“Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian” ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak

“Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian” ikasleekin lantzeko dosierra –

"Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian" ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo eta hezkuntza ildoek matxismoa identifikatzeko Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBH, Batxilergo zein Gaztelekuetan lantzeko ariketak plazaratu dituzte.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ezkutuko matxismoa bistaratzeko lanabesa sortu du. 32 orriko dosierrean bildu dituzte Kokoriko Hezkuntza Faktoriak eta Feminismo lantaldeko kideek marko teorikoa eta gogoetarako zenbait ariketa zein baliabide.

Helburua, indarkeria matxistaren erroak azaleratu eta egunerokoan sortzen edo jasaten diren egoera zapaltzaileei hitza jartzea da, genero indarkeriarekin bukatzeko konpromisoak lantzearekin batera.

“Martxoaren 8an bizitzak eta zaintza lanak erdigunean jartzeko dosierra zabaldu genuen; eta horren segida da oraingoa”, adierazi dute sortzaileek.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ekimenak planteatu dituzte, eta hezitzaile edo irakasleentzat gogoetarako adierazleak iradoki: “Hezkuntza mikromatxismoz beterik dago”. Horren adibidetzat jarri dituzte ikas materialak, zentroetako hezitzaileen antolaketa modua, edota zenbait espazioren banaketa eta erabilera.

Dosierra, sarean eskura

Aiaraldeko 18 ikas zentroetan banatu da dagoeneko dosierra. Hala ere, edonoren eskura egoteko interneten zintzilikatu dute lana.

Iaz, “Horma ikusezinak” dokumentala osatu zuen feminismo lantaldeak, eskualdeko 11 emakumeren bidez eremu desberdinetako ageriko eta ezkutuko indarkeriak azaltzeko:

“Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian” ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak

aiaraldea.eus

2 pentsamendu ““Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian” ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak”-ri buruz

  • Aurten hildako umeak EAEn: 2 (Hiltzaileak: emakumeak, Bilbon eta Azpeitian).
    Aurten matxismoak hildako emakumeak EAEn: 0

    Datu hauek okerrak badira, esaidazue.

  • Insistentzia 2019-11-06 20:16

    Nola nabaritzen den hauteskunde espainiarrak datozela… BERRIZ.

    Eta onargarria da propaganda hau egotea eskoletan? Gurutzeak kendu feminismoa jartzeko? Bada garaia propaganda subentzionatu hau eskoletatik ateratzeko.