Denak konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizik

Denak konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizik –

Ni ez naiz ni eta nire baldintzak, ni naiz ni eta nire erabakiak.

Denak konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizikNire baldintzak izango banintz, baldintza haei leporatu ahalko nizkieke egin ditudan akats guztiak. Tamalez edo zorionez, bakoitzak erantzukizun jakin batzuk ditu, irtenbidearen bila dauden arazo jakin batzuk, bakoitzak aprobetxatu nahi edo nahi ez dituen parada jakin batzuk. Horiek guztiak gure “baldintzak” osatzen dituzte, alabaina, nire uste apalean, haien gainean izaten dugun jarrera da benetan gure nortasuna islatzen duenak.

“Dena konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizik.”

Nire bizitza esaldi honetan oinarritzea nahiko nuke. Oztoporen bat aurkitzen dudan bakoitzean, nire buruari zer nolako talentua dudan erakustea. Denbora pasa ahala, talentu hori haziko da, zure izateko modua bihurtu arte. Pertsona adimentsu bat izatea erdietsi arte. Egunero zailtasunekin topatuko gara. Haien aurka jarrera desberdinak garatu ahal ditugu. Erosoena jaramon ez egitea da, zailtasun horiek existituko ez lirateke bezala bizitzea. Nekagarriena ezerezetik mendia egitea da, zailtasun horiek duten garrantzia handitzea, soluziorik egongo ez balitz bezala. Argiena lasaitasuna ez galtzea da, urduritasunak ez du gure alde jolas egingo eta. Buruhausteak banan-banan aztertu, banan-banan konpontzeko. Egin ezazu alegiazko zerrenda bat, pentsa itzazu zerrenda horietako zeinek benetan merezi duten han egotea, baztertu merezi ez duten horiek. Zerrenda murriztu da, ezta? Ondoren gogoeta egin ea bakoitzari zer botika emango diozun. Milaka arazo mota daude, hori dela eta, milaka soluzioen artean egokiena bilatzea da zure hurrengo pausoa. Jada aurkitu duzu? Soluzio hori ezartzeko mementoa da. Txarto ateratzen bada, ez kezka. Esan dudan eran, milaka soluzio daude. Pertsona adimentsuak huts eginez tontorrera ailegatu dira. Pertsona adimentsuak arazo gehienak izan dituztenak dira, gehien hausnartu dutenak, arazoek gu pentsaraztera eramaten gaituzte eta.

Nola jakin ea arazo bat konpondu den?  Zure barnean egonezinik nabaritzen ez duzunean, zerbait konpontzear ez dagoela dakizunean. Batzuetan luze joko du egoera horretara heltzera, problemaren arabera. Zerrenda osatzen duten alderdi guztiak urratzea ezinezkoa izango da, beti zerbait gaineratuko duzulako zerrenda horretara, baina, gogora ezazu, pertsona adimetsuen zerrendak zirriborroz beteta daude. Lorpenez beteta.

Denak konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizik

2 pentsamendu “Denak konponbidea duela pentsatzea ez da baikortasuna, talentua baizik”-ri buruz

  • Ikuspegi egokia duzu. Ez dakit ezagutzen duzun “ikuspegi bateratua” (no dualismoa).Berez ez dago ezer oker. Gaizki sentitzea, sufrimentua, biziaren adierazpen bat da. Okerreko gogo aukeraketetan galbitzala esaten diguna, alegia. Eta benetan egoskor joan ohi gara aurka……
    Egoera guztiak hobera egiten dute, guk epaitzea utzi eta pakea aukeratzean. Uste ustelez beterik gabiltza. Gu, Guztiarengandik etenda gauden gorputzak garelakoan gabiltza. Eta benetan, gu Guztiaren barnean garenak gara beti…
    Ba dago zer jakin eta zer ikasi gogoa duanarentzat…Zorionekoak garela ohartzean, mundu berria osatuko da……..