Eraso sexistak

Eraso sexistak

Erraza da gai honi buruz hitz egitea eta norberaren iritzia ematea egoera honetatik pasatu ez den pertsona bat bazara. Erraza da egun batzuk pasata esan duzunaren edo pentsatu duzunaren berri buruan ez izatea, baina, eraso sexistaren bat sufritu dituen norbaitek? Ez dut uste gertatutakoa burutik hain azkar kentzen zaienik, edo inoiz ahaztu ahalko dutenik, hobeto esanda. Eta hori jende gehiagok kontuan izan behar duela uste dut.

Eraso sexistakGero eta erasoen kasu gehiago agertzen dira berrietan Espainian, batez ere aurten, udan. Urtaro honetan zehar Euskal Herriko herri gehienetan jaiak izan dira, eta ez da erasoen berri entzun ez dugun egunik; Bilbon, Algortan, Leioan, etab. Kasu gehienetan, guztietan ez esatearren, neskak izaten gara biktimak. Primeran pasatzeko egun bat izatetik zure bizitzako egunik txarrenera pasatzera aldatzen da segundotan, pozez beteriko bizitza bat edukitzetik traumaz beteriko bizitza bat edukitzera pasatzen zara, inolako errurik izan gabe.

Betidanik esan digute gauean kaletik bakarrik ibiltzea arriskutsua dela, eta hobeto dela norbaitekin joatea, baina nik pertsonalki hori esaten dutenei gauean irteteko eskubidea kenduko nieke. Zergatik bizi behar dugu beldurrez? Gu, neskak ohartarazi beharrean, zergatik ez diete mutilei irakasten denok berdinak garela eta denok kalera eta jaietara beldurrik gabe joateko eskubidea dugula? Arazo hau txikiak ginenetik dator, mutilak neskak ez jotzen irakasten dituzte eta neskak mutilengandik gure burua defenditzen ikasten dugu, baina hori nahiko matxista dela ez duzue pentsatzen? Neskok ahulagoak garela txikitatik buruetan sartzen digute.

Nire ustez, jendea XXI. mendean gaudela ohartu behar da, eta topikoak atzera bota. Beti besteengan pentsatuz.

Eraso sexistak

Zer duzu buruan “Eraso sexistak”-ri buruz

  • Guztiz zilegi den salaketa bat egin duzu, baina artikuluaren amaieran zure iritzia beste nonbaitetik ateratako erretorikarekin nahastu duzu. Ahal den heinean, nork bere ideiak garatu beharko lituzkela uste dut. Elkar ulertzea zail egiten da bestela.
    Zeureak ez diren argudio horiek arazoak dituzte:

    “Betidanik esan digute gauean kaletik bakarrik ibiltzea arriskutsua dela, eta hobeto dela norbaitekin joatea, baina nik pertsonalki hori esaten dutenei gauean irteteko eskubidea kenduko nieke. Zergatik bizi behar dugu beldurrez?”
    Neskei kontuz edo konpainiarekin ibiltzeko aholkatzea segurtasun kontua da. Aholku hauek emateak ez dauka zerikusirik inongo balorazio etikoekin (hau da, ez zaie neskei errua botatzen edota erasotzailei barkamena ematen).
    Adibide bat: ghetto batean trajez jantzita eta rolex erlojuarekin ibiltzea ideia txarra da. Horrek ez du esan nahi, lapurreta egiten badiote, trajedun gizona erruduna denik.

    “Gu, neskak ohartarazi beharrean, zergatik ez diete mutilei irakasten denok berdinak garela eta denok kalera eta jaietara beldurrik gabe joateko eskubidea dugula?”
    Zergatik ez biak? Ez al dugu proposatzen duzuna dagoeneko egiten?
    Bortxatzaileak, hiltzaileak etab. beti izango dira gizartean, ez baitira hezkuntza sistemaren ondorio. Ondo dakizu gizarteak bortizki gorroto dituela gizabanako hauek, bortxatzaileak bereziki (umeei eraso egiten badiete, hare eta gehiago).