Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria –

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea SariaKurtso bukaera da ekaina, azterketak eta oporrak; nabaritu da Zuzeu Gaztea Sarian ere. Sei idazleren zazpi sarrera jaso ditugu joan den hilabetean, gehienak lehen aldiz idazten zutenenak.

Guztietatik, Alaitz EstonbarenAmetsen sailkapena saritzea erabaki dugu, modu ulerterraz batean eta gertaera pertsonal batetik abiatuta, gutxitan jorratu dugun gai interesgarri bat ekarri baitigu: egungo gizartean zientzia ikasketek eta lanbide teknikoek duten nagusitasuna eta letrek zein arteek duten prestigio eskasa.

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

Hauexek dira parte hartzeko bete beharreko arauak.

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

.

.

2017an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria
Nola zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.