Aldatzeko garaia da, ezta?

Aldatzeko garaia da, ezta? –

Aldatzeko garaia da, ezta?

Historikoki urte askotan sexualitatearen gaia tabua izan da. Masturbazioa erreprimituta egon da, medikatua, ikusezina eta plazerra eta adimena desjabetzea lortu da. Sexualitatearen ariketa osasungarriaren giltzarrietako bat norberaren gorputzaren ezagutza eta funtzionamendua nolakoa den jakitea da, baina, sozialki, “mutilen” “txerrien” eta “banakakoen” kontu batekin azaldu izan da. Horren ondorioz, helduen sexualitatea gauzatzeko prozesuak bortxatu egin dira, sexualitatea sexu-harreman genitala izatearekin eta pornografiaren ereduarekin parekatu da eta. Gainera, harreman heterosexualak “guai”, “errazak” eta normalizatuenak bezala aurkeztu dira, aniztasuna zailduz.

Sexu-hezkuntzaren garrantziari dagokionez, aipatu behar da gainerakoekin ezartzen ditugun harremanak pertsonen oinarrizko egiturak baldintzatzen dituztela. Ezinbestekoa da gauzei izena jartzea, irizpide profesionalez hornitzea eta horri buruzko ezagutzarik ezak gizaki gisa zertan eragiten digun jakitea.

Epemuga prozesu osasungarria lortzeko, ezinbestekoa da norberak bere burua ezagutzea, berdinen onarpena, nor zaren onartzea, beste pertsonaren gorputzak nigan eragiten duena entzutea eta norberaren buruari begira jartzea. Hori ez ezik, beharrezkoa da bestea errespetatzea, sormena eta irudimena txertatzea eta nork bere sexualitateaz arduratzea.

Horri dagokionez, sexua, sexualitatea eta identitatea elkarrekin lotuta daude, eta ezin dira bereizita ulertu. Sexuak, biologikoari egiten dio erreferentzia; sexualitatea, berriz, biologikoaz harago doa, kultura dimentsioa du, eta gozamenarekin, beste batzuekiko adierazpenarekin eta bere buruarekin, osasunarekin eta ongizatearekin, maitasunarekin, beldurrekin, desioekin… zerikusia du. Desioari dagokionez, ez da jaiotzen gareneko zerbait, giza eraikuntza bat da eta nora bideratzen dugunaren eraikuntza sozial bat da. Garrantzitsua da jakitea desira oro ez dela desira sexuala, gogoarekin zerikusia duela, gauzak egitera bultzatzen gaituena, bizitzaren motorra… etab.

Goian aipatutakoari dagokionez, erotismoa desira sexuala da, baina edozer gauza ez da erotikoa, ezustea, zain dagoena, espero ez dena, ziurgabetasuna, irudimena, fantasia, aurrea hartzea, beldurra eragiten duen zerbaitekin zerikusia du. Hau da, sentikortasun-zentzumenen zirkuitua aktibatzen duen oroarekin. Gainera, argi utzi behar da bizi garen gizartean horrela ikusita ez dagoen arren, erotikoa osasungarria eta beharrezkoa dela. Eta ezetz uste bada ere, pornografia eta erotismoa bi termino kontrajarri dira, kontraerasoan jokatzen baitute. Pornografiak pobretu egiten gaitu erotikoki, norberak bere harremanean imajinatzen edo fantasiatzen ez badu, norbera pobretu egiten delako.

Izan ere, sexualitateari buruzko informaziorik ez dagoenez, pertsonek pornografia kontsumitzera jotzen dute, guztion eskura baitago. Horren ondorioz, egungo gizartea gizarte pornografiko bihurtzen ari da. Hau da, pornografia hezkuntza-eredu sexual berria da eta pertsonen artean, frustrazioa sortzen du, pertsona guztiei pornografian ateratzen dena gustatzen zaiela eta dena horrela izan behar dela pentsatzen delako. Irtenbidea badaukagu, sexu-hezkuntza gehiago eta pornografia gutxiago, baina benetan interesa dago horretan?

Aldatzeko garaia da, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude