Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye
Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye –
Yleyquec ta ylaye
ta yre erallea yldaye
‘Matar le has y matar te han, y a tu matador matarán’
Refranes y sentencias. 227
Hil eiquec ta hil haie ta hire erailea hil daie
Hil eguiquec eta hil haguie eta hire erhailea hil daguie.
Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye
Hil eguiquec eta hil haguite eta hire erhailea hil daguite
“hire” aguertu arren, daguite / daie / daye, hitanoric gabe.
Adeitsuqui
Jaungoikuaren aurrian apalik,
Euzko-lur-ganian zutunik eta
Bizkaiko areitz-azpijan
asabaen gomutaz,
nire aginbidia zintzoruen betetia,
Zin dagit.
Euzkadiko lenengo lendakariak
Jose Antonio Agirre Lekubek
1936. Urriak 7
Aupa, Josu. Beharbada “daye” hori ez da alokutiboa funtsean adizki subjuntibo bat delako (dagien, dezaten), baina amaierako -n galdurik futuro balioa hartu duena. Zer deritzozu?
Alabaina Gilen “hire erailea hil daie” esaldi horrek eite asko du “hire erailea hil die” orain eskuarki erabiltzen den forma alokutiboarekin ( hil dute)
adeitasunez
Hil eguiquec eta hil haguite eta hire erhailea hil daguite
Hil eguiquec eta hil haie eta hire erailea hil daie.
Gilen eta Beñat,
Duela 5 bat mende, hitanozko alokutiboac erabiltzea ez zen obligatorioa hikako formak erabiltzen zirenean:
Ni ethorri “naiz” eta hi ere ethorri haiz.
Ez zen derrigorrezkoa, bada, hor “nauk” erabiltzea.
DAIE beraz DAGIE besterik ez da.
Orainaldiko forma da, baina EGIN aditzaren kasuan etorkizuneko zentzua zedukan. DAIE horrek ez du eN galdu. Eta DIE/DITEK formarekin ere zerikusirik ez.
Egun DAGIE da EGITEN DU perifrastikoaren baliokidea. Lehendakariaren hitzetan bezala, “zin dagit” horrek “zin egiten dut” esannahia daduka. Bost mende atzeragoko esannahia “zin egingo dut” izan litzateke.
Emazteari, bizkaitar naturala, irakurri diot eta, itzulpena irakur niezon baino lehen, ulertu duela esan dit.
Adeitsuki
Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
Joan 15:5 Leiçarraga
ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
Etchehandik dakarrena hauxe da:
ni gabe ez baitezakezue deusik egin.
daidizue = egin dezakezue
Adizki edder honetan hassierako DAI hori DAGI besterik ez da.
DI horrek eguiten duke KE partikularen funtzionea.
daidizue = dagikezue
Berez, hala emaiten baitu, DI horrec EDIN aditza ekartzen digu bururat.
EGIN transitivoa, eta
EDIN aditz berbera dateke, baina intransitivoa denean.
dagienean = egiten / egingo duenean
dadinean = egiten / egingo denean
Bai dagi, bai dadi, biak dai- bilaka daitezke, batzuetan bat egiten dutelarik forma aldetik. Adibidez:
dagi + ke = dagike, daidi, daike
dadi + ke = daite, daiteke, daike
Adeitsuki
Ados diozunarekin, Josu. Eskerrik asko azalpenagatik. Orduan, egin trinkoaren esanahi indikatiboa (“zin dagit”) XX. mendeko berrikuntza da?
Gilen,
DAGIT = egiten dut
Orainaldiko esannahiarekin XX. mendeko gauza dateke, baiki:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=hitza&h1=dagit&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
Acteac 4:20 Leiçarraga
Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
2 Cor 13:8 Leiçarraga
DAIDIKEGU adieraztekotz aski da DAIDIGU esatea.
Hala ere, -DIKE- erabiltzen ahal dugu -DI- soilaren ordez.
daidigu = daidikegu = dagikegu = daikegu
= podemos hacer
Adeitsuki
Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.
Joan 16:21 Leiçarraga
ertzen = erditzen
erdi denean = erditu denean
iayo date = jaio date = jaio dateke
= haya nacido
Adeitsuki
Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.
Mattheo 5:36 Leiçarraga
daidik = daidikek = dagikek = daikek
= puedes hacer
Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec.
3 Joan 1:6 Leiçarraga
vngui = ongi
daidikek = daidik = dagikek = daikek
= puedes hacer
Verset honetan, hala ere, emaiten du itzulpena hau litzatequeela:
ongi egingo duzu
= harás bien
Hau da, DAIK hutsak adierazten zuena, hain zuzen ere.
daik + di = daidik
daidik + ke = daidikek
daik + ke = daikek
Adeitasunez
Leiçarraga eta Google
Bila ezazue Leiçarragaren edozein zati googlen. Adibidez:
bilobat churi ezpa beltz ecin daidic
eta ikusiko duzue hainbat lekutan agertzen zaizuela.
Leiçarraga beti izanen da immortala, euskaldunek berek euskaraz hitzegiteari utziko baliote ere.
Adeitsuki