Ikus-entzunezko Lege berria: hizkuntza guztien berdintasuna bermatzen ez duten urrats eskasak

Ikus-entzunezko Lege berria: hizkuntza guztien berdintasuna bermatzen ez duten urrats eskasak –

Ikus-entzunezko Lege berria: hizkuntza guztien berdintasuna bermatzen ez duten urrats eskasak

Hizkuntzen aldeko eragileek gogorarazi dutenez, bai lege-aurreproiektuari alegazioak egiteko prozesuan, bai Proiektuaren eztabaidan, proposamenak aurkeztu zizkieten Ministerioari eta alderdiei lege berriak hizkuntza-aniztasuna oinarrizko printzipio gisa onar zezan, hizkuntza guztietarako gutxieneko edukiak eta ehunekoak berdinduz bikoizketetan, azpitituluetan eta audiodeskribapenetan, bai eta online bidezko kanal eta plataformetako zein eskaerapeko plataformetako ikus-entzunezko ekoizpenen finantzaketa aurreratuan ere.

Hizkuntza guztietarako gutxienekoak plataformen katalogo-kuotetan, TVEko emankizunetan eta finantzaketa aurreratuan sartzeko erakundeek egindako presio politikoa eta soziala erabakigarria izan bada ere, txertatutako aldaketak erabat eskasak eta testimonialak dira, osotasunaren % 0,35 eta % 2,55 artean kokatzen baitira.

Hizkuntza-aniztasuna bermatzeko asmoz ezarriko diren kuotak testimonialak dira. Gainera, legeak haien eragina murrizten du, Netflix, HBO, Prime edo Disney bezalako nazioarteko plataformak erregulaziotik kanpo uztean, ezarritakoa autoerregulatzera mugatuko baitira.

Azpitituluei, audiodeskribapenei eta interfazeei dagokienez, osoko bilkurara joango den lege- proposamenak ez du aurreikusten erabiltzaileei hizkuntza hautatzeko aukera emateko derrigortasunik, eta horrek, praktikan, galaraziko du gaztelania ez den beste edozein hizkuntza erabiltzea filmen eta serieen jatorrizko bertsio azpitituludunak ikustea.

Bikoiztutako ikus-entzunezko lanei dagokienez, katalogoaren barruan geolokalizazio-irizpideari lehentasuna ematen zaion arren, ez dira hizkuntza guztien gutxieneko presentziak ezartzen. Aldiz, gaztelania ez den beste hizkuntza batzuetako edukiak gehitu beharko liratekeela adieraztera mugatzen da.

Kongresuko osoko bilkurara joango den proposamena ekoizle independenteekin oldarkorra da, orain arte gaztelania ez den beste hizkuntza batzuetan eskuragarri egon den gutxieneko eskaintza bermatzen zuen sektorearekin.

Orain arte, ikus-entzunezko legeria orokorrak gaztelaniarako baino ez ditu ezarri nahitaezko gutxieneko edukiak eta finantzazioa, eta edukirik gabeko erretorikatik kanpo, ez die inolako aipamenik edo aitorpenik egin Espainiako Estatuan dauden beste hizkuntzei. Hori dela eta, haurrei, gazteei eta, oro har, ikusleei galarazi die beren hizkuntzan gozatzea telebista-saioen, telesailen eta filmen eskaintza zabala.

Gure hizkuntzen bazterkeria-egoera nabarmenena den eremuetako batean jardun beharra dugu. Herritarrek oro har, eta gazteek eta haurrek bereziki, gehien erabiltzen duten aisialdi- eskaintzetako bat den eremuan, alegia. Bi elementu horiek bat egiten dute edozein herrirentzat estrategikoa den sektore batean, ikus-entzunezkoetan, gaitasun handia baitu gure herrialdeetako hizkuntzaren, kulturaren eta ekonomiaren garapenean laguntzeko.

Hizkuntzen aldeko eragileek Espainiako gobernuari eta babesten duten alderdiei eskatzen diete hizkuntza guztiak baldintza berdinetan onartzeko immobilismoa eta errezeloak alde batera utz ditzatela, eta norabide horretan lanean jarraituko dutela adierazi dute. Azkenik, maiatzaren 26an Kongresuko osoko bilkuran izango direla ere iragarri dute, eta 10:30ean kontzentrazioa egingo dute atarian.

Ikus-entzunezko Lege berria: hizkuntza guztien berdintasuna bermatzen ez duten urrats eskasak

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.