Osasun-zientziei buruzko aldizkari berria jaio da: OSAGAIZ

Osasun-zientziei buruzko aldizkari berria jaio da: OSAGAIZ –

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Osasungoa Euskalduntzeko erakundeak (OEE) jarri dute martxan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren laguntzarekin. Osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzea eta ikerketa taldeen lanak euskaraz ezagutaraztea dira on-line aldizkari honen helburuak. Lehen zenbakia dagoeneko ikusgai dago www.osagaiz.eus helbidean.

Osasun-zientziei buruzko aldizkari berria jaio da: OSAGAIZUEUn zein OEEn osasun arloan aldizkari zientifiko baten falta sumatzen zuten aspaldidanik. Aldizkari honek euskal komunitateko osasun arloko profesionalen bilgune izatea du xede. Proiektuaren inguruan bildu nahi dira lurralde guztietako osasun zentro, ospitale, ikerketa zentro, unibertsitate eta abarretako profesionalak. Osasun-ikerkuntza ezagutzera ematea eta elkarlanak eta elkar ezagutza bultzatzea eta osasun arloan euskara sustatzea dira bere helburu nagusiak, eta hori dela eta, alorreko profesionalak, ikertzaileak, ikasleak eta adituak bertan parte hartzera deitu dituzte.

OSAGAIZ aldizkarian lehentasuna izango dute artikulu originalek, ikerketa medikoek, azterketa klinikoek eta erizaintza-lanek. Bertan argitaratuko dira baita ere interes handiko gai sanitarioen berrikuspenak, farmako berriei buruzko informazioa eta beste aldizkarietan argitaratutako artikulu interesgarrien balorazio kritikoak.

Aldizkariak atal desberdinak izango ditu: editoriala, errebisio artikulua (ebaluazio prozesua pasa duena), jatorrizko artikuluak, Dosi txikitan (luzera laburragoa duten artikuluak), KATak (kritikoki aztertutako testuak) eta Farmazilarien txokoa. Argitaratutakoak egile-eskubideak eta DOI erreferentzia izango ditu.

Urtean bi zenbaki argitaratuko dituzte oraingoz, eta DOAN eskuratu ahal izango da (erregistroa eginda).

www.osagaiz.eus

Osasun-zientziei buruzko aldizkari berria jaio da: OSAGAIZ
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude