Animalienganako tratu txarrak

Animalienganako tratu txarrak

Animalienganako tratu txarrakLeku batean edonork ikus ditzake animaliak gosez hiltzen, etxerik gabe, gaixotasunekin, zikinak, hau da, abandonatuta. Kalte handienak sufrritzen dituzten animaliak txakurrak eta katuak izan ohi dira gizakiok gehien erosten edo adoptatzen ditugun animaliak direlako.

Lehen animalienganako tratu txarrak normaltzat hartzen ziren,batez ere, haietako zenbait karga-lanetarako erabiltzen zituztelako, esate baterako, astoak. Gaur egun kontzeptu hori hobetzen joan gara, baina, hala ere, badaude zenbait pertsona animaliak jostailu gisa erabiltzen dituztenak. Eskrupulurik gabeko jendeari ere ez zaie inporta haien konpainiako animalia edozein lekutan bakarrik uztea. Nik oraindik ezin dut ulertu nola horrelako “pertsonak”, horrela deitu ahal bazaie, hau bezalako gertaerak egin ditzakete.

Nire ustez, animaliak asko gustuko ditudala, eta nire maskotak nire familiakotzat hartzen ditudala, pentsaezina iruditzen zait kalean bakarrik uztea edo haiengandik banantzea. Hori ume bat, neba-arreba bat edo pertsona bat uztea bezalakoa delako. Horretaz aparte, animaliek ez dituzte inolako baliabiderik bizirik irauteko eta gehienetan gizaki baten beharra dute. Jada ez du izenik gauzak ez direnean bakarrik geratzen animalia abandonatzean baizik eta gaizki tratatzean ere. Jotzean edo mintzean haien menpean daudela adierazi nahi dute eta beraiek agintzen dutela txakurrengan. Baina tratu txarrak ematen dituztenek pentsatu beharko lukete animaliak izaki bizidunak direla eta sentimenduak dituztela naiz eta ezin adierazi. Azkenik esan dezakedana da, norbaitek bere animalia erasotzen duela edo kalean abandonatuta ikusten baldin badugu, laguntza eskatu edo erasotzailea denuntziatu egin behar da.

Animalienganako tratu txarrak
animaliak, Animalienganako tratu txarrak, enpatia, espezismoa, tratu txarrak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude