Supplitu
Supplitu –
Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.
Philippoarrei 4:19 Leiçarraga
But my God shall supply all your need according to his riches in glory by Christ Jesus.
Philippians 4:19 King James Version
Orotariko Euskal Hiztegia:
suplitu.
1. (sü- Gèze).
Cubrir (una necesidad, una falta), suplir. “Suppléer” Gèze.
Ezen ni falta ninzena suplitu ukhan dute Mazedoniarik ethorri izan ziraden anaiék. Lç 2 Cor 11, 9 (He probeditu, TB husbethe, Dv estali, Ol, Ker bete). Zuen abundanziák supli beza haién peitutasuna. Ib. 8,13. [Obra] aietan supli ditezen [sic] guri falta zaiguna. Ber Trat 19r. [Konfesore] onek bere galdetzeko moduaz supliduko dio asko konzientziako examina. OA 134. Nik ments dütüdanen ororen süplitzeko ükhezü huntarzüna. Mst III 10, 4. Supli beza zure odol preziosoak nere disposizioneari falta zaiona. (B, s. XVIII). BOEans 256. Mortifikátu gústoa ta suplitu nezesidádea. LE Prog 124. Supli itzazü ene doloriaren eskaztarzüna[k]. UskLiB 101.
2. Sustituir (con).
Enthelegiaren adiniala heltü direnek batheyia süplitzen ahal dieia zerbaitez? CatS 69.
Supplitu
Ahosquera bi, bederen, eduqui du aditz honec:
/suplitu/ eta /süplitü/
Biac çucenac dirade naffarreran.
Anglesezco SUPLY horreçaz gain, francesezco SUPLÉER eta gaztelaniazco SUPLIR aditzec natura carta emaiten draucate hitz international honi euscaraz ere erabilia içan ahal dadinçat.
Adeitsuqui
Elcanoco Liçarragac ascotan erabili çuen:
https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=suplitu&d2=1&m2=lema&h2=&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0
Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén
PHILIPPOARREI 4:10 BHNT
“Zenuten” erraiteco bi aldaera:
cenduten eta cinduten verset berean!
Marcel Etchehandiren itzulpenean:
Kristorena naizenak bozkario handia ukan dut, nereganako duzuen gogo ona berriz erakutsi baituzue; bazinuten lehendanik ere, bainan agertzeko paradarik ez.
“zinuten” ikusten dugu. Berce aldaera bat, aleguia:
ÇUEC HURA:
cenduten = zenuten
cinduten = zinuten
Erran gabe doa, DU dutenac direla çaharrenac, nondic baitathoz DU ez duten berce biac
Objectua plurala içanez guero:
ÇUEC HAIEC (objectua)
cendituzten = zentuzten = zenituzten
cindituzten = zintuzten = zinituzten
Erka hauequin
ÇU (objectua) HAIEC
cendituzten = zentuzten
cindituzten = zintuzten
ÇU (objectua) HARC
cendituen = zentuen
cindituen = zintuen
eta hauequin
ÇUEC (objectua) HAIEC
cendituzteten = zentuzteten
cindituzteten = zintuzteten
Adeitsuqui
Ene Ama Zenari
Fernando Aire, Xalbador
https://youtu.be/bZAnpTuT4Lw
Ama, nola zure belaunetan
Nindadukazun denboran
Utz nezazu zure bularrean
Burua pausa dezadan;
Ene bihotzak zer sendi duen
Nahi baiterautzut erran,
Zure ezpain sakratuetarik
Ikasi nuen mintzairan.
Akademiak: nindukazun
Bizkaieraz: neunkazun
Forma labur hau hemendic dathor:
NINDADUkazun
= NENdukazun ( = nindukazun)
= *nenukazun (erabili gabea)
= neunkazun
Adeitsuki
Nic ez daquit baten batec nindukazun edo neunkazun erabilcen duen eguiatan.
Niretzat erraz activa litequeen bakarra nindadukazun da. Forma ossoa, aleguia.
nin da du ka zun
Xalbadorren stylorat
Eta nindadukazun edota nindaukazun esaten lekienak erraz honelakoak ere erabiltzen ahal lituzke iraganaldiko NI ZUK hauek guztiak.
ninduzun
nindakarzun
nindaramazun
nindaroazun
nindezakezun
nindarabilzun
nindakusazun
nindagizun
nindazaguzun
nindantzuzun
nindarakutsazun
ninderaukozun
nindiozun
nindeutsozun
…
Adeitsuki
Euskal literatura II / Azterbideak – Mikel Zarate
https://www.armiarma.eus/zarate/azt207.htm
Herritik jasoriko ipuin bat dugu hau. Hain zuzen ere, Nafarroako Aezkoan entzun zuen Resurrección Maria de Azkuek, Iriberriko Maximino Iziz-en ahotik. Hara nola:
EZKONTZE BATEN AUSTEA
Bi Oroz-Betelutar, zenbait urtetan ezkonduik zaudenak, elkarrekin ezin biziz, artsalde apal batez, ilun, nabarrean, beren apez yaunarengana fan zire, gau erranez:
– Jauna, zuk elizaz ezkondu gindituzun bezala, gure ezkontza laxatu ta autsi daukezula xakin dugu. Gau egia balin bada, elkarrengandik lekutu ta berez bizi nai ginduke.
– ¿Ezalduzie bakerik elkarren artean?
– ¿Bakea? Infernuan bezalatsukoa dugu.
Apezak irria ezpainetan zuela,
– Bai, ene maiteak -erran zakote-; orain infernuan bezala bizitzekoz ta zauren samurtasun ta asarrekin infernua geroko irabaztekoz obe duzue ezkontza len baino len autsi. Etorri zitezte biar mesara, ezkontza-goizean bezala ta eliza-atarian egon. Nik bear direnak einen ditut.
Biramun-goizean, meza-ezkilak xo zuenean, ezkondu gaiek beren alde-aixkidekin eliza-atarira bildu zire. Apeza, tresna ederrak xantzirik, eliz-mutila gurutzearekin altzinean zuela, agertu zen baita, bi ezkonduak bere ondoan belaunikarazirik, asi ere egin ze marmarozka liburutik latinez leitzen zuelakoan ta berealaxe gizonari buruan eman zako isipuaz kaska… geroxeago emazteari bertze bat. Kaskak azkar ta usutzen asi zirenean, nigarrez senar-emazteak galde egin zute:
– ¿Gure ezkontzaren laxatzeko otoitz goiek anitz iraunen al dute?
– Nik au baizik eztakit bertzerik: bietatik bat ilartio ezkontzak iraunen duela.
– Goazen bada etxera ta ezkondu ginenean itz eman bezala, bakean ta luzaro bizi giten -erran zako emazteari senarrak.
– Gori einez kenduko duzue orai ta geroko infernua.
Au erran ta apeza eleizara mezaren erratera sartu ze.
(R. M.ª de Azkue, Euskalerriaren yakintza (Literatura popular del País Vasco), 2. tomoa, 1942, 401 orr.).
gindituzun ikusten dugu aurrekoan:
gindituzun = gintuzun
To be continued
GINDITUZUN = GINTUZUN
GU ZUK motako honen arabera, gaineratiko aditzak eraikitzen dira.
gindituzun (= gintuzun)
Bizkaieraz: ginduzuzan
gindaduzkazun (= gindauzkazun)
Artxi-batuan: ginduzkazun
gindakartzazun
gindaramatzazun
gindaroatzazun = gindaroazuzan
ginditzakezun
gindarabiltzazun
gindakusquizun
gindagitzazun
gindazaguzkizun
gindantzuzkizun
gindarakuskizun
ginderauzkiozun
gindizkiozun = ginditiozun
Artxi-batuan: gintiozun
gindeutsozuzan
…
Adeitsuki