Zeniezadake

zeniezadake

HEMEN ikusi ahal duzue zenbat aldiz erabili den ZENIEZADAKE adizkia gure 496 klasikoen artean:

Guztira izan dira… 0 aldiz. Hau da, behin ere ez, ia 500 liburu horietan!!!

Baten batek pentsa lezake ezen Josu Lavini ez zaiola gustatzen adizki hori, eta honexegatik esaten dituela esaten dituenak. Ez, ez dago honelakorik. Neuk ez dut horrela funtzionatzen…

Neuri izugarri gustatzen zait, eta erabili ere egiten dut uste dudanean erabili behar dudala. Bon, egiatan berez sortzen zait behar dudanetan.

Kontua beste bat da. Ez al dakizue zein den kontua?

zeniezadake

zeniezadake

NAFFARRERA

38 pentsamendu “Zeniezadake”-ri buruz

  • Neuk post hau argitaratu eta 4 minutu pasatu baino lehen 16 kareto haserre agertu dira.
    Aztertzekoa, benetan.
    Batueraz idatzi dut eta egia santu bat besterik ez dut plazaratu.

  • Corpus osso horretan zeniezadake ez da aguercen. Berdin guerthatzen da hauequin ere:
    zeniezaioke, zeniezaguke eta zeniezaieke

    77 careto hasserre. Bapo! Ez duquete pensatzen ecen careto hauec realitate historicoac baino guehiago valio duquetenic, ezta?

    Cergatic borz mendetaco borcehun liburuetan, hau da, gure classico guztietan, behin ere ez dira aguertu?

    ZERO ALDIZ!!!

    Ba al daquiçue erançuna?

    • Asmatua delako

      • Libre,
        Eta haien plural mega luceac?
        zeniezazkidake, zeniezazkioke…

      • Neuc planteatzen dudana ez da ea zeniezadake formaren ordez cenieçadaque idatzi behar den. Ez bata, ez bercea INEXISTENTE dirade gure 500 liburu classicoetan.
        Munduco cein hizcunçatan guerthatzen da holacoric?
        Hori bai, euscara titulua atheratzeco ikassi beharrecoac dirade.
        Ja ja ja con jota española!

        • Aplastantea argudioa!
          Begiratu, kasualitatez bezala, ZENIDAKE, ZENIDAKETE eta beste

          • Contutan har ecen adizqui bat beguiratzeco haren varianteac eta valioquideac beguiratu behar direla. Casu honetan, zenidake beguiratzeaz gain zeunskit eta zenerauket bilhatu behar direla.
            Harrigarria da comprobatzea nola Euskaltzaindiak mahucatic athera dituen adizqui guehienac.

  • https://www.dropbox.com/s/p2its45eiozbkzf/naffarrera_euskara_batua.png?dl=0

    Naffarrerá eta euskara batua graphico baten bidez. Adisquide batec eguina.

  • 83 careto!
    Berce post batean explicatuco dut hobeto. Bon, aguian ez da beharrezco:
    Armiarma sareco euscal classicoac 338 liburu dirade. Haietaric 20 neuc prestatu nituen.
    rtf formatoco 338 liburu hauec txt formatura passatuac ditut denac, eta haietan aguercen diren hitz guztien cerrendá athera dut. Cerrendá bi modutara eçarria dut:
    Bata ordena alphabeticoan eta bercea maiztassunaren araueracoa.
    Cerrenda honi esquer demonstratzen ahal da ecen Euskaltzaindiac fincatu dituen adizqui guehienac asmatuta daudela.
    Hala ere, badirudi euscaldunei borz axola çaiela. Nahiago duquete negar eguin euscarac ez baitu burua alchatzen.
    Haiec ikussico.

  • Ibon Sarasola euskaltzain etsiaren gustoco corpus asco ditugu gaur egun sarean consultagai. Denon escura.
    Gure esquerric beroenac lan horietan aritu direnei, ceren haiei esquer orain ez baitago ez trampa ez cartoin.
    Hemen comprobatu ahal dugunez:

    http://www.ehu.eus/ehg/goenkale/

    zeniezadake ez da behin ere Goenkalen aguertu. 0 aldiz.

    Ez al da curiosoa?

    Euskaltzaindiac aditz paradigma phantasticoac revisatu behar ditu.

    • Berrikusi?
      Berandu samar, ezta?

      • Mea culpa aithortu ondoren, eguindaco calte guztiengatic, rotulqui belz batequin adizqui falsu guztiac paradigmetatic kendu behar dituzte. Cembait egunetan eguiten den lana da. Lexico orocorrarequin ere berdin eguin behar luquete. Falsua den guztia eçabatu. Batueraren erdiarequin asqui dugu.
        Euscara ossoa = batueraren erdia + ahozco eta idatzizco traditionea.

  • Argui dago ecen “podrías decirme” erraiteco’ euscaldunec ez dutela erraiten “esan/erran zeniezadake”.
    Eta hala ere, expressione hori adiarazten daquite berce modu batera. Nola adiarazten duçue çuec hori?

  • Lau gauza baino ez, laurak bihotz-bihotzez esanda:
    1) Eskubide guztia duzu nahi duzuna botatzeko. Sarean bego!
    2) Hori bai, saia zaitez gu bakean uzten, arren; euskara batua, dagoen-dagoenean dagoela, geure egin dugu euskaldun gehienok eta ez dugu pajeo gehiagorik behar. Are gutxiago, inora ez garamatzaten pajeo ortografikoak eta ustezko tradizio horrekin lotuak direnak.
    3) Zeniezadake/zenizkigukete horiek gorabehera, bukatua da hizkuntzalarien ordua. Beste ziklo batean gaude jada.
    4) Euskararen erabilera da normaldu beharko genukeena, hemen, gaur, orain, zure institutuan, nire lantegian, osakidetzan…
    Txorakeria guttiago, otoi!

    • Peru Dulantz 2017-03-10 14:22

      Hori da. Egin dezatela nahi dutena beraien blog eta web orrietan. Zuzeu askatu!

      • Zuzeu’ asquea da, ez da certan ascatu behar.

        • Ttuku-ttuku 2017-03-10 17:30

          Eta hik ez duk zertan haserretu behar haserre aurpegiengatik, gaixua.

          • Neu ez naiz hasserreturen EJIEco Peru Dulantz batengatic edo Armintza batengatic edo Ttuku-ttuku “arraro” batengatic. Bon, neu ez naiz hasserretu eguiten.

      • Nik Josuri euskara hobetzeko eta naturalago bihurtzeko saiakera zintzoa nabari diot. Zuzeu askea da, ez esan beraz pitokeriarik, eta ez irakurri gustoko ez duzuena.

        • Halaxe da, Libre, berce helbururic ez dago.
          Graphiarena berce contu bat da: Naffarrerá batueraren graphiaz idatzi ahal da eta viceversa.

    • Ez çaude obligaturic neureac iracurcerat. Ignora itzaçu eta quitto. Ecin da euscararen erabilerá normaldu, euscara bera normaldu gabe. Eta euscará ecin da normaldu, aurretiaz euscaldunac normaldu gabe.

      • Ioseph Lumpen 2017-03-10 16:05

        Ñabardura ttipi bat ahazten duzu, Josu: aditz “asmatu” horiez gain (eta ze aditz ez da asmatua?) euskara batuak ez ditu baztertu gauza bera adierazteko beste era batzuk.

        • Joseph Armintza,
          Euscara batuac ez ditu baztertu, ez, gauça bera adiarazteco berce era batzuc. Hauec dira sobratzen ez direnac.

          • Ttuku-ttuku 2017-03-10 19:47

            Hi ez haiz haserretzen, hik gustatzen ez zaizuna ezabatzen duk. Hi bai zentsore zuria!

      • Ttuku-ttuku 2017-03-10 17:33

        Hirea baldin bada euskaldunak “normaltzeko” bidea, nik “arraro” segitzea nahiago diat.

        • Ez, ez dut censuratzen gustatzen ez çaitan guztia. Gustatzen ez çaitan guehiena baicic ez dut eçabatzen.

  • Lehen aiphaturico dropbox carpetan, non eçarri baititut armiarma cerrendac, orain cargatu ditut armiarma classico guztiac rtf eta txt formatoetan:

    https://www.dropbox.com/sh/f9vuwa3r6l5udcu/AAAiIuf1l47_eRI5YN71-zora?dl=0

  • Niezaioke, niezazuke…agertzen direnez geroz, Klasikoen gordailuan testu zahar guztiak ez daudela kontuan hartuz, eta klasikoetatik atetara ere euskara batua baino lehenagoko testuak badirenez… Akaso zeniezadake ezin da asmatutzat jo, ezpada gutxi erabili/tzen den adizkitzat.
    Areago, subjuntiboko formak (zinizadan adibidez) lekukotuak daude, eta haietarik zuzenean KE gehiturik sortzen dira ahalerazko hipotetikoak… Hara! Eta KE datiboaren aurretik jartzen zenez euskara zaharrean, horra Mendibururen ZENIZAKEDANA!

  • Anonymo batec “zenizakedana” iraganaldia aurkitu du Mendibururen liburu batean. Batueraz zeniezadakeen + en relativoa + a liçateque.
    Beraz, zeniezadake optativoa ez da behin ere aguertu.
    Dena dela, cembait forma solteren bidez paradigma ossoa eraiqui ahal içan dute Euskaltzaindiacoec.
    Naffar ikuspegui batetic KE particula hori ez liçate lekuz aldatu behar içan. Hala ere, geuc onçat emaiten ditugu forma biac: zeniezadakeen eta zeniezakedan (iraganaldian) eta zeniezadake eta zeniezaket optativoan.
    Ecin onhartuzcoac iruditzen çaizquigu, ordea, hauetaric atherataco pluralac: zeniezazkidakeen moducoac, non ZKI pluralguilea arbitrarioqui sarthu baitute. Benetaco formac ZAren ordez TZA harcen dutenac dirade: zenietzadakeen/zenietzakedan typocoac, aleguia. Ikus:

    https://zuzeu.eus/euskara/nimino-baten-kalte-kolateralak/

    Anhitz esquer Sebastian anonymoari.

  • Pentsamenduaren Klasikoak Corpusean zeniezadake hiru aldiz aguercen da.
    Naffarreraren traditionearen barruan “euskara batua” ere badagoenez, geuc ere naffarreraz onçat emaiten dugu optativoco adizqui hori. Bi modutara onhartu ere: cenieçadaque edota cenieçaquet.
    Subjunctivoco iraganaldian + QUE:
    cenieçadaqueen edota cenieçaquedan
    Eta subjunctivoco orainaldian + QUE:
    dieçadaqueçu edota dieçaquedaçu

  • Ereduzko Prosa Gaur (EPG) – UPV/EHU

    http://www.ehu.eus/eu/web/eins/ereduzko-prosa-gaur-epg-

    +

    Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD) – UPV/EHU

    http://www.ehu.eus/ehg/epd/

    = 40 millioin hitz

    Cembat aldiz aguercen da ZENIEZAGUN?

    0 aldiz

    Eta DIEZAGUZUN?

    2 aldiz

  • Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) – UPV/EHU

    http://www.ehu.eus/ehg/kc/

    Corpus honetan ecin da bilhatu, adibidez, cembat hitzetan aguercen den -IEZAZKI- *ezan aditz laguntzailearen adizquietan.

    Horreraracotz liburu horietaco hitz cerrendá eguin behar ukan dut eta çuequin compartitu.

    Behin bakarric aguercen çaicu Liçardiren obra batean: BIEZAZKIO.

    Hau da, gure classicoetan 0 aldiz, eguiatan.

    Baina euscaldunec, çorigaitzez, prest daude irenstecotz Euskaltzaindiac mahucatic atherataco ehunca eta ehunca IEZAZKIdun adizquiac, noiz eta, evidencia linguistico guztien gainetic, inventatuta baitaude. Denac dirade falsu eta gueçurrezco.
    Bejondeiela!

  • Pentsamendu Ilustratua: Idazlan hautatuak I
    D´Alembert, Diderot eta Priestley
    itz.: Haritz Monreal Zarraonaindia
    2004

    Baten batec ba al daduca goico liburua doc edo pdf formatoan?

    Milla esquer

    josulavin@gmail.com

  • https://www.dropbox.com/sh/c24op0y9dg220zq/AADeuNctg2G7heiZ35AfoQJMa?dl=0

    Goico lekuan plaçatu ditut descargatu ahal içan ditudan guciac. Batzuc ez daude escuragai. Pentsamenduaren Klasikoak direlacoei buruz ari naiz.

  • Justo Mokoroaren Ortik eta Emendik 92000 esapideco bilduman BEHIN ERE EZ da aguercen IEZAZKI artizqui pluralguilea.
    Nola DIEZAZKIEGUN, bat ipincearren, impracticablea den, euscaldunec DIEZAIEGUN singularra ere evitatu behar dute ecinbercez.
    Bizcaierazco valioquideac, ordea, egunero ençuten dirade:
    deiegun/deitsiegun = diezaiegun
    deieguzan/deitsieguzan = diezazkiegun
    Euskaltzaindiac atzera eguin behar du eta subjunctivo honen paradigmac revisatu.

  • Joseba Bideluze 2017-03-18 21:54

    Nire ustez, Josuk ongi egiten du proposamen berriak aurkezten eta gogoetak egiten. Gaurko euskara batua ez da betiko, aldakorra izanen da, eta euskara biziaren onerako. Ez bada aldatzen, ez bada hobetzen… seinale txarra gure mintzairarako. Euskara izan dadin Euskal Herriko mintzaira bizia!