Animalien esplotazioa

Animalien esplotazioa –

Gaur egungo gizarte kapitalista gupidagabea da. Dirua lortzearren edozein astakeria egiteko prest dago. Basakeria guztien artean larrienetarikoa animaliak laborategiko probak egiteko erabiltzea da, dudarik gabe.

Animalien esplotazioaHas gaitezen esaten arazo hori ez dela atzo goizekoa. Untxiak, saguak, ardiak, txerriak edo katuak dira esperimentuak pairatzen dituzten animalien adibide batzuk. Zientzilariek erabiltzen dituzten eta hiltzen ez dituzten bitartean era guztietako bidegabekeriak sufritu behar dituzte Tortura honen xedea “gizakiaren bizitza hobetzea” da, normalean farmazia-, kimika-, kosmetika-sektorean… erabiltzen baita. Hala eta guztiz ere, gaur egungo teknologia eta aurrerapenekin benetan beharrezkoa al da izaki bizidunak emaitza positiboak eta aurrerapena lortzeko erabiltzea? Zergatik espezie batek desagertu behar du guk larruzko beroki xarmangarriak eraman ditzagun? Jatorri begetaleko esnea eskuragarri izanda milaka behi esplotatu behar al dira goseti eta “erabilgaitz” bihurtu arte?

Pertsona askok globalizazioaren aitzakiarekin erantzungo liokete aurreko galderari. Baina gizakiaren gailentasuna gero eta narbarmenagoa izateak ez ditu animalienganako tratu txarrak justifikatzen. Arazoari garrantzia ematen ez dioten askok haien ikuspuntua aldatuko lukete animalien ordez gizakiak erabilitako probak egingo balituzte. Abereek sentimenduak dituzte eta askatasunean bizi behar dute, gu geu bezala.

Testu honekin ez dut legerik ezta gobernu aldaketarik aldarrikatu nahi, enpresa gehienentzat dirua bizitza baino garrantzitsuagoa baita. Benetako aldakuntza gauzatzeko gure erosketak egiteko modua egokitu beharko genuke, hau da: animalien tratu txarra eta esplotazioa baliatu ez dituzten marka eta produktuak erosten ez ditugula ziurtatzea. Horrela, enpresek haien jarrera eta metodoak aldatuko lituzkete.

Animalien esplotazioa