Eginek Ortega Lara kartzelara bueltan bidali zuenekoa

Eginek Ortega Lara kartzelara bueltan bidali zuenekoa

Atzo, 1997ko uztailak 2, hogei urte bete ziren Egin egunkariaren azal honetatik:

Eginek Ortega Lara kartzelara bueltan bidali zuenekoaJose Antonio Ortega Lara kartzeletako funtzionario bat zen, LogroƱoko boqueras bat, ETAk 1996ko urtarrilaren 17an bahitu eta 532 egunez gatibu izan zuena, harik eta, 1997ko uztailaren batean, Arrasate inguruko zulo batean Guardia Zibilak aurkitu eta askatu zuen arte. Gerora Vox alderdi ultraeskuindarrarekin aurkeztu da hauteskundeetara.

Txapelokerrek gizona askatu eta biharamunean, Eginek, egun pentsaezina litzatekeen errukirik bako “Ortega vuelve a la carcel” lerroburua eman zion berriari, askoren oroimenetan iltzatua gelditu eta urteen joan etorriak lausotu ez duen titularra. Beste garai batzuk ziren.

Egin egunkari abertzale eta ezkertiarra 1977tik 1998ra bitartean argitaratu zen. Baltasar Garzon epaileak itxi zuen, epaiak berak gerora frogatu zuenez, akusazio ustelak erabilita. 1999an Gara egunkariak hartu zion lekukoa.

Eginek Ortega Lara kartzelara bueltan bidali zuenekoa

5 pentsamendu “Eginek Ortega Lara kartzelara bueltan bidali zuenekoa”-ri buruz

  • Azken portu 2017-07-03 13:43

    Lerroburu arras miserablea portzierto!
    Egin-eko itxiera bidegabea salatzeko lagin ezin txarragoa aukeratu duzu.

  • Amonamantangorri 2017-07-04 11:27

    Gogoan ditut goiburu hura eta nire inguruan eragin zituen barreak.

    Torturari buruz hain sentibera dirudien gizarte batean: pertsona 500 egun baino gehiagoz zulo estu batean gatibu edukitzea ere tortura da, izan pertsona hori kartzelero edo beste edozer.

    • Gerra garaian bakoitzak bere aldeko sufrimendua ikustea naturala da, eta sufrimendu eragile batekiko enpatia eza ere bai. Nire kasuan horixe eragin zuen, enpatia eza; izan ere, pertsona hau ez zen herritar inuxente bat. Carrerok hegan egin zuenekoa bezala, baina eskala txikiagoan. Gure artean orduntxe hasi zen modan jartzen “odolkiak ordainetan” esamolde zaharra.

  • Goiburu higuingarria iruditu zitzaidan bere garaian eta higuingarria iruditzen zait gaur egun.

  • gure bahituak 2017-07-05 09:37

    http://www.berria.eus/paperekoa/2735/013/002/2017-07-05/bahituak.htm
    Eta holakotan ze enpatia ostia eskatu behar didaten niri?