Sautrela 450: Patxi Larrion, Suizidioa eta literatura, eta Bizia lo

Sautrela 450: Patxi Larrion, Suizidioa eta literatura, eta Bizia lo

Aste honetako saioan opera prima bat izango dugu protagonista, Patxi Larrionen Feriatzaileak nobela. Urte luzez izan du istorioa buruan Larrionek eta azkenean liburu bilakatzea erdietsi du. larrion1969an kokatutako kontakizuna da, Urbasa eta Iruñean filmatutako Patton filmaren ingurumarietan. Han ikusiko ditugu Luis eta Martin, feriatzaile onenen gisara egokiera aprobetxatu nahian negozioa egiteko. Zinema eta literatura gurutzatzen diren nobela honetan irakurlea Urbasako zuhaitz-zabalaldien eta Iruñeako kale-tabernetan barneratuko da. Nobela bizi eta zolia egin baitu Larrionek eta hari buruz mintzatuko zaigu aste honetako elkarrizketan.

Erreportajeari dagokionez, suizidioa eta literaturaren arteko harremanean jarriko dugu arreta. Suizidioa gai literario joria ote da? Zer dela eta ote daude, agidanez, hainbeste idazle suizida?

Azkenik, Juan Luis Zabalak Jokin Muñozen liburu laudatuenetako bat komentatuko digu: Bizia lo. 2003an argitaratua, Euskadi Saria lortu zuen eta azken urteotako ipuin-liburu erreferentziazkoenekoa dugu.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saio osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 450: Patxi Larrion, Suizidioa eta literatura, eta Bizia lo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude