Norberaren araberako moda

Norberaren araberako moda –

Prakak, gonak, botak, soinekoak… zer nahiago? Gaur egun esan dezakegu moda asko nabaritzen dela, batez ere gazteen artean.

Norberaren araberako modaGure gustuak konbinatuz, modara joatea gustatzen zaigu, ea badakit guztiok ez garela edo direla horrelakoak, baina zabalez begiratzean datza, esan daiteke gehienok moda jarraitzen dugula. Moda askotarikoa da: rocker, lolita, grunge, boho, hippie, preppy, spotry, skater, surfer, biker, emo, scene, gothic, punk, hipster/indie, urban, classic, edgy, etab. Ez ditut gehiago aipatuko, hiru egun egon naitekeelako atzamarrak etengabe mugitzen dauden mota guztiak aipatuz.

Institutuan baita unibertsitatean egonda mota askotako janzkerak ikus daitezke lehen aipatu ditudan guztietatik igaroz, baita aipatu ez ditudanetatik ere. Gai honi buruz hitz egiten dizuet izugarria iruditzen zaidalako pertsona bakoitzak nola defendatzen duen gainean daraman hori, oso sotila ala deigarria bada ere.

Arropa ez ezik, bai nesken, bai mutilen kasuan ere makillajea modaren parte oso handia da. Nesken kasuan nabariagoa izaten da aurpegian egindako obra artistikoak mutilengan baino, baina badaude abilezia izugarria duten mutilak, beraien aurpegian obra normalak baino, milioiak balio duten obrak egiteko gai direnak.

Arroparen moda, makillajearen moda… neskengan eta mutilengan eragin handia dauka, nahiz eta beti horrela ez izan, baina gehienetan bai. Besteek zer dioten edo besteen onespena bilatzeko balio du, hau da, armarri moduko bat sortzen dugu. Edo gutxien ikusten den aukera dago, nortasun handia daukazula erakutsi ditzake. Norberaren araberako moda

Norberaren araberako moda