Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia

Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia –

Bekaren helburua da Zumaiako euskararen historia sozialari lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Oinarriak osorik eta gainerako agiriak hemen daude eskura.

Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia

Zumaiako Udalak egin du beka deialdia, eta 11.000 € jarriko ditu lan hori egiteko. Euskararen ibilbide hori osorik aztertzea lan izugarria dela jakinik, lehen deialdi honetan 1766 eta 1966 bitarteko epea hartu beharko da ikergai.

Aipatu beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izango da diplomaduna edo lizentziaduna izatea eta euskarazko gaitasuna frogatzea EGA edo baliokidea den agiria aurkeztuz.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz egingo dira osorik eta ikerketa lanak originala eta argitaratu gabea izan beharko du.

Interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak Zumaiako udaletxean aurkezteko. Bekaren onuraduna adituek osatutako epaimahaiak erabakiko du eta horretarako kontuan izango ditu, besteak beste,  eskatzaileen curriculuma edota lan esperientzia.

Ikerketa beka puntu gehien duenari esleituko zaio eta orduz geroztik 18 hilabeteko epea izango du ikerketa lana burutzeko.

Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia
euskara, gizartea, historia, Zumaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude