Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria
Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria –
Zuzeu GAZTEA Sariak, joan berri zaigun martxoan, hamabi idazleren 17 sarrera jaso ditu; guztiak aurretik ere lehiaketan parte hartutakoak ziren bat izan ezik, eta hauetako bi, saria irabazitakoak. Guztien artean, Cristina Zamoraren “Elkarrizketatutako elkarrizketatzailea“ sarrera saritzea erabaki dugu.
Zamorak zortzi lan idatzi ditu Zuzeu GAZTEA Sarian parte hartzeko, iazko azarotik hona. Azken hirurak iragan berri dugun martxoan; lehiaketa irabazi duen sarreraz gain, oso interesgarria begitandu zaigu “Zoria, zoriona eta zoritxarra“, edizio akatsak gorabehera, arreta gehiago merezi duen gaia jartzen duelako mahai gainean, apustuena.
Aipatutakoez gain, azpimarragarriak begitandu zaizkigu Nahia Alberdiren “M8“ zorrotza zein Maite del Corteren “Biodibertsitatearen galera” argigarria; biak ala biak hamarna iruzkin izan dituzte.
Saria irabazi duen sarrerarengana bueltatuta, Zamorak ETBko Ur Handitan saioa hartu du ahotan, eta txukun landu du gaia bi ataletan, bertako aurkezle Xabier Madariaga kazeariari elkarrizketa eta guzti.
ZUZEU orainkari horizontalak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 eurorekin saritzen du hilabetero 30 urte azpiko idazleen sarrerarik onena. Hemen duzue arautegia.
.
Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria
Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria