Bizitza osorako buruhaustea

Bizitza osorako buruhaustea –

Bizitza osorako buruhausteaZer pentsatuko zenuke, koronabirusa bizi eta gero, kale zurruta egiten dugun 14-18 urte arteko gazteon kopurua %51 igo dela esango bagenizu? Pandemiaren amaiera oraindik ikusi ez arren, gazteok sozializatzeko beharra daukagu. Hala ere, ezin dugu hori aitzakitzat hartu, gure gorputzean alkoholak sortzen dituen bat bateko akzioen ondoriozko istripuak justifikatzeko.

Orain arte, koronabirusaren aurkako neurriek txintik ere atera gabe bere horretan jarraituz gero, uda heldu, eta dena pikutara joango da. Aipatu bezala, gazteon artean jende berria ezagutzeko eta festan ateratzeko gogoa handitu egin zaigu, eta dirudienez, gure artean gaudenean koronabirusaren larritasunaz ahazten gara. Aldiz, zergatik ez dira behar diren moduko segurtasun neurriak ipintzen? Gobernua gutaz beldur da? Baietz dirudi.

Horretaz gain, kale zurrutek sortzen dituzten arazoak zenbaezinak dira. Alde batetik, kaleak eta parkeak zaborrez beteta uzten ditugu, hainbat botila eta poltsa lurrera botatzen ditugulako. Baina zaborra ez da arazo bakarra, azken boladan hainbat gauza apurtzen ditugu, dendetako erakusleihoak eta autobuseko geltokiak dira gure objektibo nagusiak. Beste aldetik, gazteen arteko borrokek gora egiten dute alkoholaren eragina dela eta, eta ez bakarrik gazteen artekoak, gero eta gehiagotan poliziaren kontra egiten dugu.

Esate baterako, pasa den ostiralean Basauriko festetara joatea erabaki genuen lagunok, eta kale zurrutera ailegatzean ehundaka pertsona zeuden, adin guztietakoak. Ordu bat pasa eta gero lau polizia auto agertu ziren, momentu hartan ez ginen mugitu, denok geunden lekuan geratu ginen, eta batzuek botila hutsak hartu eta kotxeen kontra bota zituzten. Gutako batzuk bakarrik izan arren, argi uzten du zelako ingurunean bizi garen. Egiten dituzten ekintzak dakartzan eraginak pentsatzen ez dituzten pertsonez inguratuta.

Ondorio gisa, gazteok etxera bueltatzen gara kale zurruta errepikatzeko gogoekin eta ez horrek ekartzen dituen ondorioez kontziente. Jadanik, botiloiak ez dira gaur egungo arazoa, baina horrela jarraituz gero bizitza osorako buruhaustea izango dira.

.

Elsa Pereiro eta Jon Ander Palacios

Bizitza osorako buruhaustea

11 pentsamendu “Bizitza osorako buruhaustea”-ri buruz

  • Ez dakizue ondo pasatzen kriminaletan bihurtu gabe? Zelako belaunaldi galdua…

  • jamonesnavidul 2021-11-05 09:29

    Guztiz adoz, gero eta geihago gazteok nahi dozuena egiten dozue, gutan pentsatu gabe, zeun nagusietan pentsatu gabe. Gaur egungo egoera dela eta,
    nagusiok bagauz etxetik ateratzeko beldurrarekin, eta bitartean zeuek nahi dozuena egiten dozue, gainera kaleak zaborrez beteta usten dituzue.
    LOTSAGARRIA!!!!

  • Gazte gara gazte, eta ez gaude konforme. Baina gure mundu galdu honetan, ezin jakin zerekin ez gauden konforme. Eta ez dakigunez zeren aurka gauden, ba edozeren aurka jartzen gara.

    Edozein kasutan, antidisturbioen aurka egitea egoki da, eta zuzen. Beti.

  • Alberto Uriarte 2021-11-05 12:53

    Ba Oterekin ados nago, antidisturbioak ez dute egoki jokatzen eta batzuetan haien kontra egitea ondo dago. Baina beti errespetuarekin.

  • niri ere ZURRUTERAKO GOGOA pizten zait, EGUNEROKO-KARIA leitzen dudanean eta betiko dogma errepikakorrarekin aurkitzen: “beste Olatu bat dator, eta txrrtatzera denok!”

    Beraz, betiko leloa: ELITEEK (OMS/Farmazeutika Pribatuek…) alarma jo eta negozioa biribildu (osasuna bost zaiela)

    BANOA BOTEILORA!!!

  • Josu Eguiluz 2021-11-08 12:39

    Gazteen artean betidanik egin dira botilioak, gaur egun botilioez kexatzen direnak gazteak zirenean egin zuten. Ezin zaie gazteei ezer debekatu, bizitza bakarra baita eta gozatu behar da.

  • Josu ez daukazu arrazoirik, guztiok ez ditugu botilioak egin gazteak ginenean. Esate baterako nik, ez nintzen botilioietara joaten, eta ni bezala beste hainbat pertsona daude. Horretaz gain gaur egungo gazteek dena zikin usten dute eta hainbat borroka egoten dira haien artean alkohola dela eta.

  • Elena, nik urteetan gora noa, eta gu gaztetxo ginenean ez zen botiloirik egiten, tabernetan edaten genuen. Hori bai, kale bazter guztiak topera betetzen genituen taberna auzoetan, zarata ikaragarria sortzen genuen, eta okaztadak eta pixak edonon ikus zenitzakeen, baita ordu txikietako garraitsiak eta kantak, eta lantzean behin borrokaren bat ere bai.
    Eta hurrengo goizean kale bazterrak zaborrez eta zorua pringosidadez betea, kirats ikaragarriarekin.
    Eta udaltzainak eta poliziak paso egiten zuten ordena jartzeaz, segun eta ze auzo edo kaleetan, iskanbilak oso erraz sortzen zirelako.

    Ez dut esango ona edo txarra denik. Esan nahi dudana da gu ez gaudela gaur egungo gazteei, gai horretan behintzat, lezioak emateko.

  • *ni urteetan gora noa (esan nahi nuen, noski)

  • Endika Astigarraga 2021-11-08 13:00

    Egia da Elena, beti egon dira, etxean geratzea nahiago duten pertsonak. Liburu bat irakurtzen edo ikasten. Josurekin guztiz ados nago.

  • Mikel Haranburu 2021-11-08 13:39

    Gazteak gazteegiak dira. Esaten du batek botilioiaz kexu garenok gazteak ginelarik egiten genuela… eta ez da egia. “Botellónak” bazuen aurrekari bat, litrona delakoa, “Cerveza El Aguila” zena hasieran, gutxienez nire inguruan. Gu tabernetan sartzen ginen, gure dirutxoak gastatzera, eta zurito ala ardotxo bat hartzen genuen… gutxienik gaua heldu artean.
    Gero, garagardoa litroka edaten hasi ziren, kale-parkeetan, baina berandu arte ez zen alkohol edaten…; guk alkohol daukaten edariak hartzen genituen; gaur egun, alkohola da xedea, edaria den ala ez gutxi inporta.