Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye

Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye – 

Yleyquec ta ylaye

ta yre erallea yldaye

‘Matar le has y matar te han, y a tu matador matarán’
Refranes y sentencias. 227

Hil eiquec ta hil haie ta hire erailea hil daie

Hil eguiquec eta hil haguie eta hire erhailea hil daguie.

Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye

NAFFARRERA

12 pentsamendu “Yleyquec ta ylaye ta yre erallea yldaye”-ri buruz

  • Hil eguiquec eta hil haguite eta hire erhailea hil daguite

    “hire” aguertu arren, daguite / daie / daye, hitanoric gabe.

    Adeitsuqui

  • Jaungoikuaren aurrian apalik,
    Euzko-lur-ganian zutunik eta
    Bizkaiko areitz-azpijan
    asabaen gomutaz,
    nire aginbidia zintzoruen betetia,
    Zin dagit.

    Euzkadiko lenengo lendakariak
    Jose Antonio Agirre Lekubek
    1936. Urriak 7

  • Aupa, Josu. Beharbada “daye” hori ez da alokutiboa funtsean adizki subjuntibo bat delako (dagien, dezaten), baina amaierako -n galdurik futuro balioa hartu duena. Zer deritzozu?

  • Benat Castorene 2022-05-29 15:00

    Alabaina Gilen “hire erailea hil daie” esaldi horrek eite asko du “hire erailea hil die” orain eskuarki erabiltzen den forma alokutiboarekin ( hil dute)
    adeitasunez

  • Hil eguiquec eta hil haguite eta hire erhailea hil daguite
    Hil eguiquec eta hil haie eta hire erailea hil daie.

    Gilen eta Beñat,
    Duela 5 bat mende, hitanozko alokutiboac erabiltzea ez zen obligatorioa hikako formak erabiltzen zirenean:
    Ni ethorri “naiz” eta hi ere ethorri haiz.
    Ez zen derrigorrezkoa, bada, hor “nauk” erabiltzea.
    DAIE beraz DAGIE besterik ez da.
    Orainaldiko forma da, baina EGIN aditzaren kasuan etorkizuneko zentzua zedukan. DAIE horrek ez du eN galdu. Eta DIE/DITEK formarekin ere zerikusirik ez.
    Egun DAGIE da EGITEN DU perifrastikoaren baliokidea. Lehendakariaren hitzetan bezala, “zin dagit” horrek “zin egiten dut” esannahia daduka. Bost mende atzeragoko esannahia “zin egingo dut” izan litzateke.
    Emazteari, bizkaitar naturala, irakurri diot eta, itzulpena irakur niezon baino lehen, ulertu duela esan dit.
    Adeitsuki

  • Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
    Joan 15:5 Leiçarraga

    ecen ni gabe deus ecin daidiçue.

    Etchehandik dakarrena hauxe da:

    ni gabe ez baitezakezue deusik egin.

    daidizue = egin dezakezue

    Adizki edder honetan hassierako DAI hori DAGI besterik ez da.
    DI horrek eguiten duke KE partikularen funtzionea.

    daidizue = dagikezue

    Berez, hala emaiten baitu, DI horrec EDIN aditza ekartzen digu bururat.

    EGIN transitivoa, eta
    EDIN aditz berbera dateke, baina intransitivoa denean.

    dagienean = egiten / egingo duenean
    dadinean = egiten / egingo denean

    Bai dagi, bai dadi, biak dai- bilaka daitezke, batzuetan bat egiten dutelarik forma aldetik. Adibidez:

    dagi + ke = dagike, daidi, daike
    dadi + ke = daite, daiteke, daike

    Adeitsuki

  • Ados diozunarekin, Josu. Eskerrik asko azalpenagatik. Orduan, egin trinkoaren esanahi indikatiboa (“zin dagit”) XX. mendeko berrikuntza da?

  • Ecen segur, ecin daidiquegu ençun eta ikussi ditugun gauçác erran eztitzagun.
    Acteac 4:20 Leiçarraga

    Ecen deus ecin daidiquegu eguiaren contra, baina eguiaren alde.
    2 Cor 13:8 Leiçarraga

    DAIDIKEGU adieraztekotz aski da DAIDIGU esatea.
    Hala ere, -DIKE- erabiltzen ahal dugu -DI- soilaren ordez.

    daidigu = daidikegu = dagikegu = daikegu
    = podemos hacer

    Adeitsuki

  • Emazteac, ertzen denean dolore du, ceren haren ordua ethorri baita: baina erdi denean haourtcho batez, guehiagoric ezta doloreaz orhoit, bozcarioz ceren guiçombat mundura iayo daten.
    Joan 16:21 Leiçarraga

    ertzen = erditzen
    erdi denean = erditu denean

    iayo date = jaio date = jaio dateke
    = haya nacido

    Adeitsuki

  • Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.
    Mattheo 5:36 Leiçarraga

    daidik = daidikek = dagikek = daikek
    = puedes hacer

    Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec.
    3 Joan 1:6 Leiçarraga

    vngui = ongi
    daidikek = daidik = dagikek = daikek
    = puedes hacer
    Verset honetan, hala ere, emaiten du itzulpena hau litzatequeela:
    ongi egingo duzu
    = harás bien
    Hau da, DAIK hutsak adierazten zuena, hain zuzen ere.

    daik + di = daidik
    daidik + ke = daidikek
    daik + ke = daikek

    Adeitasunez

  • Leiçarraga eta Google

    Bila ezazue Leiçarragaren edozein zati googlen. Adibidez:

    bilobat churi ezpa beltz ecin daidic

    eta ikusiko duzue hainbat lekutan agertzen zaizuela.

    Leiçarraga beti izanen da immortala, euskaldunek berek euskaraz hitzegiteari utziko baliote ere.

    Adeitsuki