Ertzaintza, gezurra badirudi ere, okupen alde

okupen alde –

Bizkaia aldean sona handia izan zuen gertakari batzuek. Berria.eus, Argia.eus edo Naiz.eus webguneetan, ordea, ez zuten honen berri eman.

Ertzaintza, gezurra badirudi ere, okupen aldeSanturtzi eta Portugalete aldean, etxebizitza batzuk okupatuak izan ziren. Okupatzaileek zioten ez dutela alternatibarik topatzen, ez dutela administraziotik laguntzarik jasotzen eta ijitoak izateagatik diskriminatuak direla.

Okupazioena aspaldiko kontua da. Baina duela aste batzuk 94 urteko atso bati egindakoak haserrea areagotu zuen herritarren artean. Vitori deituriko emakumearen kasua gehiegizkoa izan zen. Errepelega auzoko bizilagunak okupatutako etxearen aurrean bildu ziren. Ertzaintzak, hasiera batean, okupatutako etxea babestu zuen. Geroago, ordea, auzokideek egindako presioaren ondorioz, okupatzaileak Ertzaintzaren babespean alde egin zuten.

Santurtzin badira okupatutako beste etxebizitza batzuk. Etxebizitza xumeak dira. Langileenak. Etxebizitza batzuk, langile horiek hil ondoren, haien senideek -batik bat seme eta alabek- oinordetzan jasotakoak. Herritarrak mobilizatu dira, Portugaleteko kasuan bezala okupak kaleratzeko.

Ertzaintzak edo Foruzaingoak beste kasu batzuetan, gogor egiten du okupatzaileen aurka. Baina, hori bai, okupatzaile horiek ideologia zehatzekoak direnean. Gainera, okupazio horiek ez dira izaten etxebizitzenak, abandonatutako eraikinenak baizik.
.

Arazoaren mamia hauxe da:

Etxeko jabea etxetik joaten da. Bueltatzean, norbait bere etxean topatzen du. Okupa horiek sarraila aldatu badute eta jabeak bere giltzaz ezin badu atea zabaldu, legeak dio ezin direla bertan daudenak besterik gabe kanporatu. Harritzekoa ezta? Izan ere etxebizitza bat eskuratzen duzunean, notario eta erregistroa ordaindu behar duzu. Paper horiek betetzean, etxebizitza bakoitzak zein jabe dituen, noiz eta nori erosia dagoen eta gainontzeko xehetasun guztiak ageri dira. Tramite horiek egitea gainera ez dira batere merkeak. Beraz, Ertzaintza edo beste edozein poliziak, nahi izanez gero, oso azkar ikus ditzake datu guztiak.

Baina, antza denez, legeak okupak babesten ditu. Okupa horiek etxebizitzetatik botatzeko, prozedura luze eta garestia burutu behar da epaitegietan. Eta bitartean, etxebizitzaren eta etxebizitza barruan dagoena okupen esku dago. Gainera, etxe horien ur eta elektrizitate hornidura ezin ditu moztu jabeak. Ordaintzen jarraitu behar du. Hori eginez gero jabeak salatzen dituzte, “jazarpenagatik”.

Nola liteke baina? Nik, benetan ez dut ulertzen. Lege hauek ez dute ez hanka ez buru. Norbaitek azalpenik badu, eskertu nuke azalpenak jasotzea. Nire ustez, poliziak momentuan bertan jabea nor den jakiten duenean -alokairu kontraturik ez badago behintzat-, okupak kaleratu beharko lituzke. Irakurri izan dut, horrelako “jazarpen inmobiliarioa” egiten dutenen atzetik enpresa eraikitzaileak daudela. Hau da, okupazioa sustatzen dute, jabeek saltzera behartzeko. Edonola ere, haiek lege ulertezin batzuetan oinarrituko lirateke ere.

Edonori gertatu ahal zaio egoera hau. Ez da txantxetakoa kontua beraz. Kezkagarria da ere, okupazioaren aurka sortu den herri mugimenduak ez duela politikari edo komunikabideen babesik. Herri mugimendu hau, zinez apolitikoa da. Herritik sortua, herriarentzat. Baina arriskua dago eskuin muturra horrelako arazoez baliatzen baita. Tabuak hautsi behar dira, medio guztietan arazo honi heldu eta bidegabekeria honi aurre egin, legeak aldatuz.

.

www.eitb.eus/santurtziko-bizilagunen-protesta-jendetsua-etxe-okupatuen-parean

Protesta jendetsua egin dute Jose Migel Barandiaran kalean, bertako okupak etxetik aterarazteko asmoz. Ertzaintzak eraikinera hurbiltzea galarazi die manifestariei eta tentsio uneak izan dira. 2.000 pertsona inguru bildu dira arratsalde honetan Santurtzin, bi etxebizitzan legez kanpo bizi diren …

www.eitb.eus

 

6 pentsamendu “Ertzaintza, gezurra badirudi ere, okupen alde”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-11-06 22:17

    Hau irakurtzean AEB datorkit gogora. Esaiozu amerikar bati egun batzuren ostean etxera itzultzean beste norbait bere etxean badago kalean gelditu beharko dela etxeko argindarra eta ura ordainduz. Eta Berria, Argia eta Naiz-en aipamenik ere ez albiste honi buruz… Zer da hau?! Okupazioa beti da ilegala eta beraz, kriminala.

  • Potrotaraino 2019-11-06 22:56

    Lotsagarria “gure” prentsa abertzalearena. Eurentzat ez da ezta albistea ere. Zergatik? Okupa horiek ijitoak direlako. Nor eta Ijitoak, dauden pertsona matxista, arrazista,espainol eta anti ekologistenak.

    Gero Vox-en gezurrei buruz arituko dira. Ta gero galdetuko dute zergatik egiten duen gora eskumak Europa osoan. Ta gero galdetuko dute zergatik euskaldunok ez dugun prentsa abertzalea irakurtzen.

    Por tzierto, egun puto guztiak feminismoaz hitz egiten, inolako albistea ez denean.

  • Egunero harridurak astintzen nau. Gai batzuk bozgorailua darabilte eta beste batzuk (ijito okupatzaileena adibidez) isilpean gorde. Eta zuriketa lan honetan okerrenak euskal komunikabideak. Baten batek euren botoemaileen soziologiaren inguruan kalkulu eskasa egiten dabil. Eta honek ondorioak ekarriko ditu. Eta orduan asaldurak eta burujanak!!!

  • Irati aspaldiko, espero merezi gabeko 500 euroak disfrutatu izana. Bestalde, hobe azaltzea zergattik ez zitzaien kalera bota: emakumea bere alaban etxera joan zen egun batzutan “bizitzera”, beraz legearen aurrean bere etxea “”bigarren etxea” izatera pasatu zen eta bere alaban etxea “lehen etxea”. Beraz ezin zituen bere bigarren etxetik bota, emakumeak “lehen etxea” prest “zuelako”. Legea aldatu beharra dago eta kasuistika hauek kontuan izan gehiago gertatu ez dadin.

    Zer deritzozu Irati?

  • Faborez, Ertzaintza okupen alde? Nola jarri dezake norbaitek horrelako izenburu populista bat? Hedabideetan profesionaltasunez jarraitzeko intentzioa izanez gero ez zoaz bide onetik… Kasu hauengatik dago profesioa dagoen bezalal! LOTSAGARRIA!

  • Euskahaldun 2019-11-10 12:57

    Mari Polit, lehenik eta behin, uste dut ez duzula Iratiren tonu ironikoa ulertu “Ertzaintza okupatzaileen alde” dagoela dioenean, beste kasutan hain irmoki eta hain berehalakoan esku hartu duenean
    uste dut hemengo gehienok ondo ulertu dugula ironia hori.
    Bestetik, ez dut uste Irati kazetaria denik, Zuzeuko partehartzaile bat besterik ez da, lantzean behin iritzi artikuluak bidaltzen dituena. Nik dakidala, hemen ez da kazetari profesionalaren titulurik behar iritzia eman ahal izateko, eta zeuk nahi izanez gero, izen abizenak emanda ere zurea bidali ahalko zenuke askatasun osoz. Hau ez da berriak eman eta informatzeko hedabide profesional bat, eta ez dut uste Zuzeuren helburua hori denik. Ez dakit zu kazetaria izango zaren, baina hala bada, testuak ulertzeko gaitasun maila eskas horrekin argi geratzen da kazetarien profesionaltasun maila kolokan egotearen arrazoietako bat zeu zarela. Baina tira, ni ez naiz Irati defendatzen arituko, heldua da horretarako eta.