Sistemaren kontrako borroka

Sistemaren kontrako borroka –

Sistemaren kontrako borrokaGezurra dirudi azken urteetan gizarteak izugarrizko ideologia aldaketa izan arren, legeak berdin mantentzea. Duela urte eskas batzuk txarto ikusten ziren ohitura asko ikusteko modua aldatzen ari da. Izan ere, legeak antzinean ziren modukoak izaten jarraitzen dute. Haietako hainbatek ez dute zentzurik. Normala iruditzen zaizue garai honetan, ia 2022an, gauzak horrela jarraitzea?

Gaur egun debekatuta dago pertsona bati zure bizileku propio batetik ateratzea hau ordaintzen ez bazaitu. Egin ahal duzun bakarra salaketa bat ipintzea da eta itxarotea legeak zerbait egiteko. Nahiz eta hori hilabeteak iraundu. Hori bai, bankuari bada ordaintzen ez zaionari, polizia ez da berandutzen hor bizi den pertsonari eta bere familiari kalean uzteko.

Aurreko hariari jarraituz, nork ez ditu entzun erretiratutakoen errenten arazoak? Hainbat urteetan zehar lan egiten eta zergak ordaintzen egon diren pertsona askok gaur egun ez dute errenta dezente bat. Baina urte eskaz batzuk lan egiten egon diren hainbat politiko bizitza osorako errenta izugarriak dituzte. Haiek beraien soldata propioaren kantitatea aukeratzen dute, eta guri berdin zaigu.

Argi dago gure herrialdearen sisteman arazo larri bat dagoela, eta aldaketa handi bat behar dugula. Baina gaur egun ez dugu antzinean bezala protestazen, eta halako injustiziekin bizi beharko dugu geldirik geratzen bagara. Ez ezik, aldaketa gure esku dago. Baina, zer egin dezakegu hori lortzeko?

.

Naroa E. eta Pablo F.

Sistemaren kontrako borroka

10 pentsamendu “Sistemaren kontrako borroka”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2021-11-04 14:39

    “Gaur egun debekatuta dago pertsona bati zure bizileku propio batetik ateratzea hau ordaintzen ez bazaitu. Egin ahal duzun bakarra salaketa bat ipintzea da”

    Zer esan nahi duzue horrekin? Gaizki iruditzen zaizue?

    “Hori bai, bankuari bada ordaintzen ez zaionari, polizia ez da berandutzen hor bizi den pertsonari eta bere familiari kalean uzteko”.

    Gezurra. Bankuari ez ordaintzeagatik etxegabetzeko ere, prozesua dago. Ez da egun batetik besterakoa. Zer ba? Zuzenbide-sistema batean eskubide eta betebeharrak ditugulako. Jakina, hori batez ere teorian da, boteretsuek pribilegioak eta legea saihesteko baliabideak dituzte, ahulekin eta pobreekin sistema beti gogorragoa da eta abar, eta abar…

    Dena dela, oraindik juezak eta legeak existitzen dira: ezin da inor bere bizilekutik kanporatu juez baten agindurik gabe.

    Eskuin muturreko hedabideak ibili dira gai horren inguruan alarma faltsu bat fabrikatzen. Ez baduzue hori ulertzen, igual pipa poltsa baten kontzientzia sozial eta politikoa daukazue. Eman bueltatxo batzuk horri.

  • gora juezak eta legea 2021-11-04 16:12

    2020an 669 kaleratze egin ziren EAEn … juezak eta legeak existitzen dira: ezin da inor bere bizilekutik kanporatu juez baten agindurik gabe. Lege eta juezek, eta gizarteak orohar arazo handi bat dauka etikoki bederen, hau normaltzat hartu eta gainera ondo dagoela defendatzen bada … https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2021/10/28/desahucios-cav-bajaron-vuelven-subir/1153160.html

  • “Gaur egun debekatuta dago pertsona bati zure bizileku propio batetik ateratzea hau ordaintzen ez bazaitu.” ez du esan nahi ordaintzen ez duen pertsona horri kalean utzik beharko zenik, beste iretenbideak daude. Baina noski txarto iruditzen zaidala. Nori ondo irudituko litzaioke alokatutako etxe baten errenta ez kobratxea?
    Agian diruaz ez larritzen diren horiei. Baina alokatutak dituzten etxeen jabe askok ez dituzte etxe horien hipotekak guztiz ordaindutak, eta etxe horren ordainketaren menpe daude hori edo beste edozein gauza ordaintzeko.

    Eta noski bankua ez duela jendea kaleratzen egun batetik bestera. Baina jakina da denbora gutxiago irauten dutela (naiz eta hauek diru horren menpe ez egon) , gobernuaren sostengua dute eta. Baina hobeto ez hastea bankuei buruz hitz egiten… Luzerako dator eta.

  • Amonamantangorri 2021-11-04 22:13

    EZIN
    DA
    INOR
    BERE
    BIZILEKUTIK
    KANPORATU
    EPAILE
    BATEK
    JABEARI
    ARRAZOIA
    EMAN
    BAINO
    LEHEN

    Eta ez bazaude ados, bitako bat: pisu batzuen jabea zara, ala “klase media” dela uste duen artaburua zara, asko diren bezala.

  • Egia da epaile baten baimena behar dela, hori argi dago, uste dut ez dudala kotrakoa esan.
    Ez naiz pisu baten jabe. Eta nire klasea zein den berdin duela uste dut. Bal al zara zu bankaria zure iritzia hori izateko ala?

  • txanogorritzu23 2021-11-05 12:56

    Pablorekin guztiz ados nago, legeak ez dira bidezkoak.

  • Guztiz ados nago testuan kontatzean duenarekin. Egia da legeak ez direla bidezkoak

  • Ados nago testuarekin

  • Nire ustez txarto iruditzen zait ez da kalera bota behar ordaindu ezin duen pertsona bati. Beste konponbideak bilatzea posiblea izango da.

  • Amonamantangorri esaten duenarekin ez nago ados. Zergatik hitz egin behar dugu klaseei buruz? Zertarako mailakatu behar ditugu pertsonak?