M8

M8 –

M8Munduko historia arlo guztietan, gizonezkoak beharrezkoak izan dira emakumeontzat gure eskubideak lortzeko, zuen ahotsak beti gureak baino indar handiagoa izan dutelako. Orain, gure berezko lehia eduki nahi dugu.

Etengabeko lehia bat, non nire mugikorra ikusteko eskaera ez da onartuko, ezta nire mezuak zureak izatea, ezta sare-sozialetan publikatzen dudanaren arrazoitzearen beharra. Mugikorreko pasahitza eskatzea ez da konfiantza, kontrola baizik eta hemendik aurrera ez dizuegu baimenduko horrelako jokaerarik.

Ez nahiz zurea izango ez naizelako jabetza bat, eta zuk ez nauzu jabetza pribatua bihurtuko. Ez nauzu zuen lagunen aurrean gehiago irainduko ezta errespetua faltatuko ere.

Jeloskortasuna ez dira maitasuna. Bi berdinen arteko nagusitasuna ez da maitasuna. Sufrimendua ez da maitasuna. Mina ez da maitasuna.

Maite nazazu aske, bestela ez nazazu maite. Maite nire hegoak, maite nire zerua, maite nire hegaldia eta ez zaitez kateak jartzen saiatu. Ez didazu esango nola jantzi behar dudan eta are gutxiago zuk bakarrik ikusi al nauzula biluzik. Ez saiatu inposatu noren laguna izan naitekeen edo ez, ez zaitez saiatu beste gizon guztiengandik baztertzen. Ez zaitez ausartu norekin nabilen edo nora noan galdetzen, ez da zure ardura zein ordutan heltzen naizen etxera ezta mozkortuta itzultzen banaiz.

Nire bikotekidea izateak ez dizu ezer exijitzeko eskubidea ematen.

Ez dut zurekin larrua jo behar ez badut nahi.

Independentea izateak ez du esan nahi gutxiago maiteko zaitudanik.

Ez zaitez ni aldatzen saiatu, maitemindu zinen pertsona berbera izaten jarraituko dudalako.

Maitasuna ez da erromantizismoaren sinonimoa izan behar, askatasunarena baizik.

Eta sentitzen dut menpekoa, ikaratia, maitekorra, sentikorra edo ulerkorra ez jaiotzeagatik. Ezta zu jasateko edo kaiola bat maitatzeko ez jaiotzeagatik.

Ez naiz nigandik espero zenuen emakume estereotipoaren softwarea izango. Nekatu naizelako iraganean erakutsi zigutena jarraitzeaz; zuek nahi duzuen moduan pentsatzea, zuek nahi duzuen moduan janztea eta zuek nahi duzuen moduan sentitzea.

Jakin dezazue, pertsona bat ez dela matxista jaiotzen. Zuei, aita bezala indartsua , gaiztoak, independenteak, bihozgabeak, oldarkorrak, ziurrak, jeloskorrak, handinahikoa, protagonistak, sinpleak, berekoiak, autokontrol gabekoak, desleialak,… izaten erakusten dizuete.

Eginkizunak eta estereotipoak. Askeak izaten eta lasaitasunez eta berdintasunez bizi izaten izan ezik erakusten eta modelatzen gaituzten etiketak.

Zuen abantailak gure kateak direlako.

M8

10 pentsamendu “M8”-ri buruz

  • Ba justu aipatu dituzun kontrol jarrerak emakumeek ere erabiltzen dituzte bere bikotea menpean izateko. Beraz biktimismo gutxiago, mesedez.

    • Feminismoa;

      De la paridad a la parida.

      Aldarrikapen historikotik histerikora.

    • Jone Gallego 2018-03-09 08:59

      Kasuak badaude bai, baina iraingarria da gizonezkoen kontrola eta hark ekartzen duen biolentzia emakumezkoenarekin konparatzea.

      • Nahia Alberdi 2018-03-09 15:51

        Emakumeek biolentzia psikologikoak gizonen suizidioak areagotu dituztela? Baina zuk neurtzen duzu idaztem duzuna? Benetan ari zara esaten gizonek emakumeak baino askoz gehiago sufritu dutela? Gizonek txartoago paratuta bukatzen dutela kasu hauetan?

        Ba sentitzen du lehenengoa banaiz esaten oker zaudela. Emakumeon hitza beti dudan jartzen da, babestu beharrean. Beti gara geu gertakari hauen buru, geu janzten garelako probokatzaile eta ez gizon pentsaera perbertsoengatik; geu garelako mozkortzen garenak eta ez gizonak egoera horietan gutaz aprobetxatzen direnak.
        Gizonek ez dutelako inoiz haien akzioekin emakumeengan markarik uzten (bai fisikoak, bai mentalak), ez. Eta sentitzen dut, gizon bat dirurik gabe gelditu bada haren emaztea dibortziatu egin delako haren egoera hobe dadin. Sentitzendut, emakumeok gizonei aurre egiteko kapazak izaten hasteagatik, zuon menpekoak ez izateagatik eta geure burua errespetatzeagatik, geure osasuna zuen indarkeriari lehenesteagatik.

        Benetan iraingarria dena, emakume batek gizon baten bizitza honda dezakeela esatea da, alderantzizko kasuak anitzagoak direnean eta erasotzaileetatik %97 gizonak dinerean. Eta hare iraingarriagoa da, gizon baten egoera ekonomikoa edo ez ekonomikoa haren bikotekidearen hilketaz justifikatzea.

        Lotsagarria eta iraingarriak dira, XXi. mendean holan pentsatzen duten pertsonak egotea, hain lerdenak eta haien ingurukoak haien pentsamendu zikinekin eragiten dituztenak.

        Arazo larria duzu, emakume baten hilketa gizon baten egoera hobetzeko baliogarria iruditzen bazaizu.

  • “Tristea da baina askotan gizona horrelako gauzetaz soilik libra daiteke emakumea akatuz. ”
    Zoratuta gaude ala? Amargatuta bizi zera?

    • Esaidazu ba zergatik hainbeste gizon behin haien bikotea hiltzen dutela bere buruaz beste egiten duten.

      Horrelako gauzak ez badira ikertzen horrelako hilketak existitzen jarraituko dute.

      • Nahia Alberdi 2018-03-09 16:05

        Ezaiguzu zuk, zergaitik erasotzaileetatik %97 gizonak diren. Ikertu?? Beraz gizon BATEK bere buruaz beste egiten badu ikertu beharreko kasu larria da, baina emakume bat ehunetatik -ze ehunka kasu daude non emakumeak bere buruaz beste egin ez baina ere sufritzen dutenak- ez dira ikertu beharrak?

        Gure biktimismoaz kexatzen hari zarete, gizonek ere sufritzen dutela, gizonak egoera hauetan ere txarto paratuta bukatzen dutela?

        Zuek zer egiten duzue egoer honi aurre egiteko? Hitz asko esaten dituzue, baina gero bizitza errealean ez duzue ezer egiten. Bai emakumeen eta bai gizonen kasuak existitu ez daitezen berdintasuna duen sozietate bat sortzen egon beharko zinaketeke besteek defendatzen dutena kritikatzen egon beharrean.

        Zuen hitz naskagarriek ez dute zuek aipatzen dituzuen “gizonen kasu larri hoiek” hoberantz egingo aldaketarik ez badago. Eta emakumeak ez lirateke haien burua babeste saiatuko zuen matxismoa eta zuen indarkeria existituko ez balitz.

        Hitza ez dira ezer zure akzioak ez badute hauen esanahia erreflejatzen.

        • Nork esan du ez direla ikertu behar? Ez al du administrazioak milioika euro ematen erakunde feministei beste gauzen artean horrelako kasuak azter dezaten? Zertarako daude behatoki feministak? Gizonen aurkako erasoak (psikologikoak, ekonomikoak… izan daitezke ere) biltzen dituen behatokirik ezagutzen al duzu?
          Jazarpena sufritzen duten gizonek ez dituzte inolako laguntza administratiborik, are gehiago, estatuak gizonaren aurkako legeak sortu ditu. Hortaz, ezin daiteke berdintasunik egon gizona beti erruduna bada.
          http://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/lo1-2004.tp.html
          Lege horren arabera gizona da beti izaki oldarkorra nahiz eta askok ere biolentzia jasaten duten.
          Emakumeak behintzat badute non babestu, gizonok ordea ez. Kakotzen artean jarri duzun hori adierazten du gizonen aurkako jarrera oldarkorrak bost axola zaizkizula, gizonen aurkako biolentziaren negazionista hutsa zara eta hori bai dela nazkagarria.

  • Nahia, benetan jakin nahiko nuke ea zenbat eraso, diskriminazio eta jazarpen jaso dituzun zuk zure bizitzan emakume izateagatik, eta ze gizon klaserengandik jaso dituzun.

    Nire inguruari erreparatzen badiot, segurtasun handiarekin esan dezaket mutil euskaldunen gehiengo handi bat jende ona, zintzoa, adeitsua eta errespetuzkoa dela, eta neskekin modu parekide batean harremantzen direla.

    Datuak ere argi mintzo dira: Espainian ez dago emakumeen kontrako diskriminaziorik lan munduan (legearen aurkakoa da); Frantzian edo Alemanian baino emakume-kopuru handiagoa dago lan-merkatuan; ez da gutxiago ordaintzen lan-postu eta lan-ordu berdinengatik (kontrakoa zigortua dago); emakume gehiago dago unibertsitateetan gizonekin alderatuz; Espainia da genero-biolentzia kasu gutxienetarikoa duen Estatua mundu-mailan, Europar Batasuna eta AEBtako bataz-bestekoen azpitik, eta hori kontuan hartu gabe bataz-besteko feminizidio kopuru handiena komunitate etniko espezifikoetan ematen direla (magrebiarrak, hego-amerikarrak, afrikarrak…); horretaz gain, Espainia munduko tokirik seguruenetariko bat da emakume batentzat, Islandia, Noruega, Suiza edo Esloveniaren parez pare. Eta Espainia diot, Espainiari dagozkion datuak ditudalako, baina zihur naiz Euskal Herrian askoz ere bizi-baldintza hobeak dituztela emakumeak Estatuko gainontzeko lurraldeetan baino.

    Nik ikusten dudanagatik, euskal neskek arrazoi gehiago dituzue kontent egoteko, haserre egoteko baino. Baina logika ororen aurka, protesta feministek intentsitate handiagoa izan dute Euskal Herrian munduko gainontzeko herrialdeetan baino.

    Zer dela-eta haserre, amorru eta histeria hori? Seguru ez dela sistematikoki diskriminatu eta jazartzen zaituzten gizon-kasta totalitario baten menpean bizi zaretelako, eta are gutxiago gazteak bazarete, esne-mamitan hazitako munduko generaziorik pribilegiatuena zaretelako, bizi-baldintza materialen arloan behinik behin.

    Ez ez, niri ez nauzue engainatuko. Zuek defendatzen duzuen feminismoa oso goitik (Kapitala eta Estatuaren jabe den oligarkiatik) inposaturiko ideologia bat da, munduko komunikabide kapitalista guztien bitartez elikaturikoa. Eta zuek bezalako neskatxentzat tresna paregabea bihurtu da bizitzako frustrazio, atxekabe eta experientzia txarrak gizonengan proiektatu eta haiek (edo haiek ordezkatzen duten hori) arazo guztien kausa bihurtarazteko.

    Badira mutil batzuk ere “todas putas” ta halako ideiak defendatzen dituztenak, hain zuzen ere, neskekin izandako esperientza txarren (infideltasunak, mezpretxuak…) aurrean euren erantzunkizuna edo errealitatea bera ez onartzeko.

    Ba zuek ere antzeko: zure aberrikide diren mutil euskaldunen zintzotasun orokorra baloratu eta eskertu beharrean, haien aurka egiten duzue esker txarrez. Agian behar dezutena zera da: Marruekos, Mexiko edo Saudi Arabiako emakumeen bizi-modua ezagutu, jabetzeko zeinen zorionezkoak zareten Euskal Herria bezalako herri parekide eta ziontzoan jaio izanaz. Komunitate euskaldunaren parte izatea altxor bat da, eta hobe zenuke altxor hori defendatu zure aberrikide mutilekin orpoz-orpo anaitasunean, mutil eta nesken arteko gatazka elikatu baino.

    • Oier mesedez! Ez zaitezte kexatu Saudi-Arabian okerrago bizi dira eta! Aho bete enpaste. Lan egin 2 euro orduko kobratuz Bangladeshen gutxiago kobratzen dute eta ez dira horrenbeste asaldatzen.
      Datuak nahieran erabili (bat bera ere konprobatu daitekeena) eta testu bat idatzi esanez: benga neskak egon zaitezte geldi eta isilik, otzanak nahi zaituztegu eta.