Requesta
Requesta –
requesta hitz internationala euscal hitza içan da.
Leiçarragac 19 aldiz erabili çuen.
Erabili çuen eta erabilcen du, ceren Leiçarraga eta bere obrac immortalac eta eternalac içanen baitira bethi ere.
requesta hitz internationala batueraz ere aguercen çaicu, amiñi bat camouflatua, arrakasta janciaren pean. Hona hemen Euskaltzaindiac cer dioscun verba honi buruz:
errekesta
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, errekesta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arrakasta].
Dakussagun hitz ejer hau anglesez, francesez eta espainolez:
en: request
fr: requête
es: recuesta
Imagina edo pensa gueneçaque arrakasta hitzac adiera internationala (escaera, sollicitude, petitione, demanda) conservatua duela. Ez da hola. Arrakasta success/succès/éxito da.
Minçatuco gara!
Requesta
Requestaren familiaquideac:
requiritu = requeritu Lç
requirimentu = requirimendu = requerimendu Lç
requirente = requirent
requesta
requestatu
requisitione
requisitionario
requisitionatu
requisitorio
requisitoria
requisito
prerrequisito = prerequisito
prerequisito
correquisito = corequisito
corequisito
…
Batueraz:
Rekesta, errekesta eta arrakastarekin (eta halaber berauen esanahiekin) Orotarikoak eta Euskaltzaindiak batiburrillo bat egin dute.
Espero dut Naberanen batek ez duela azaldu nahi izango requesta datorrenik arrakastatik! Oxala!
Requesta /rekesta/ eta arracasta /arrakasta/ ez dira ber gauça. Ez dira ber conceptuac.
Arrakasta forma erabilcea biotaric bat(iburrilloa) eguitecotz batueraren gutigorabeherismo eta transformismoaren ondorio çucena da.
REKESTA ezin diat REKONOÇITU ahal.
ARRAKASTA bai: arre-an-gara-tz-era “garrantzizko (ARRE-AN) garaiera (GARA-TZ-ERA)
Bakoitzak juzka beza REKESTA eta ARRAKASTA hitzek zerikusirik duten.
Ondo izan.
“ZER ERREKEITZEN ZAIZU”
Pablo Castellanok EGINeko zutabean erlatatzen zuenez, formula magiko horixe zen, zehazki, norbaiti alien bat agertzen baldin bazitzaion: “zer errekeitzen zaizu”
Josu, formula magikoei ere begirunerik ez?
REKESTA
Eta zergatik ez duzu jarri RECESTA? edo REQUESTA?
REQUESTA, CÓMO CUESTA!
Gabon izan
Ez dut uste seculan erabili denic “zer errekeitzen zaizu” euscaldunen artean. Zaizu?
Ez, ez dut uste.
Requesta (escaera) handia daducan gauça bat “arrakastatsua” da. Hau da, requestatsua.
/rekesta/ edo /rekuesta/ da ahoscatzen.
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=126239
Batueran galaraci dute, nahita, hitz honen benetaco errannahia. Trampa!
Lotsagarria!
Ez nauk gogoratzen “errekaitzen zaizu” ala “errekeitzen HAIK” idatzi zuen Castellanok.Zeren Jinkoari eta “pamiliarrei” HIKA egiten zitzaien.
Dakidana da Castellano txit aditua zela euskal esaundetan. Aita Onaindia, Orozkoko Etxebarria eta Anuntzi kontsultatu beharko genituzke ea “ERREKEITU” hori ageri den.
Bestalde, zuk ondo diozunez, “requeitu” edo “errekeitu” ESKAERA esan nahi du; aldiz, ARRAKASTA beste gauza bat da: GARAITZA edo GARAIPENA
Ez daukate zerikusirik
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=126239
Ikus nondic heldu den arrakasta.
Naffarreraz requesta eta arracasta biac onharcen ditugu, cein bere errannahiaz.
errekeitu requeritu berceric ez da.
Gaurco familia:
reservatu Lç
reserva
reservu = reserva
reservable = reservagarri
reservista
reservismo
reservatione Lç
reservoir
…
parkatu, HAIK barik ZAIK
Ados, REQUEITU eta ERREKEITU gauza bera dituk: “eskaera” nahiz “eskaintza”
Zergatik ez erabili orduan “errekeitu” magikoa? Latin- ingelesen antzeko´-pareçidoari amore ematearren? Betiko betierekoa!
Bestetik, “ZER OPHREZITZEN ZAIK” ere erabili omen izan da “pamiliarrekin” tratatzeko.
PAMILIARRAK = Etxeko senide defuntuak (Anuntzi Arana: “Orozkoko Esaundak”)
ophrezitzen ez da nehoiz erabili nehon ere. PH hor?
Naffarreran requeritu da forma egoqui eta çucen bakarra.
Oraingo batueraz? Hori ez dagoquigu guri. Eguin deçatela nahi dutena orain arte beçala.
Leiçarragac fincatu çuen gure hizcunça national bakarra: naffarrera.
Elhuyar:
errekeritu, errekeri, errekeritzen
1 du ad. (Zuz.) requerir
2 du ad. (Ipar.) requerir, pedir, demandar; suplicar, rogar
errekeritzen zaitut eman diezadazun: te suplico que me des
Oharra:
Ez dut uste, ez eta sinhesten ere, Ipharraldeco guciec /errekeritu/ ahoscatzen dutenic. Ez al dago /rekeritu/ ahoscatzen duenic? Bat ere ez.
Naffarreran ahosquera biac dira çucenac.
Euskaltzaindiaren Hizteguian lehenengo adiera baicic ez:
errekeritu, errekeri, errekeritzen
1 du ad. Zuz. Jurisdikzio organo batek norbaiti zerbait egin dezala eskatu edo zerbait egin behar duela jakinarazi. Epaileak zordunari zorra ordain dezala errekerituko dio.
2 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Errekerimendu bat jasotzen edo hartzen duena. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetearen barruan erantzuten ez badu errekerituak, ezetsitzat joko da errekerimendua.
Leiçarragaren bi hitz:
resistentia 1
resistitu 34 aldiz
resistitu
resistente = resistent
resistentequi = resistentqui
resistentia = resistencia
resistible
resistiblequi
resistibilitate
irresistible
irresistiblequi
irresistibilitate
resistivo
resistivoqui
resistivitate
resistore
…
Aditz erro berbera (-SIST-) duten berce aditz batzuc:
assistitu
consistitu
desistitu
existitu
insistItu
persistitu
resistitu
subsistitu
…
REQUERIMIENTO oso ezaguna diagu Francoren denborakoek, eta “errekerimendua” deitzen genion, guk inozo halakoak.
Bestalde (eta ene ustez betiere) ARRAKASTA (éxito) hitzak ez zeukak zerikusirik beste horien esangurarekin. Aski ebidentea duk.
Orduan zer “margotzen” dute (dixit Iturriotz) Orotarikoan ageri diren “arrakasta” gutxiek? Nire ustez, ERREKESTA/ARRAKASTA asimilazio-araua gertatzen duk, hots, fonetika asimilzioa A hotsaren alde, euskaldunontzat errazago baita A hotsaz hastea (Hiztegiak lekuko)
Beraz, OROTARIKOAK bestelakoa dion arren, sarrera hori (arrakasta) ez zegok bere lekuan.
OROTARIKOAk, hik ere barruntatu duanez zenbait aberia serio dauka, bai karrozerian baita motorean bertan ere.
Aberia larriena_(-A itsatsia ez errespetatzea) uste oker bategatik sortu duk: ustezko “-A artikulu aizunaren uste usteletik.
Horren ondorioz dator egungo hiztegiek gaizki ibiltzea hitzen kategoria ematerakoan.
Bestela, OROTARIKOA kriston monumentua dut. Ez da halako aberastasunik gure inguruko hizkuntzetan.
-A hori beti-beti duk DESINENTZIA: zehazki, ARA (lurraldea), ARIA (espeziea), ERIA (multzoa, taldea) eta ERA (modua) atzizkien hondarkia.
Ustezko “-A artikulu” fantasma horrexegatik lurperatu zitean Iruña-Veleia.
*sono = soinu
son = sona
sonatsu
sonetto
sonettero
sonettatu
dissono
sonometro
undisono
altisono
multisono
unisono
horrisono
Leiçarragaren laur hitz:
soinu
soinulari
resonatu
consonant
sonatu
sonalia
sonaja?
sonajero?
sonailu
sonalio
sonante = sonant
altisonante = altisonant
malsonante = malsonant
sonatore
sonata
sonatina
assonatu
assonante = assonant
assonantia = assonancia
consonatu
consonante = consonant
inconsonante = inconsonant semiconsonante = semiconsonant
dissonatu
dissonante = dissonant
dissonantia = dissonancia
resonatu
resonante = resonant
resonantia = resonancia
resonatore
…
sano
sana
sanotu
sanotassun
sanoqueria
sanoqui
sano eta salvo = sano eta salvu
sano eta salvu
sana eta salva
sanicula
sanitate
sanitario
sanatu
sanable
insanable
insanabilitate
sanativo
sanatorio
insano
insana
insanitate
malsano
…
SONO
DISONATU
RESONATU
(no entiendo tio)
SOINU hitzaren “i” hotsak informazio garrantzitsu bat ematen dik: -INO txikigarria (*so-ino-u(ne). Ezin utzi bazterrera, hizkuntza arrotzen karietara.
Ez dakit Naberan egiaz mintzo zaren ala psycho-magia praktikatzen duzun ZUZEUko irakurtzaileekin..
Iberieraren deszifratzaile Houdini horrek..:-)
1
specie
species = specie
in specie
biospecie
ichnospecie
infraspecie
nothospecie
oospecie
paraspecie
subspecie
speciesismo
speciesista
special
specialqui
specialista
specialitate
specialisatu = specializatu
specialisatione = specializatione
specimen
specifico
specificoqui
specificitate
specioso
speciositate
specificatu
specificatione
speciatu
speciatione
…
2
specie = specia
speciero
specieria
speciatu
Lasai, Peru Gabiriko,
Ez duk psycho-magia, baizik hizkuntza zientzia besterik ez.
Dokumentazioarekin argudiatu ahal izateko, bederen, bi liburu hauek gomendatzen dizkiat:
Noski,
“EUSKERA DANTZARA! El ibérico según el euskera”,
Txileko Valparaiso Unibertstatean ere ezagutzen ditek, Houdini jauna, nahiz eta ez Donostian.
Eta Carma G. Huartas mallorkarraren “NU VENIM DINS LATINÁ”
Hizcunça romanicoac ez dathoz latinera classicotic. Evidenta. Haiec dathoz, in principio, lingua romana rusticatic.
Ez dugu pensatuco, bada, romatar legionarioec hitzeguiten çutenic latino classicoan, ezta? Declinatione guztiequin eta hola!
Latinera classicoa artificio bat içan cen, grecqueratic calcatua.
Anglesa ere ez. Anglesa ere ez dathor latinotic.
Baina egun, haur da, gaur egun, anglesac eta hizcunça romanicoec lexico amancommun bat daducate ceina baitathor latinera eta grecquera classicoetaric principalqui. Elementu communac cein identificatzen baitira interlingua deitzen denarequin.
Millaca hitz eta hitz familia dirade, ceinac heldu baitzaizquigu idatzizco textuetaric.
Contutan har ecen idatzizco hizcuncetan ere minçatzen ahal garela.
Bon, laburbilduz, Naberan jauna guztiz oker dago eta dabil, bere vorondate onagatic ere. Herri hizquera eta cultura hizquera nahasten ditu. Ez daqui berheizten. Ez daqui. Eta ez du behin ere jaquinen ez ikassiren.
Catalan: dissonar
English: dissonate
French: dissoner
Italian: dissonare
Portuguese: dissonar
Spanish: disonar
Naberanec dio: “no entiendo tio’, dissonatu-ri buruz!
Ez duçu ulercen?
Ikassi eguiçu, bada!
80 urthetan ez duçu ikassi?
Bada garaia, guero!
Eta S bikoitzarena ez da Leiçarragaren gracia bat!
dissonar, dissonant edo dissonancia (disonar, disonante edo disonancia) nire gurhassoec ez dute seculan erabili. Cenduac dira biac. Ulertu ere ez.
Cantabrian jaioricoac içan arren, monolingueac.
Hau ez da ahoz aho iritsitaco hitz familia bat. Ez hemen, ez nehon ere ez.
Hau cultura hitza da. Idatzizcoa. Liburuetacoa.
Eta honelacoac hamar millaca gure mundu honetan.
Josu, ia 80 urthe diat eta, horrexegatik ez nauk inozo (haginak berdinduta dizkiat).
1) lexico amancommun bat partekatzen diagu, “latinera eta grekera classikotik datorrena” , diok hik.
Zuztarreko errorea, hirea.
Azter ezak greko eta latineria idatzia: gehien gehiena zera duk: JOAN-ETORRIKO MAILEGUA.
Hots, euskal/iberierak hara eraman (-12.000~) eta oraintsu buelta etorri zaiguna. Beraz, erromantzea okerki deritzana ez zuan izan latina, baizik iberiera berantiarra.
“Nu venim dins latinä” (Carme G. Huertas)
2) Cultura hizkuntza # herri-hizkuntza.
Noski petroski.
Baina horrek ez du esan nahi herri hizkuntzatik eta beronen Kulturatik eta pentsaeratik lar den beste bereiztu behar ditugunik hizkuntza arrotzen karietara
specializatione hitzac bi mende baino gutiago daducaque. Nondic içanen da joan-ethorrico hitza?
specializatu-c laur mende!
SPEZIEA hitza
*es-boa-iza-era–>es-ba-zi-era—>ES-PEZI-E-A duk nire erroeriaren arabera.
Izatez, txiste erraza duk: “nire erokeria espeziea”.
Baina txiste erraza gainditu eta maila çientifico pixkat baduk, azalduko diat zehazki etimologia hau.
Zin dagit matematikoki funtzionatzen duela orain arte egin dudan Etimologia Hiztegian (A-B-E letretan eta beste letra guztien zirriborroan). Laster ateratzea espero diat A-B zerrenda. Hiztegi osoaren 4´5 partea.
Beraz, SPECIE erro aspaldikoa eta berorren eratorri guztiak oraintsu bueltan etorriak dituk hizkera classicoen eskutik.
“Eta horrela bazan edo ez bazan,
sar dadila kalabazan,
eta ager dadila
Derioko plazan”
Kontua da itzuli bazirela noizbait joanak behar direla ere bai. Eta kontua da: noiz, nola eta zergatik? Are gehiago, zergatik hartuko zituzten arrotz batzuen hitzak arioek? Zein onura ikusi zizkieten? Zein beste elkartrukatze egon zen orduan? Bortxaz irakatsi genizkien, agian? Edo erromantze interkultural baten bidez? Arioak joan etorriko Atapuerkako biztanleak ote dira baita ere?
separatu
separable = separagarri
inseparable = separaecin
ecin separatuzco = separaecin
inseparabilitate = separaecintassun
separatione
separativo
separatore = separatzaile
separatismo
separatista
…
Enekorix, Asterix eta Obelix
Arioak duela 4000 urte inguru etorri ziren (inbaditu gintuzten, erran nahi baita). Latineria, orain dela 2.500 urte inguru sortu zen hamaika loretatik. Horiek ezer gutxi hartu zuten euskal/iberieratik.
Euskal/iberieraren globalizazioa, berriz, duela 12.000 urte gertatu zen madaleineko taldeak Europa erdi.despopulatuan zehar barreiatu zirenean. Zergatik 12.000 urte inguru? Mila urte lehenago oraindik glaziazioa zegoelako, eta mila urte ostean glaziarea urtu eta uholdeak lurralde zabal asko inundatu zuelako (“Dilubio unibertsala”).
Beraz, euskeraren globalizazioa duela 12.000 urte gertatu zen. Orduan Mediterranioko jende guztiak jaso zuen gure hizkuntza bisilabikoa (akitaniera zaharra): hazi, bizi, hasi, boro/buru, behe, izan, izen, sein… eta halako hainbat erro.
Euskera/iberiera “lingua franca” bihurtu zen, gaur egun ingelera den antzera.
Zeintzu populuk jaso zuen gure hizkuntza zaharra?: Glaziarerik ez zegoen lurraldetakoek; Alemania zati batek, Italia eta Suiza, Korsika, Sardinia, Grezia, Kreta eta Ejeoko uharteak denak, Georgia eta Sumeria. Mendebalderantz, Eskozia eta abar.
Krutwig jaunak iradoki zuenez “GARALDEA” liburuan, euskal geruza bat geratu zen Europa osoan.
Baina orain gehien interesatzen zaiguna, JONIOAK dira.
Hango toponimia euskeratik interpretatzen da erraz asko, gainerako Garaldekoa bezala.
Dorioak (indoeuroparrak) duela 4 edo 5 mila urte sartu ziren. Abeltzantzatik bizi zen jende trashumante hura joniarrak baino askoz inkultuagoa zenez, greko jonieratik jaso zuen kultura eta hizkuntza. Beraz, euskeratik.
Orduan, normala da egungo grekoan JOAN-ETORRIKO MAILEGU mordo bat aurkitzea, grekoa (eta latina hainbatean) aztertuz gero.
Adibidez,
AITIA grekoak (justizia) AUZIA euskera hartzen du oinarritzat.
LOGOS grekoak (arrazoia) ELEGOA euskera (ele-goe-era),
eta horrela erro eta berba-errosario luze bat dago euskera geruza zaharrekoa, oraintsu iritsi zaizkigun grekozko nahiz latinezko hitzetan.
Josu, zuk aipatzen duzun glaziazio-ondorengo euskararen espantsioaren teoria egia balitz ere, ez leduke inongo erlaziorik zure etimologiek izan lezaketen sinesgarritasunarekin.
Espeziea-ri buruz diozuna berebiziko puzzlekeria da. Nire amonak zioen bezala, ze errosario da hori??!!
Bide batez, irudikeria mintzagai dugunez, galdera Josu Lavini (galdera serioa hau). Zer deritzozu kantxa erditik sartu berri dudan hiruko horri buruz? Leduke. Erabiliko al zenuke? Zentzurik ba al du aditz trinko moduan?
“AITIA grekoak (justizia) AUZIA euskera hartzen du oinarritzat.”
AITIA grecoz ez da “justicia”, “causa” baicic.
IA bucaera philosophIA moduco substantivoetan aguercen çaicun berbera da.
AUCIA dagoela AITIAren oinharrian? Improbablea iruditzen çait. Haguitz improbablea.
Julen,
LEDUQUEc emaiten du LEUQUE bizcaierazcoa. EDUN aditza da:
dadu ceduen ledu
daduque ceduqueen leduque
Normalean D hori ez da ikusten ez ençuten:
dau ceuen leu
dauque ceuqueen leuque
Polita da çuc erabilitaco forma berreraiqui hori.
spongia
Leiçarragac erabilitaco hitza dugu.
Ahosquera: /spongia/, /sponja/ edo /esponja/.
en: sponge
es: esponja
fr: éponge
Batueraz: esponja, belaki, harroki
spongite = spongita
spongioso = spongios /sponjos/
spongiositate /sponjositate
spongiatu /sponjatu/
spongiforme
…
Eskerrik asko, Josu!
Placer handiz, Julen!
Naberan, ez dut iruzkin hau idazteko beharrezkoa dudan baino denbora gehiagorik galduko zurekin. Ostean, nire osasunaren alde, ez zaitut gehiago irakurriko ez arraposturik egingo.
Zuretzat, Mediterraneoko jende guztiak jaso zuen hemengo garaiko hizkuntza. Joniarrak sekulako ignoranteak zirenez hizkuntza bisilabiko eta oso oinarrizko bat hartu behar izan zuten, haien hitzekin ez baitziren zakila aurkitzeko gai ere ez, baina ostean hona etorri eta sarraskitu gintuzten. Venga, hombre! Zure teoriek ez daukate ez zentzu teorikorik hizkuntzen mailegutzari dagokionean, ez zentzu arkeologikorik, ez zentzu historikorik, ez ezer. Populazioaren froga genetikoak non dira? Non dira froga arkeologikoak? Presentismo baldar baten bidez lantzen dituzu zure puzlekeri guztiak, ahoa betetzen duzu metodoaz hitzegiten metodo hori zuzena ez izateaz gain zientziaren aurkako atentatua denean. Zurea esoterismoa besterik ez da. Segi Euskal Atlantidaren (dilubio unibertsalak urperatua) bila, azkenean aurkituko duzu, eroetxean bada ere. Aio!
Laket zaidak grekoaz (eta euskaraz) solastatzea zuekin.
Julen, pazientzia pixkat. Aurki izango diak “kotoiaren froga” “nire” erroei buruz (45~ monosilabiko eta 120~ bisilabadun), hiztegi osoan barna nola portatzen diren ikusita.
Josuk dio “haguitz inprobablea” dela AITIA grekoak AUZIA euskera oinharritzat hartzea.
“Haguitz inprobablea” esatea ezer ez esatea duk “forogaçioen” mailan. Frogak oso ebidenteak izan behar ditek.
Lehenbizi koka gaitezen perspektiba historikoan (hizkuntz sena):
Lehen esanda utzi diat latinak 5 urte zeukala, 80-100 urteko euskeraren aldean. Bada, grekoa 7 urteko neska-mutikoa duk. Sen apur bat duenak eta hizkuntzen ezagutza pixkat, zera pentsatuko luke iñozo-iñozo (aurreiritzirik bage, erran nahi baita): neskato-mutikoak bere atsagureengandik jaso zuela. Eta haguitz inprobablea zela bestelakoa.
Baina goazen froga ebidenteetara: interlinguako hizkuntzarientzat ARAU diren hauetara:
1) hitz konplexuagotik laburtzapenera.
2) hotsen bilakaera: adibidez, B–>P–>M–>H/F–>0
edota: Z–>T–>D–>F–>0
3) berba konkretuaren esanguraren ezagutza (antropologia)
4) hizkuntzen historia (arkeologia/genetika)
Orain, arau horien arabera, juzka bitza populuak (inpartzialtasunaz) adibide gutxi hauek:
AITÍA/AUZIA auzia: *auz-en-eria “gai garrantzitzuen (AUZ-EN) multzoa (-ERIA)”
Cf, euskarazko AUZ erroaren bilakaera: AUZ//-UTZ-UZ-//ZE-//-TE-//DE-//TZ (top. auzo, Zarautz, Uzturre, Zeberio, Arrate, Derio, aunhitz)
Grekozko AI- eta -IA : grekoak ez dauka bere hitzen memoriarik. Euskeraren arabera AI lehen euskerazko monosilaboak (polisemikoa, noski), “etorkizuna eta desira” esan nahi du, eta kobetako ikurra, berriz, gezia aurrera begira (aitzina).
Greko nahiz euskerazko -IA atzizkiak (philosophia, oilosofhia…eta abarreria), euskeratik irakurrita, ARIA “ESPEZIEA” (ortuaria, madaria…) hitzaren hondarkia duk; baita ere -ERIA (gazteria, zaborreria…) izan daiteke “TALDEA/MULTZOA”. Testuingurutik atera behar zein den.
Hurrengorako besteak (“errosario” bat, bai, Julen)
Enekorix,
Nik ere ez zeukeat denbora soberarik eta gurago neukek neurera dedikatzea, baina tira.
Oso nomala deritzot zure amorruari (eskema zaharrak kolokan?)
Irainekin ez duk ezer konponduko.
Bide batez, astazakilak DORIOAK zituan. Historia horri buruz sobera dokumentazio arkeologiko/genetiko/antropologiko eta lingüistiko dituk, eta historigrafia ugari.
Besteak beste ILION-TROIAKO GUDUA. Europa indigenak hortxe galdu genian bataila erabakigarria. Ondoren, 1512an, Nafarroakoa.
Marija Gimbutas lituaniar/estatubatuarraren liburuak gomentatzen dizkiak, amorruarekin bagerik argudioekin arrazoitzeko.
Ez daukak denborarik ala ez duk entzun nahi?