Canna

Canna –

Canna

Marihuana, kalamua, cannabisa… izen ugariz dei zaioke haibeste eztabaida eta tirabira sortzen dituen substantzia honi. Badago izugarrizko gorrotoa dion jendea. Eta badago kanutoengatik beren askatasuna arriskuan jarriko lukeen jendea ere. Batzuek ezin dute ikusi ere egin eta beste batzuek berriz gogorki defendatuko lukete. Baina zein da bide zuzena edo egokia marihuanarekiko? Hobe da erretzea edo harengandik ahalik eta urrunen mantentzea? Nik, nire pentsamendu askeak uste duen legez, bakoitza nahi duena egiteko librea dela uste dut.

Alde batetik, esan beharra dago jende askok cannabisa edo marihuanari buruz hitz egiterakoan ez duela desberdintzen marihuana gauza bat dela eta jatxisa beste substantzia zeharo desberdin bat. Eta haien efektuak, erretzeko erak eta are zaporeak ere ez dutela zerikusirik. Marihuana landare bat da, eta landare gehienek bezala lorek ateratzen zaizkio. Lore hau da erretzen dena eta ez du zertan substantzia kimikorik eduki. Izan ere, marihuana erretzeko landarea zaindu eta heldua bihurtzerakoan kogolloak moztearekin eta hauek lehortzearekin nahikoa da. Gainera jendeak dio kanutoetan tabakoa ere erretzen dela eta hori ere oso kaltegarria dela, baina hau ez da egia. Marihuana porruetan marihuana soilik erre baitaiteke.

Marihuanak  paranoia, aluzinazioak, buruko mina eta halako efektuak sortzen dituela esaten da. Nik egia esan ez dut inor ezagutzen marihuana erretzeagatik halako zeozer pairatu duenik. Baina bai marihuana gehiegi erretzeagatik neurona ugari eta euren etorkizuna galdu duten jendea. Hala eta guztiz ere ez dut batere gaizki ikusten noizean behin lagunartea pixkat erretzea, hots,  gehiegikeriara iritsi gabe.

Jatxisa desberdina da. Ez dakitenen informaziorako, jatxisa marihuana txikitzean lortzen den polenaren pilaketa da, eta ez du zerikusirik kaleetan ilegalki jendeak saltzen duen substantzia marroi horrekin. Hala eta guztiz ere, jendeak gehien kontsumitzen duen jatxisa ez da purua, eta hau erretzeko bada beharrezkoa zigarro batekin nahastea. Birikentzako askosaz ere kaltegarriagoa dela marihuana baino argi dago, tabakoaren kontuagatik, baina marihuanak baino gutxiago kaltetzen du garuna, pittin bat kaltetu arren.

Efektu kaltegarriak alde batera utzita, lagunartean batzutan erretzea oso dibertigarria izan daitekela pentsatzen dut. Erlaxatu edo barrea eragiten duelako batik bat. Baina kontuz, sortzen duen menpekotasuna ez baita txikia, eta behin adiktoa bihurtuta oso zaila da erretzeari uztea. Horregatik, apur bat erretzearen aldekoa naiz, baina beti kontrolatuz eta menpekotasunaren tranpa tentakorrean erori gabe. Azken finean, nork ez du erre porruren bat gaztetan?

Canna
marihuana

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude