Salerosketak objektuenak baino ez dira

Salerosketak objektuenak baino ez dira –

Salerosketak objektuenak baino ez diraDenok dakigunez, prostituzioa gizarteko tabua da. Baina nola erreakzionatuko zenuke Espainia mailan biztanleriaren %39ak noizbait sexu harremanak izateagatik ordaindu duela esango bagenizu? Probabilitatea kontuan hartuta, ezagutzen duzun norbait ehuneko horren barruan dago, hau da, gutxienez behin bezero izan da. Pertsona hauek ez dakitena, edo jakin nahi ez dutena, bertara joaten diren “langile” asko bertan beren borondatearen aurka daudela da. Genero indarkeriari buruz hitz egiten edo entzuten dugunean, ez dugu inoiz prostituzioa aipatzen, baina gaur egun emakumeek jasaten duten indarkeria motarik gogorrenetarikoa da. Hau guztia pertsonen salerosketa ilegalarekin nolabait erlazionatuta dago, azkenean, pertsona mehatxatuak eta bortxatuak direlako. Esplotazio hauek ez dute ezer onik ekartzen, eta prostituzioaz gain, beste arazo batzuk ere sor ditzakete; adibidez, arazo psikologikoak.

Emakume hauei, normalean, “lan” bat eskaintzen zaie eta ez dituzte baldintza errealak ezagutzen. Gainera gehienetan prostituzioan aritzen diren emakumeak baliabide gabekoak edo hirugarren mundukoak izaten dira. Hauek, dirua lortu nahi dute haien familiak laguntzeko, baina azkenean konturatzen dira “lan” hori ez dela benetan hasiera batean pentsatzen zutena. Benetako baldintzak ikustean, ezin dira atzera bueltatu, eta bertan geratu behar dira, inori gustatuko ez litzaizkiokeen gauzak egiten.

Amai dezagun esanez ilegalizazioa ez litzatekela nahikoa izango, historia osoan bezala gertatuko litzatekeelako: emakumeak esplotatuko lituzkete, gizonek erabiltzeko eta gozatzeko. Emakumeok gainerako pertsonak dituzten eskubide berdinak ditugu, eta ezin gaituzte objektuak izango bagina bezala tratatu. Gure erantzuna da arautu egin behar dela, emakumeen borondatearen kontra prostituzioa ez egoteko eta pertsonen salerosketa ez egoteko. Hitz gutxitan, salerosketak objektuenak bakarrik izan beharko lirateke. Beraz, aizue! Ez al da honekin guztiarekin amaitzeko garaia?

.

Laura Periañez, Sara Rojo eta Maider Virtus

Salerosketak objektuenak baino ez dira

Zer duzu buruan “Salerosketak objektuenak baino ez dira”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude