteka euskarazko informazioa topa daiteke.

Naiz eta Gara, Deia, Elcorreo/Diario Vasco (Vocento taldea)…

Espezializatutako argerkariei dagokienez: Gaztezulo (gazteentzat), Elhuyar (zientzia gaiak), Gazteberri (gazteentzat), Badok (musika gaietarako)…

Besterik ezagutzen duzu?

4 pentsamendu “Euskal prentsa: Zer eta non irakurri?”-ri buruz

  • joseba aurkenerena 2021-06-16 22:26

    Artikulu polita, baina zoritxarrez Iparraldeko prentsa, Herria astekaria edo Kazeta.eus izeneko agerkari digitala ez dituzu aipatzen, ezta Nafarroa Garaiko Ttipi-Ttapa ere. Segi euskaraz idazten. Biba zu!

  • Unax Alcubilla 2021-06-17 18:06

    Mila esker zure iruzkinagatik!

    Ez nituen ezagutzen, pixka bat aztertu eta artikuluan atxikituko ditut ; ))

  • ttipi-ttapa: erran.eus barnean dago, beraz, artikuluan aipatua dago dagoeneko.

    Nik Berria-ren HITZA agerkariak aipatuko nituzke. Tokian-tokiko informazioa ematen dute.

  • Artikuluak idazten dituzte gureberriak.com, naziogintza.eus edota app baten bidez (telefono/tablet) irakurtzen den ttap adizkarian (ttap.eus).