Kirol igande nekagarri baten kronika

Kirol igande nekagarri baten kronika –

Kirol igande nekagarri baten kronikaFutbolak eta kanal guztiak ikusteko aparatu horietako bat jarri berri dut etxean. Atzoko eguna, 2018ko apirilak 8, neure kirol gose guztiak ito zituen igande nekagarri hura bezala gogoratuko dut… Denak ikusi ditut, gehiago edo gutxiago, salto eginaz emanaldi batetik bestera, sofan exerita, topiko guztiak zorrotz jarraituz. Nekagarria benetan, kontzentrazio eta abilezia anitz eskatu didana, zer ikusi, zer galdu, nola doa hau, bestea… Gainera, esan behar nuke gertaera bitxi eta harritzekoak ikusi direla, emozioz beteak, kirolzale soil izanda gozatzekoak eta kirolzale sutsu izanda bihar tertulian komentatzekoak. Amen. Bihar agujetak. 10 kirol ekitaldi, 12 ordu pantailaren aurrean, neketsua oso, zerrenda eta kronika motza hemen, goizeko 12etatik gaueko 12ak arte:. Biba neu, biba geu ta biba zuek!

Iker Vicente aise nagusitu zaio Xabier Orbegozo Arria V.ari

Erraz irabazi du gazteak… Meritua ta egurra galanta biek.

Andrey Amadorrek irabazi du Udaberri Klasika

Movistar taldea erraz…

  • TENISa: Davis Kopa

Finalerdietarako kanporaketa Espainia-Alemania

Azken partidan irabazi du David Ferrer espainiarrak ia 5 orduko partidaren ostean… Epica pixka bat eta espainiartasuna bor-bor.

Peter Sagan gailendu da Paris-Roubaix klasikoan

Erakustaldia, hau ere erraz, errazik bada Paris-Roubaix baten… Michael Goolaerts 23 urteko txirrindulari belgiar gaztea (Vérandas) lasterketan erori eta bihotza geldituta gauean hil da hospitalean.

Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)

Zorionak, merezita! Pena Rezustak daukana ikusterik izan ez dugulako eta partida tristea izan delako, baina zorionak nafar astokilo pare jator honi, bejondaizuela!

  • FUTBOLA:

R. Madrid 1-1 Atlético Madrid derbia

Ezer ez jokoan… Madrildarrentzat.

Realak 5-0 irabazi dio Gironari

Aupa Eibar! Liga aspergarri dago, porraren bat egin eta irabazi dut ilusio bakar…

  • FORMULA 1:

Vettelek bigarren garaipena Barein-en

Azken bira ziragarriak Vettel-Bottas borrokan, Ferrarik aurrea hartu dio Mercedesi, Vettel 2-Hamilton 0. Raikkonenek bere mekaniko bat harrapatu du kotxeaz gurpil aldaketan…

Márquez-ek Rossi bota du!  Crutchlow garaile Argentinan

Saltsa ikaragarria Mark Marquez kataluniarrak Rossi bota duen karrera zoro ahaztezin baten! Inflexio puntua eta zer esan handia emango duena Marquez-Rossi harreman mediatikoan, baita pertsonalean, eta baita motozaleen artean ere.

  • GOLFa:

Augustako Masterra, Rahm laugarren, Reed garaile

Bikain Jon, hi haiz hi fenomenua! Jantziko duk txaketa berdea lehenago edo beranduago, ziur. Aupa hi!

Kirol igande nekagarri baten kronika

Kirol igande nekagarri baten kronika